Kalitate Batzordea
Letren Fakultateko Kalitate Batzordeak berezko arautegia du, UPV/EHUren Ikastegietako Kalitate Batzordearen Oinarrizko Arautegian oinarritua (2010eko apirilaren 21a). Letren Fakultateko Kalitate Batzordeak arautegi propioa du, EHAAn argitaratua (2022/05/09, 88. zk.), , eta han zehazten dira bere izaera eta eginkizunak: … Fakultateko Kalitate Batzordea Ikastegiko Batzarrak izendatutako batzordea da. Zuzendaritza taldearekin batera, Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren plangintza eta jarraipen zereginetan dihardu, eta gainera barne komunikaziorako tresna da kalitate sistema honen politika, helburu, plan, programa, erantzukizun eta lorpenen inguruan. Kalitate Batzordeak, bestalde, zuzendaritzari eta Ikastegiko Batzarrari laguntza eta aholkua emango die tituluak garatzeko prozesuari jarraipena egiteko. Era berean, irakasleen ebaluaziorako txostenak ere egingo ditu (Hitzaurretik hartua).
Arautegi horretan, eginkizun hauek ezartzen dira (3.1. art.):
- Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren (KBBS) diseinua, ezarpena, abian jartzea eta jarraipena bultzatzea.
- Prozesuei jarraipena egitea dagozkien adierazleen bitartez.
- Fakultateko Dekanotza Taldeari Batzordearen proposamenak aurkeztea.
- Ikastegiaren urteko helburuak jaso eta, behar denean, haien formulazioa koordinatzea, eta helburuok betetzeko prozesuari jarraipena egitea.
- Gogobetetze inkesten emaitzak jasotzea eta haietatik abiatuta hobekuntzak proposatzeko irizpideak ematea.
- Urteko jarraipen txostena egitea Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemaren azterketa eta berrikuspenetik abiatuta, eta hobekuntza ekintzak proposatzea titulazioetarako ezarritako helburuak betetzeko.
- Tituluen akreditazioa lortzen eta aldiro berritzen laguntzea.
- Ikastegiko kalitate politika eta helburuen berri emateko tresna izatea, eta helburuok bete daitezen eta unibertsitateko kideen artean zabal daitezen bermatzea.
- Titulazioetako curriculuma garatzeko plangintza eta haren zehaztapena egiten laguntzea.
- Ikastegiko irakasleek gradu berrietako curriculuma hobeto garatzeko tresnak eta metodologiak ikas ditzaten sustatzea.
- Fakultateko kideek eta interes taldeek kalitateari eta ebaluazioari buruzko prestakuntza har dezaten bultzatzea.
- Ikastegiko zuzendaritzari aholkua ematea Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemari dagozkion gaietan.
- Ikastegiko Batzarrari bere eskumenen eremuko erabaki proposamenak aurkeztea.
Era berean, osaera ezartzen da (4. art.):
- Dekanoa edo hark eskuordetutako pertsona; batzordeburua izango da.
- Kalitate-lanak egiten dituen dekanordea, idazkari-lanak egingo dituena.
- Fakultateko Zuzendaritza Taldeko bi kide
- Irakasle eta ikertzaileen bi ordezkari, Fakultateko Zuzendaritza Taldeak aukeratuak, Fakultatean egoitza duten sailek edo Fakultatean eratutako sailetako atalek proposatuta.
- Ikastetxeari atxikitako titulazio ofizialen koordinatzaileak.
- Administrazio eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat, lehentasunez kalitatearen arloan erantzukizuna duena.
- Ikasleen ordezkari bat, Fakultateko Ikasle Kontseiluak proposatuta.
Zentroko Batzordeak izendatuko ditu Kalitate Batzordeko kideak, Dekano-taldeak proposatuta. Izendapena lau urterako egingo da. Ikasleen ordezkaritzaren kasuan, bi urtekoa izango da, eta hura luzatu ahal izango da.
Egungo osaera:
- Letren Fakultateko dekanoa (batzorde-burua):
- Belen Bengoetxea Rementeria
- Kalitate, Jarraipen eta Egiaztapeneko dekanordea (idazkaria):
- María Jesús Pacho Fernández
- Akademia antolakuntzako dekanordea:
- Frederik Verbeke
- Ikasleen dekanordea, Gradu Amaierako Lana eta Master Amaierako Lana:
- Rakel Varela Ona
- Titulazioko arduradunak:
- Dorota Urszula Krajewska ( Euskal Ikasketak )
- María Isabel Muguruza Roca ( Filologiako Gradua )
- Orbange Ormaetxea Arenaza ( Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua )
- María Yolanda Ruiz Zarobe ( Ingeles Ikasketetako Gradua )
- Jesus María Barambones Zubiria ( Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua )
- Fernando Bartolomé García ( Artearen Historiako Gradua )
- Elena Torregaray Pagola ( Historiako Gradua )
- Maria Pilar García Mayo ( Máster in Language Acquisition in Multilingual Settings LAMS )
- Oscar Álvarez Gila ( Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea Masterra )
- Arantzazu Elordieta Alcibar ( Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia Masterra Masterra )
- Mikel Satesteban Isausti ( Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentala Masterra )
- Jesus Camarero Arribas ( Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak Masterra )
- Irakasle eta ikertzaileen beste kide batzuk:
- Oroitz Jauregi Nazabal
- Oscar Alvárez Gila
- Jesus Camarero Arribas
- Kudeaketa akademikoaren eta kalitatearen arloko arduraduna:
- Guillermo Ibeas Loizaga
- Ikasleen ordezkaria:
- June Eguino Bilbao