Uztailean unibertsitatera sartzeko probak egin dituztenen % 86k gainditu ditu
Lehenengo argitaratze data: 2014/07/10
Lehenengo datuen arabera, uztailaren 2, 3 eta 4an Euskal Herriko Unibertsitatean unibertsitatera sartzeko probetara aurkeztu diren Batxilergoko 1.456 ikasleetatik 1.255ek gainditu dute fase orokorra, hortaz, ikasleen % 86,19k aprobatu du. Proba hauek bi fase dituzte: fase orokorra, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta fase espezifikoa, borondatezkoa, fase orokorrean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.
Jarraian, datuak campuska eta hizkuntzaren arabera aurkezten dituen taula dago. Datuak bigarren zuzenketaren eta erreklamazioen ebazpenaren aurretikoak dira.
UNIBERTSITATERA SARTZEKO PROBEN FASE OROKORRAREN EMAITZAK (2014ko EKAINA)
AURKEZTUAK
1.456
GAINDITUAK
1.255
EHUNEKOA
%86,19
CAMPUSKA
ARABA
214
197
92,06
BIZKAIA
772
647
83,81
GIPUZKOA
470
411
87,45
HIZKUNTZA
EUSKARA
913
805
88,17
GAZTELANIA
543
450
82,87
Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zaizkie gaur, hilaren 9an, eta UPV/EHUren web gunearen bidez (http://www.sarrera.ehu.es) ere ikusi ahal dira.
Bigarren zuzenketa eskatzeko epea uztailaren 10etik 14ra da, eta emaitzak uztailaren 16an ezagutuko dira. Erreklamazioen prozesua uztailaren 26an bukatuko da.
Ekaineko ohiko deialdian, 9.395 ikasle aurkeztu ziren, eta % 98,11k gainditu zuen fase orokorra..