2019/2020ko Ikasleentzako Argibide Zerbitzuko Gida
First publication date: 23/11/2018
AURKEZPENA:
Ikasleentzako Argibide Zerbitzua Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzaren mende dagoen zerbitzu bat da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) hiru campusetan dago.
Zerbitzu honen helburua da informazioa eta laguntza ematea unibertsitatera etorriko diren ikasleei, unibertsitateko bertako ikasleei, Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei, Helduen Hezkuntzako ikastetxeei (HHI), Berritzeguneei eta UPV/EHUko unibertsitate ikastegiei.
Zerbitzuak helburu horrekin planifikatzen eta garatzen ditu UPV/EHUra Sartzeko Programa eta nagusiki unibertsitate aurreko ikasleei zuzendutako orientazio-ekintzak.