w_multimedia

Multimedia zerbitzua

Multimedia Zerbitzuak, beste hainbat eginkuzunen artean, ikus-entzunezko gaietan Fakultateko kideei laguntza ematen die, irakaskuntza geletako eta aretoen ikus-entzunezko ekipamenduarekin loturiko gertakariez arduratzen da, Fakultateko ekitaldietan behar den ikus-entzunezko ekipamenduaz arduratzen da eta ZTF-FCTaren informazio zein jarduerak hedatzeko ardura bere gain hartzen du: sare sozialak, kartelak, web-a eta abar.

Multimedia Zerbitzuaren Pertsonala: mmedia.fct@ehu.eus - 688 67 36 20

Irakaskuntza gelentzako arreta protokoloa

IRAKASKUNTZA GELEN MULTIMEDIA SISTEMETAN GERTAKARIAK

Ikus-entzunezko ekipamenduekin lotutako gertakari guztiak konpontzen dira, eta horretaz gain, ekipamendu informatikoarekin lotuta dauden gertakariak eta Multimedia Zerbitzuko teknikariek konpondu dezaketenak.

IRAKASKUNTZA ETA INFORMATIKA GELEN SISTEMA INFORMATIKOETAN GERTAKARIAK

  1. Gertakaria Multimedia Zerbitzura iristen da. (Oharra: garrantzitsua da irakasleek momentuan abisatzea, ez dute klasea amaitu arte itxaron behar, momentuan konpondu daitekeen arazoa izan daitekeelako).
    • Garrantzirik gabekoa bada, Multimedia Zerbitzuko teknikariek konponduko dute (Adibidez: konexio-blokea ez dago konektatuta, ez da ekipamendua piztu, sagua falta da, teklatuko teklaren bat sakatuta dago, etab. ).
    • Arazoak CAU-ren bitartekotza behar badu:
      • Multimedia Zerbitzuko teknikariek gertakarien berri emango dute 154400-an. [Kasu berezietan, arazo mota eta horren egoerari buruz eman behar diren azalpenak kontuan izanda, irakasleari zuzenean CAU-rekin harremanetan jartzea eskatu ahal zaio. Adibidez, erabiltzen ari den aplikazio/software-aren arazoa denean, zehaztasunez azaldu beharreko egoera batean, etab...].
      • Posiblea balitz, larrialdiaren arabera (konponbidea argi badago eta jarduerarekin jarraitzea ezinbestekoa bada), Multimedia Zerbitzuko teknikariek zuzenean komunikatuko zaie CIDIR-eko teknikariei, eta berehala ezin bada konpondu, eskola ez geldiarazteko irtenbide bat topatuko da (ordenagailua edo proiektagailu eramangarria, etab.)
      • Multimedia Zerbitzuko teknikariek gertakariaren konponbidearen segimendua egingo dute.
    • Gela edota bertako ekipamendua ezin bada epe batez erabilia izan, Multimedia Zerbitzuko teknikariek e-mail bat bidaliko diete gela hori atxikita duten irakasleei gertakariaren berri emateko. Behin arazoa konponduta, beste e-mail bat bidaliko zaie.
  2. Gertakaria CAU-ra zuzenean iristen da
    • CIDIR-ari, Zentroko Multimedia Zerbitzuko teknikariek geletako gertakariak kontsultatu ahal izatea eskatu zaio.

ORDUTEGIAK:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30etik 20:00etara
  • Aste Santuan, Gabonetan eta udan: 8:15etik  14:15era