w_pro_inn_edu_04

Química Sostenible en los Trabajos de Fin de Grado

Taldeko kideak

  • Idoia Ruiz de Larramendi (koordinatzailea)
  • Efraím Reyes
  • Garikoitz Beobide
  • Eider Goikolea
  • Sonia Pérez
  • María Luisa Carrillo
  • Oscar Castillo
  • Antonio Luque
  • Juan Manuel Gutiérrez-Zorrilla
  • Uxue Uría
  • Liher Prieto
  • José Luis Vicario
  • Beñat Artetxe

 

Laburpena

Gradu Amaierako Lana (GrAL) edozein gradutan ikasleek egin behar duten lanik konplexuena da, Gradu osoan zehar eskuratutako gaitasunak praktikan jartzen baitira. Zehazki, Kimikako Graduko lana ezin hobea da gaitasun, trebetasun eta ikasitakoaren emaitzak testuinguru errealetan aplikatzeko, aldi berean egungo gizartearen arazo eta beharrei heldu eta erantzun bat ematen saiatuz. Ildo horretatik, kimika jasangarriaren helburua dira ingurumen-inpaktua gutxitzea eta produktu kimikoak lortzean baliabide naturalak ahalik eta modurik eraginkorrenean erabiltzea, bai gizakion oinarrizko beharrak asetzeko eta bai gizabanakoen erosotasuna lortzeko ere. Kimika jasangarriaren baitan kimikako produktu efiziente, eraginkor, seguru eta ingurumenarekiko onuragarriagoak diseinatu, fabrikatu eta erabiltzen dira, eta produktu horiek ezagunak diren kimika berdearen printzipioekin bat datoz.

Dena den, Kimikako Graduko zenbait GrAL-etan antzeman da ikasle askok ez dituztela beren lan-esperimentalean erabilitako erreaktibo kimikoen oinarrizko ezaugarriak eta ingurumenean duten inpaktua ezagutzen. Kasu askotan, ikasleak bere ikerketetan jarraituko duen sintesi kimikoaren analisi, plangintza eta diseinuen ikusle hutsa da, eta ondorioz, arazoak izan ditzake substantzia kimiko eta laborategiko prozedimendu batzuen arriskua ezagutzeko eta balioesteko. Hori guztia kontuan izanik, proiektu honen azken helburua irakaskuntza-ikaskuntza prozesua hobetzea da, kimika jasangarrian oinarritutako GrAL eredua martxan jarriz.