Asset Publisher

IX. Udaberriko matematika Lehiaketa

Datorren apirilaren 13an Zientzia eta Tekmologia Fakultatean "IX. Udaberriko matematika Lehiaketa". Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 56 ikastetxetako 584 ikaslek parte hartuko dute, Lehen Hezkuntzako 4. kurtsotik Batxilergoko 2. mailara arte.

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Claret Askartza ikastetxeak elkarlanean, “Udaberriko lehiaketa” jartzen du abian, aurten ere, eta bada bederatzigarrena. Lehiaketa Euskal Herrian jarri genuen martxan 2015. urtean, eta, bere anaia zaharrenaren antzera, “Concurso de primavera”, matematika ikastera animatzea beste helbururik ez du.

Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko matematikako “Concurso de primavera” lehiaketak XXVII. urteurrena beteko du aurten. Gureak, berriz, bederatzigarren edizioa izango du. Ikastetxeetatik jaso dugun babesak hezkuntza-proposamen hori gogotsu bultzatzera animatzen gaitu.

Lehiaketak matematikaren inguruko motibazio-jarduera izan nahi du lehen eta bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat. Ekimena eta antolaketa Claret Askartza ikastetxeko irakasle Leioako EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearekin batera burutzen dugu.

Matematika-lehiaketa bost mailatan izango dira: 0. maila-Benjaminak (LHko 4.), I. maila-Kimuak (5. eta 6. LH), II. maila-Umeak (1. eta 2. DBH), III. maila-Kadeteak (3. eta 4. DBH) eta IV. maila-Gazteak (1. eta 2. batxilergoa). Guztietan zailtasun desberdinetako buruketa logiko eta matematiko aurkezten ditugu.

“Udaberriko matematika lehiaketan”, curriculumeko edukiekin batera logika eta asmakizun matematikoak landuko dira.

Aurten, bigarren fasean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 56 ikastetxe parte hartuko dute, 584 ikasle gogotsu aurkezten. Lehenengo fasean, otsailean ikastetxeetan egiten dena, 64 ikastetxe inguru izan dira eta mila batzuk izan ditu partaide.

Communication information

  • Title: IX. Udaberriko matematika Lehiaketa
  • Authors: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Dekanotza