KALITATE POLITIKA ETA HELBURUAK

KALITATE POLITIKA ETA HELBURUAK

2007az geroztik, Letren Fakultateko Kanal Taldeek, aurrekarietatik hasitako bidean sakonduz, adierazi dute zentroaren kudeaketaren kalitatea hobetzeko bidean aurrera egiteko borondatea dutela, UPV/EHUk ezarritako jarraibideei jarraituz. Ildo horretan, kudeaketa egokitu egin da ANECAren Audit programaren jarraibideen arabera; programa hori erreferentzia da unibertsitate-eremuan KKBS diseinatzeko.

Letren Fakultatean kalitatearen kudeaketa txertatu eta bultzatzeko prozesuaren mugarri batzuk:

  • 2007tik 2011ra, bost EFQM autoebaluazio eta dagozkien urteko kudeaketa planak egin dira.
  • Letren Fakultateak Ikasketa Berrikuntza eta Kalitateko Errektoreordetzaren kalitate programak bultzatzeko (KPB) deialdietan parte hartu du 2005etik 2012ra, kalitatearen kudeaketan ekintza zehatzak ezartzeko.
  • Letren Fakultateak bere lehen plan estrategikoa ezarri zuen 2004-2008 aldirako, eta bigarrena 2011-2015 aldirako. Horren ondorioz, egitekoa, ikuspegia eta balioak, ardatz estrategikoak, prozesuen mapa eta interes taldeen identifikazioa landu ziren.
  • 2008ko otsailean, Letren Fakultatea UPV/EHUren Kudeaketa Berritzaileko Zentroen Sarean (KBZS) sartu zen.
  • 2008tik 2011ra, Letren Fakultateak hezkuntza sektoreko erabateko kalitateari buruzko jardunaldi bat antolatu du urtero.
  • 2010az geroztik, Fakultateak irakaskuntza berrizkuntzako jardunaldia antolatzen du urtero.
  • 2010eko urrian, ANECAk eta UNIQUALek ziurtagiria eman zioten Letren Fakultatearen Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren diseinuari, AUDIT programaren jarraibideen arabera.
  • 2011ko martxoan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2011/04/11, 70. zk.) Letren Fakultateko Kalitate Batzordearen arautegia argitaratu zen.
  • 2010-2011 ikasturtetik 2017-2018 ikasturtera bitarte, Letren Fakultateak gradu berrien curriculuma garatzeko konpromiso dokumentu bat sinatu du urtero UPV/EHUrekin (EHUNDU programa).
  • 2010az geroztik, Letren Fakultateak Docentiaz programan parte hartzeko deia egin die irakasleei (programa horren helburu nagusia da UPV/EHUko irakasleen irakaskuntza jardueraren kalitatea aitortzea eta hobetzea).
  • 2011ko abenduan, EUSKALITek egindako kanpo kontrastearen ondoren, Letren Fakultateak Bikaintasunarekiko Konpromisoaren Diploma lortu zuen.
  • 2010-2011 ikasturteaz geroztik, gradu berrien garapenaren jarraipenerako autotxostenak egiten dira urtero, kalitate agentziei kontuak emateko; txostenen emaitza UPV/EHUren webgunean argitaratzen da. Graduen autotxostenen bidezko kontu emate hori, Europako Unibertsitate Eremuan (EUE) sartzen da, eta titulazioen nahitaezko egiaztapenaren eta akreditazioaren markoan, datuen, adierazleen eta emaitzen aldizkako azterketa behar baita horretarako. Era berean, Ikastegiaren kudeaketa txostena egiten da urtero.
  • 2015eko maiatzean, Letren Fakultateak titulu guztien akreditazioa berritu zuen, UNIBASQek gidatutako ebaluazio prozesu baten bidez, eta, urte bereko urrian, akreditazioa berritu zela jakinarazi zuen Unibertsitateen Kontseiluak.

Konpromisoa

Letren Fakultateko Dekanotza Taldeak bere ardurapeko titulazioen irakaskuntza kalitatea bultzatzen du, eta bere jardueraren funtsezko ardatza ikasleak dira. Unibertsitate publikoa den aldetik, bere gain hartzen du gaur egungo gizarteak Giza Zientzien eta Gizarte Zientzien arloan dituen ezagutzaren erronkei erantzungo dien prestakuntza eskaintzeko ardura, bai eta gizartearen egungo eta etorkizuneko eskaerei erantzuteko prestatuta dauden eta gizarte erantzukizuna duten profesionalak eskaintzekoa ere. Era berean, bere gain hartzen du ikerketaren arloan emaitza bikainak eskaintzeko erronka, bere baitako diziplina guztietan.

Letren Fakultatearen aburuz, bere egitekoan emaitzak lortzeko, interes taldeetara bideratu behar da, batez ere gaur egungo eta etorkizuneko ikasleengana. Helburu horrekin, kudeaketa sistema bat diseinatzeko eta ezartzeko konpromisoa hartzen du, Fakultatean kalitatea bermatu ahal izateko, prozesu guztien garapen eraginkorraren bidez, eta Ikastegiko jarduera guztietan etengabeko hobekuntzaren buru izanik.

Kudeaketa kalitatearen ikuspegitik lantzeko ezinbestean barne hartu behar dira irakaskuntzaren bikaintasunarekin, ikasleen prestakuntza integralarekin, ikastegien kudeaketarekin, ikerketarekin eta transferentzia eta nazioartekotzearekin lotutako helburuak, bai eta unibertsitateak goi mailako prestakuntza zentro publiko gisa duen erantzukizun sozialarekin lotutako helburuak ere.

Fakultatearen helburu eta jarduera printzipioetako bat da kalitatezko kultura indartzea, eta, horretarako, emandako titulazioen kalitatea bermatzeko beharrezkoak diren prozedurak eta ekintzak finkatzeko konpromisoa hartzen du. Prozedura eta ekintza horiek eragile fokal hauek izango dituzte: ikasleak, irakasleak (IRI), Zuzendaritza Taldea, administrazio eta zerbitzuetako langileak (AZP), enplegatzaileak, egresatuak, hezkuntza administrazioa eta, jakina, gizartea, zeinak profesionalen eskaria markatuko duen, Ikastegiaren jarraitutasuna eta iraupena bermatuz.

Ikusmolde horretatik abiatuta, gure kalitate politikaren garapena gidatuko duten helburuak definitu dira:

  • Enplegatzaileen eta, oro har, gizartearen beharrekin eta itxaropenekin bat datorren prestakuntza eskaintza bikaina eta kalitatezkoa sustatzea eta ematea.
  • Irakasleentzako prestakuntza proposamenak egitea, Europako Unibertsitate Eremura egokitutako konpetentziak eguneratzeko eta garatzeko.
  • Ikastegiari tokiko, nazioko eta nazioarteko ospea emango dioten irakaskuntza berrikuntzako jardueren garapena sustatzea.
  • Etengabeko hobekuntzaren konpromisoa gauzatuko duen barne jarraipeneko eta ebaluazioko prozesu bat bultzatzea.
  • Ikastegiaren zuzendaritza eta kudeaketa irakaskuntzaren eta ikerketaren helburuetara bideratzea.
  • Kalitate politika interes talde guztiek ulertzen eta onartzen dutela ziurtatzea.
  • Kalitatea Kudeatzeko Sistema eraginkorra dela eta aldian-aldian kontrolatzen eta berrikusten dela bermatzea.