Borja Bienzobas, St. Patrick’s English School (Donostia) ikastetxekoa, Biologiako Olinpiada irabazi du
First publication date: 08/02/2023
Borja Bienzobas-ek, Donostiako St. Patrick’s English School ikastetxeko ikasleak, lehenengo saria erdietsi du urtarrilaren 20an (proba teorikoa) eta otsailak 3an (proba praktikoa) UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen bitartez burutu den fase autonomikoan. Probetan Euskal Autonomia Erkidegoko 4 ikastetxetako 18 ikaslek hartu dute parte. Olinpiadan Batxilergoko lehenengo zein bigarren mailan matrikulatutako ikasleak aurkeztu daitezke.
Beste irabazleak
Fase autonomikoko edizio honetan, Aitana Muñoz-ek (Donostiako St. Patrick´s English School ikastetxekoa) eta Guillermo Herrero-k (Loiuko Urdaneta ikastola) bigarren eta hirugarren postua eskuratu dute hurrenez hurren.
Fase autonomikoko hiru irabazleak fase nazionalera joango dira. Azken fase hau, Bartzelonan martxoaren 23 eta 26 bitartean burutuko da. Fase horretan lehenengo lau postuak lortzen dituzten ikasleek talde olinpikoa osatu eta Nazioarteko Olinpiada Biologikoaren XXXIII edizioan hartuko dute parte, Arabiar Emirerri Batuetan, 2022ko uztailean. Horrez gain, hurrengo lau sailkatuak Iberoamerikako Biologia Olinpiadaren XV. edizioan parte hartuko dute. Azken hau 2023ko irailaren 3 eta 9 bitartean egingo da Madrilen, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM).