GrALa enpresan
GrALa enpresan egiteko ezinbestekoa da hitzarmen bat egotea (era horretan, lanaldian zehar istripurik egotekotan, ikaslea aseguratuta egongo da).
Beste edozein GrALetan bezala, zuzendariak GAUR bidez grabatu beharko du. Enpresa batean egin behar denez, GAURen grabatuta dagoenean, saecyt@ehu.eus helbidera GrALaren datuak bidali beharko dira akordioa prestatzeko (eskaeraren bidez).
Datu hauen bidez akordioa sortuko da eta sinatzeko bidaliko da. GrALa hasten den egunerako, akordioa sinatuta egon beharko da
Antolakuntza-unitateak: GrALa enpresa gisa funtzionatzen duen antolakuntza-unitate egileren batean eginez gero, III. eranskina bete beharko da.