Buenos Tratos en las Relaciones
Jardunaldi zientifikoa
Tokia: UPV/EHUko Santamaria Zentroa Areto Nagusia
Eguna: 2017ko abenduaren 15a - 09:30ean
Helburua:
Gero eta hobeto ezagutzen ditugu harremanetako tratu txarren arazoan eragina duten faktoreak. Psikologiak arreta jarri du emakumeen kontrako indarkeriaren fenomenoa ulertzen lagunduko zuten eredu teorikoetan, arazoaren beraren alderdi desberdinetan, haren dinamikan, haren zikloan eta biktimenganako ondorioetan, eta psikologikoki esku hartzeko baliabideen garapenean.
Jardunaldi honen helburua da hausnartzea nora goazen indarkeriaren kontrako lanean eta nondik hel diezaiokegun, eta zehaztuta uztea harreman desorekatu eta kaltegarriak sorrarazten dituzten jokabide abusibo horien eredu alternatiboa.
Igartzen diegu abusuzko eta tratu txarreko jokabideei eta tratu txar motei, baina ordainik ere beharrezkoa da batez ere hezkuntzari begirako programa terapeutikoak eta prebentzio neurriak ikertzea eta ezartzea.
Gure ustez, harremanetako indarkeria ere gizarteko arazo bat da, eta, beraz, gizarteko esparru desberdinek zeharka eta diziplinak bateratuz lan egin behar dute elkarrekin, harreman pertsonalen prebentzioan eta eraldaketan eragina izateko.
Psikologiak bere ezagutzak partekatu ahal ditu eta behar ditu, bai tratu txartzat jotzen diren jokabideei aurre egiteko, bai jokabide egokiak, berdintasunezkoak eta tratu onekoak identifikatu eta definitzeko. Horretarako, pertsonen bizitzan eta oro har gizartean ongizatea areagotzeko behar diren gaitasunak indartu, sortu eta landu behar ditu.
Aurkezpenak
Laburpen bideoa
Bideoaren musika:
Artista: Zaz.
Tema: Je veux.
ALBUM-a: Je veux.
Diskografikoa: Play on.