Erasmus+, Latinamerika eta Beste Norakoak 2021-22
1.- Bete beharreko baldintzak
Eskaera egin aurretik oso garrrantzitsua da Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen Arloko Errektoreordetzako webgunean indarrean dauden Erasmus+, Latinamerika eta Beste Norakoak nazioarteko mugikortasun programen deialdien informazioa irakurtzea. Batez ere, hurrengo OSO GARRANTZITSUA eta 2022/23 DEIALDIA dokumentuak.
2.- Norakoak
Erasmus+ Programa:
Letren Fakultateko ikasleriak Erasmus+ Programaren bitartez hurrengo norakoetan eskaera egin dezake:
- Ingeles ikasketak
- Euskal ikasketak
- Filologia
- Itzulpengintza eta interpretazioa
- Historia
- Artearen Historia
- Geografia eta Lurralde Antolakuntza
Latinamerika eta Beste Norakoak Programak:
Oso garrantzitsua da ikasleak plaza bat aukeratu aurretik Letren Fakultatean egiten ari den ikasketen baliokideak norako unibertsitatean eskaintzen direla ziurtatzea.
Latinamerika eta Beste Norakoak Programetan plazak eskuragarri egon daitezke: Letren Fakultateko ikasleentzat soilik; ikastegi ezberdinetako ikasleei; edo UPV/EHUko ikastegi guztietako ikasleei baldin eta “Ikastegiak” zutabean “Denak” adierazten baldin bada:
- UPV/EHU-AL Programa (Latinamerika)
- Beste Norakoak programa
- Errusiarako Plazak eta Bekak (pdf)
3.- Hizkuntza-eskakizunak
Eskuragarri dauden plazen hizkuntza-eskakizunak Norakoak ataleko tauletan kontsulta daitezke. Hizkuntza-ziurtagiria derrigorrezkoa den norakoetan, beranduenez, deialdian ezarritako agiriak zuzentzeko epearen barruan aurkeztu beharko da.
Hizkuntza-eskakizuna gomendagarria den unibertsitateetan, ikasleak ez digu hizkuntza-ziurtagiria aurkeztu behar baina maila zehatz hori lortzeko konpromisoa hartu behar du.
4.- Eskaria eta Dokumentazioa
Hiru mugikortasun programetarako (Erasmus+, Latinamerika y Beste Norakoak) eskari bateratua GAUR plataformaren bitartez egin beharko da, ezarritako egutegia eta eskaera prozedura kontuan harturik.
Gehienez 8 norako ezberdin aukeratu daitezke (Erasmus+, Latinamerika edo Beste Norakoak) ikaslearen lehentasunaren arabera ordenatuta.
Eskaera egin ondoren, e-mail bidez nazioartekoak.letrak@ehu.eus hurrengo dokumentazioa PDF formatuan bidaltzea nahitaezkoa da:
-
Eskaera-orria, GAURen eskaera egin ondoren lortutakoa, goialdean karnet tamainako argazki bat izanik eta behealdean ikasleak sinaturik.
-
Atzerriko hizkuntza gaitasunen ziurtagiriak.
5.- Esleipena
Plazak esleitzerako orduan kontuan hartzen den irizpide bakarra batezbesteko nota da. Hortaz, plazak hurrenkeran esleituko dira, batezbesteko nota altueneko eskaritik hasita batezbesteko nota baxueneko eskarira. Nolanahi ere, mugikortasun programetan inoiz parte hartu ez duten ikasleek lehentasuna izango dute.