Jaume Leivak eta Maria Lasak irabazi zuten XX. Udaberriko Lasterketa
1.300 atleta baino gehiagok amaitu zuten proba
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2024/03/18
Jaume Leivak (lasterketako 1. dortsala) eta Maria Lasak irabazi zuten Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko XX. Lasterketa. Leivak 31:07 minutuan osatu zuen zirkuitua eta Maria Lasa 36:38an helmugaratu zen. Maria Lasaren ondoren, Naroa Sagarna (38:16) eta Olatz Zabala (38:23) helmugaratu ziren. Gizonezkoen sailkapen nagusiko lehen hiru postuak, Jaume Leivaren atzetik, Miguel Aristu (31:23) eta Aimar Muruak (31:55) osatu zituzten.
Unibertsitatean, Aimar Muruak lortu zuen markarik onena (hirugarrena orokorrean), Hugo Mendoza bigarren (32:53) eta Enaitz Aginagalde (33:19) hirugarren. Emakumezkoen kategorian Raquel Ruiz (42:52) izan zen garaile. Bere atzetik, Eider Bárbulo (46:41) sailkapeneko bigarren postua lortu zuen, ondoren, Mª Carmen Olaso (46:50) hirugarren postua eskuratu zuen. Unibertsitateko dortsalei dagokienez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lasterketaren helburua lortu zen, 50/50 lortuz.
1.300 atleta baino gehiagok amaitu zuten Donostiarrak-UPV/EHU Udaberriko XX. Lasterketa. Proba festa giroan egin zen, egun bero batean, eta Donostiako hiru ikastetxetako ikasleek parte hartu zuten proban (Ekitza, Tomas Lizeoa eta Deutsche Schule).