Breadcrumb

Asset Publisher

Dibulgazio Zientifiko eta Teknologikoko III. Lehiaketa

First publication date: 30/05/2018

Joan den apirilaren 25ean, Zientzia eta Teknologia Fakultateko (ZTF-FCT) "Dibulgazio Zientifiko eta Teknologikoko III. Lehiaketa" egin zen UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko ekitaldi-aretoan, Zimatek Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko ikasle-elkarteak eta Elektrizitate eta Elektronika sailak sustatu eta antolatuta. Edizio hau Iñigo González de Arrieta Martínezek aurkeztu du.

Lehiaketa honek bere hasierako helburuari eusten dio: ikasleak zientzia- eta teknologia-dibulgazioan parte hartzera bultzatzea, hori bai umore-puntu batekin. 

Martín-Blas Pérez Pinilla ZTF-FCTko Matematika saileko irakasleak eskainitako "Tecnologías (más o menos) antiguas" izeneko hitzaldiarekin eman zitzaion hasiera ekitaldiari.

Jarraian, lehiaketan parte hartzen zuten bost lanak aurkeztu ziren:

Dark side of the music - Jorge Rodríguez (Fisika)
Rocket 101 - Pablo Bedialauneta (Gradu bikoitza Fisikan eta Ingeniaritza Elektronikoan)
Apagón analógico ¿Porqué ahora hay TDTs en todas las casas? - Rubén Sierra (Ingeniaritza Elektronikoa)
Galgas en la vida cotidiana - Silvia Arroyo y Sofía Maroto (Ingeniaritza Elektronikoa)

Behin aurkezpenak egin ondoren, epaimahaiak lehen saria nori eman erabakitzeko eztabaidari ekin zion, eta publikoa, berriz, publikoaren saria emateko bozkatzen hasi zen.

Hauek izan dira aurtengo epaimahaikideak:

Iker González - Fisikako graduko ikaslea eta Zimatek elkarteko kidea
Joaquín Portilla - Ingeniaritza Elektronikoko graduko eta Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko gradu bikoitzeko koordinatzailea eta Elektrizitatea eta Elektronika saileko kidea
Ibon Sagastabeitia - ZTF-FCTko Irakaskuntzaren Plangintzarako dekanordea eta Elektrizitate eta Elektronika saileko kidea

Ekitaldia sari-banaketarekin amaitu zen:

Epaimahaiaren saria Pablo Bedialauneta Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko gradu bikoitzeko ikasleak aurkeztutako "Rocket 101" lanari eman zitzaion.
Publikoaren saria Rubén Sierra Ingeniaritza Elektronikoko graduko ikasleak aurkeztutako "Apagón analógico ¿Porqué ahora hay TDTs en todas las casas?" lanari.

Lehen bi edizioetan bezala, ikasle eta irakasle asko bertaratu ziren ekitaldira.