Parte Hartuzeko kideek zuzendutako edo defendatutako doktorego-tesia

Parte Hartuzeko kideek zuzendutako edo defendatutako doktorego-tesia, 2013tik hona

 

Parte Hartuz ikerketa-taldeak doktore berriak prestatzen ditu. Horren erakusgarri dira kideek 2013az geroztik zuzendu edo defendatu dituzten 26 doktore-tesiak.

Asset Publisher

Euskal protestaldia eta demokratizazioa. Diskurtsoak eta ekintza kolektiboa Lizarra-Garaziko kasuan (1995-2000)

Doctoral student:
Galder Sierra
Year:
2018
University:
Euskal Herriko Unibertsitatea
Director(s):
Mario Zubiaga
Description:

Ikerketa honetan Lizarra-Garaziko prozesua bezala ezaguna egin zena aztertu nahi izan dugu. Horretarako ikuspegi bikoitza baliatu dugu: diskurtsoen analisia eta ekintza kolektiboa; hau da, diskurtsoa eta ekintza politikoaren arteko hartu-emanaren nondik norakoak aipatutako kasuan. Izan ere, diskurtsoen analisiak identifikazio politikoen azterketarako tresna garrantzitsuenetako bat bihurtu baita Zientzia Politikoen eremuan; diskurtsoek ekintza kolektibo gatazkatsuan forma hartzen dutela ahaztu gabe. Horretarako, 1995tik 2000. urtera doan epealdian euskal politikagintza ziharduten eragile nagusien jarduera aztertu nahi izan dugu, arreta berezi jarriz burujabetzaren aldeko sektoreengan. Beti ere, bosturteko hau mugimendu sozialen azterketan diharduten teoriek aipatuko luketen protesta ziklo zabalagoaren baitan kokatuz