BEKEN DEIALDIA: Garapenerako lankidetzan espezializatzeko
First publication date: 21/06/2024
eLankidetza- Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak garapenerako lankidetzaren arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko lau beken deialdia egin du.
Espezializazioak honako arloak izango dira:
- Generoa eta garapena.
- Ekintza humanitarioa.
- Gizarte-eraldaketarako hezkuntza eta komunikazioa.
- Giza eskubideen, pertsona, erakunde eta komunitate defendatzaileak babestea.
Eskabideak aurkezteko epea uztailaren 15ean bukatuko da.
Bekak lehiaketa-prozeduraren bidez esleituko dira, eta aurkezteko baldintzen artean aurkitzen dira, besteak beste:
- Gehienez 28 urte edukitzea 2024ko urtarrilaren 1ean.
- Unibertsitate-ikasketetako titulazio ofiziala izatea.
- Gutxienez urtebeteko esperientzia izatea lankidetzaren arloan edo gizarte-eraldaketarako hezkuntzan.
Formazio honek 12 hilabete iraungo ditu, eta Gasteizko eLankidetzako egoitzan egingo dira. Zenbatekoa 20.000 euro gordin izango dira, eta urtean zehar bekadunak bere formazio planarekin zerikusia duten ikastaro, jardunaldi edota mintegietara joateko aukera izango du.
Eskabideak eta eskatutako dokumentazio guztia telematikoki aurkeztuko da, www.elankidetza.euskadi.eus webguneko deialdien atalean edota www.euskadi.eus webgunean.
Honako bideo honetan Leirek, Iratxen, Raquelek eta Amaiak beraien esperientzia kontatzen dute.
Zalantzak badituzu, 945 01 81 23 telefonora deitu dezakezu edo n-fradejascorral@elankidetza.eus helbidera idatzi.