-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Ate Irekien Jardunaldiak
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
Duluth, hirugarren G9ko musika lehiaketan
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2018/10/08

Jarandilla de la Verako paradorea izan zen G-9 unibertsitate arteko V. musika lehiaketaren finala bere baitan hartu zuen eskenatokia, estilo musikal ezberdinetan aritutako hamaika taldek parte hartuta.
Zaragozako unibertsitateko Fongo Royo taldeko hamar kideek, bere “mestizaje porrokatuaz” jaso zuten lehenengo saria. Bigarren postua UEx-eko Dani eta Sara anai-arrebentzat izan zen eta hirugarren saria Duluth Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkariak irabazi zuen.
Epaimahaian hartu zuten parte José Santos Leal Kantabriako unibertsitateko musika ikasgelako zuzendariak, Charo Guerra Extremadurako unibertsitateko musikako irakasle titularrak, Iranzu García Iriarte Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate hedakuntzako atalburuak eta Alberto Viñas del Río, G-9 unibertsitate taldekoak.