8M: Maria Jesus Irabieni omenaldia
First publication date: 07/03/2025

Datorren astelehenean (Martxoak 10) Martxoak 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta, UPV/EHU-k Gasteizko Ingeniaritza Eskolan egingo duen Ekitaldi Instituzionalean gure lankidea den Maria Jesus Irabien Gulias omendua izango da berdintasunaren alorrean egin duen ibilbide luze eta probetxugarriagatik.
Zorionak Marije!!