Psikologiari buruzko hitzaldia Helena Matuteren eskutik
- Ekitaldia
Noiz eta non
2023/03/21, 19:10
Kokapena
Areto nagusia - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Arabako Esperientzia Gelek, ACAEXA-AEIKE elkartea lankide duela, jarraitzen dute BEGIRADAK dibulgazio hitzaldien zikloarekin. Oraingo honetan, hizlaria Helena Matute Deustuko Unibertsitateko psikologoa izango da, 'Nuestra mente nos engaña' [Gure buruak engainatu egiten gaitu] izenburupean.
Zikloak askotariko jakintza arloetako adituen begiradak biltzen ditu, hala nola matematika, artea, biologia, psikologia edo hizkuntzalaritza.
Sarrera librea izango da aretoko edukiera bete arte.