euskaraespañol

Imagen del día

La aeronáutica y la máquina herramienta muestran su estrategia de colaboración en la 30 edición de la BIEMH

El Centro de Fabricación Avanzada Aeronáutica (CFAA) participará por primera vez en la Bienal

  • Noticias

Fecha de primera publicación: 25/05/2018

Componente estructural de turbina aeronáutica. La soldadura es un proceso relevante en la actividad diaria del CFAA.

Gaur egun, aeronautikaren sektoreak eta makina-erremintarenak elkarren arteko lankidetzarako estrategia betean dihardute. Aeronautikaren sektoreak, eta bereziki motorrarenak, motor berri eraginkorragoak jarri behar ditu merkatuan, salmenta handiak egiteko aukera emango baitio horrek.

Makina-erremintaren sektoreak, berriz, espezializazio eta teknologia handiko aplikazio nitxo bat dauka aeronautikaren sektorean. “Premisa horiekin, lankidetzarako espazio bat aurkitzea besterik ez zitzaigun falta, enpresen euren eta unibertsitatearen ikerketa ahalegina sektoreon eskura ere jartzeko. Espazio hori CFAA da, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa, eta lehenengoz aurkeztuko da Makina Erremintaren Bienalean, 1 G05 pabiloian”, azaldu du Norberto López de Lacallek, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroko zuzendariak.

CFAA, Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa, turbina aeronautikoen sektorearen beharrei erantzuteko makina eta prozesuak garatzeko sortu da, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, 58 enpresa eta erakundek osatutako elkarte baten eta UPV/EHUren arteko akordio baten bidez, unibertsitatearen zentro misto gisa. CFAAren helburua da amaierako aplikazioen gaineko zuzeneko ikuspegi batekin lan egitea eta fabrikazio teknologia aurreratuekin lotutako ezagutza berria sortzea.

“Standean, Trent 500eko turbina bat ikus daiteke, ITP Aero enpresaren eta Rolls&Royceren programetako garrantzitsuenetako bat. Osagai horrek oso diseinu ona du, eta, horrez gain, ezin hobeto fabrikatuta dago eta segurtasuna erabat kontrolatzen du. Bestalde, maiatzaren 29an, 15:30ean, 2025eko motorrei eta beharko diren prozesu eta makinei buruzko doako jardunaldi bat egingo da 4. pabiloian. Bezeroa ezagutzea, haren produktua eta bilakaera zein diren jakitea eta haren beharrak zein diren jakitea ezinbestekoa da etorkizunean beharko diren makina eta erremintak diseinatzeko. Horixe da CFAA, lankidetza, hori baita giltzarria”, adierazi du López de Lacallek.