euskaraespañol

Imagen del día

Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology ECT+ programaren hirugarren promozioaren graduazioa

  • Noticias

Fecha de primera publicación: 26/07/2024

Foto de grupo de alumnado y profesorado de la tercera promoción. | Foto: PiE-UPV/EHU.

Nazioarteko ‘Erasmus Mundus Joint Master Degree in Enviromental Contamination and Toxicology’ programak hirugarren promozioko (2022-2024) graduazioa ospatu zuen uztailaren 19an Plentziako Itsas Estazioan (PiE-UPV/EHU). 18 nazionalitate eta 4 kontinenteetako 34 ikasle etorri ziren Plentziara master amaierako lanak defendatzera.

Astebetez, azken sei hilabeteetan burututako proiektuak aurkeztu zituzten ikasleek. Ebaluazio-epaimahaietan 30 irakasle, ikertzaile eta profesional baino gehiagok hartu dute parte.

Ekitaldian masterreko sei unibertsitateetako (Bordeleko unibertsitatea, Pau et des Pays de l 'Adour-ko unibertsitatea (UPPA), Liejako unibertsitatea, Portoko unibertsitatea, Zientzia eta Teknologiako Norvegiako Unibertsitatea (NTNU) eta UPV/EHU) eta asoziaturiko erakundeetako ordezkariek hartu dute parte. Amaierako hitzaldia Christophe Minier (Le Havre – Normandie unibertsitatea) irakasleak eman zuen, Frantziako Uraren eta Uretako Inguruneko Agentzia Nazionaleko aholkularia. Bere lan zientifikoa gizakien eta animalien populazioen disrupzio endokrinoaren ondorioen arloan ezaguna da.

Ekitaldian, ‘Hezkuntza eta Kulturako Europako Agentzia Exekutiboa’ ren azken ebazpena paraleloki ospatu zen, datozen sei urteetarako ‘Erasmus Mundus ECT+ One Health’ proiektu berria aukeratzearen berri bikainarekin.