Masterren matrikula
Epea: uztailaren 3tik 21era
Matrikula uztailaren 3tik 21era bitartean egin ahal izango duzu, idazkaritzan (9:00etatik 13:00etara) edo posta elektronikoz (ztf.master@ehu.eus).
- Matrikulan hartu nahi diren irakasgaien zerrenda, masterreko tutoreak/arduranak sinatua eta ontzat emana.
Masterrean lehenengo aldiz matrikulatuko diren ikasleek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, unibertsitate arteko ikasleek izan ezik:
- Txarteletako argazkien tamainako argazki bat, ikasle txartela egiteko ikasle berriei.
- Hala dagokionean, matrikularen prezio publikoak ez ordaintzeko edo zati bat bakarrik ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak (familia ugaria, desgaitasuna eta abar).
- Eusko Jaurlaritzaren edo Hezkuntza Ministerioaren deialdiko baldintzak betetzen dituztelako aldez aurretik beka eskatu duten ikasleek, eskaeraren agiria.
- Homologatu gabeko atzerriko titulua duten ikasleek, aipatutako dokumentuez gain, Graduondoko Batzordearen baimena aurkeztu beharko dute.
Unibertsitate arteko ikasleek (masterraren matrikula beste unibertsitate batean egin dutenak) aurkeztu beharreko dokumentuak, bai eta izena emateko epearen barruan aurkeztu ez zituzten gainerako ikasleek ere:
- NAN, egoiliar txartela, nortasun txartela edo pasaportea (nahitaezkoa, UPV/EHUko ikasleak salbu).
- Gradu, lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza, diplomatura, arkitektura tekniko edo ingeniaritza teknikoko ikasketen titulua, edo titulua eskatu izanaren agiria, izena ematean ikasketak amaitu badira (nahitaezkoa, UPV/EHUko ikasleak salbu).
- Graduko ikasketak amaitu ez dituzten ikasleek, ziurtagiri akademikoa (gainditutako eta gainditu gabeko kredituak adierazita). Honako hauek ere aurkeztu beharko dira:
- Ikasketak amaitu izanaren erantzukizunpeko adierazpena (docx, 25 Kb), ikasleak uste badu matrikula egiteko epearen barruan amaituko duela gradua.
- Baldintzapeko matrikularako betebeharrak betetzearen erantzukizunpeko adierazpena (docx, 25 Kb) (epe horren barruan gradua amaitzeko 9 kreditu gainditzea eta/edo GRALa egitea falta zaiola dioena).
Matrikula nola ordainduko duzun adierazi beharko duzu: ordainagiriaren bidez edo banku helbideratzearen bidez, epe batean edo bitan.
- Ordaingiariaren bidez egingo baduzu, agiria bidaliko dizugu ordainketa egin dezazun, zuk aukeratutako epeetan, bankuan edo ordainketetarako pasabidea erabilita.
- Banku helbideratzearen bidez egingo baduzu, zuk aukeratutako epeetan, datu hauek eman behar dizkiguzu: kontu zenbakia eta titularraren izen‑abizenak eta NAN zenbakia.
Bukatzeko, gomendatzen dizugu irakur ditzazula Unibertsitateko masterretako ikasleek UPV/EHUn jarraitzeko arauak: https://www.ehu.eus/eu/web/masterrak-eta-graduondokoak/unibertsitate-masterrak/araudiak/upv-ehuren-araudia/jarraitzeko-arauak
Zalantzarik izanez gero, edo argibiderik behar izanez gero, jar zaitez harremanetan masterren bulegoarekin: ztf.master@ehu.eus