Material biologikoen integrazioa teknologian: biosentsoreak
- Authors:
- M. García-Hernando, N. Rojo, A. Barona, L. Basabe-Desmonts, F. Benito-Lopez
- Year:
- 2024
- Journal:
- EKAIA
- Volume:
- 45
- Initial page - Ending page:
- 229 - 244
- ISBN/ISSN:
- ISSN 0214-9001 – eISSN 2444-3255
- DOI:
- https://ojs.ehu.eus/index.php/ekaia/article/view/23770
- Description:
-
LABURPENA: Biosentsoreak XX. mendeko azken hamarkadetan garatzen hasi ziren gailu analitikoak dira eta derrigorrezko osagai bi dituzte: biohartzailea eta transduktorea. Beraien ezaugarri nagusia material biologiko bat (entzima, proteina…) plataforma egokiarekin konbinatzean datza, analitoak sortutako efektua seinale neurgarri bihurtzeko. Analisi kualitatiboa, erdikuantitatiboa edo kuantitatiboa burutu daiteke biosentsoreak erabiliz. Gehien ezagutzen direnak diabetesa kontrolatzekoa eta haurdunaldia detektatzekoa diren arren, sektore askotan hedatzen ari dira eta medikuntzarako aplikazioez gain, elikagaien industrian, nekazaritzan eta beste hainbat eremutan askotariko aplikazioak dituzte. Mundu mailan, gailu hauen erabileraren eta salmentaren etorkizuna oso baikorra da eta merkatuaren urteko hazkuntza-tasa konposatua % 7-8 ingurukoa izango dela aurreikusi da 2023-2032 tartean. Nahiz eta biosentsoreak eskala industrialean fabrikatzeko erronka handiak gainditu behar diren, protagonismo gero eta handiagoa dute gure bizitzan, eta premiazko erabakiak hartzeko tresna baliogarriak dira. Beraz, artikulu honen helburua biosentsoreen mundu zabala irakurlegoari hurbiltzea da eta, horretarako, gailu horien osagaiak eta funtzioa deskribatzeaz gain, ezaugarri analitikoak eta sailkapena azalduko dira, erabilerako adibide ugariaz hornituta. HITZ GAKOAK: biosentsorea, biodetektorea, biohartzailea, biosentsoreen sailkapena
ABSTRACT: During the last decades of the 20th century, new analytical devices to detect a variety of analytes were developed: the so-called biosensors. Biosensors are comprised of two main components: a bioreceptor and a transducer. They combine biological material (enzyme, protein…) with a suitable platform for the generation of a measurable signal according to the detected response. Biosensors for qualitative, semiquantitative and quantitative analysis are available. Although the most popular ones are those for diabetes control and pregnancy detection, they are expanding in many sectors and, in addition to the health-medicine applications, a wide variety of applications in other disciplines (food industry, agriculture…) are emerging. As an indicative of their increasing demand, the global biosensor market is expected to grow at a compound rate of 7-8% from 2023 to 2030. Despite all the challenges to be faced before their manufacture becomes intensive, these devices are taking vital monitoring of our daily life and they can assist us in urgent decision making. Thus, this paper´s objective is to bring the readers closer to the broad and promising world of the biosensors, not only explaining the main role of biosensors and their basic components, but also describing their analytical features and classification, illustrated by a variety of examples.