EHU-Wikipedia Informatika Fakultatean
EHU-Wikipedia proiektua. Aurkezpena
Unibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, Euskal Herriko Unibertsitatearen "Eman ta zabal zazu" goiburukoak iradokitzen duen moduan. Ezagutza zabaldu nahi horretan bat egiten du Wikipediaren helburuarekin. Izan ere, Wikipedia entziklopedia askea da, eleanitza eta hizkuntza bakoitzeko komunitatearen elkarlanean oinarrituz "munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea" du xede. Munduko webgunerik bisitatuenetako bat da, eta hori, euskara bezalako hizkuntza txiki eta gutxituentzat, sekulako aukera da.
Unibertsitatearen eta Wikipediaren arteko elkarlana aberasgarria da Euskarazko Wikipedia (eu.wikipedia) handitzeko eta hobetzeko. Informatika fakultatean urteak daramatzagu gure arloko artikuluak osatzen, euskal komunitateari informatika zer den gure hitzekin azaldu nahi diogulako, teknologiari eta matematikari buruzko informazioa eskura jarri nahi diogulako, etab.
Artikuluak editatzeaz gain, bestelako lanak ere egiten ditugu ikasleekin, programatuz artikuluak modu masiboan editatu ahal izateko, aplikazio informatikoak sortzeko, Wikidata-tik jasotako datuekin grafikoak eta mapak sortzeko, edo Wikidata bera datu berriekin elikatzeko.
Behean zerrendatuta agertzen dira urtez urte egin ditugunak. Lantzen ari garen artikuluen zerrendak eta bestelako wikiproiektuen ideiak Informatika Wikiproiektuan apuntatzen ditugu. Zuk ere lagun dezakezu, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko kideek eskura jarritako baliabideak erabiliz. Baina, zure kasa aritu ordez, gurekin batera lan egin nahi baduzu, idatzi ana.zelaia@ehu.eus helbidera. UPV/EHUko ikaslea bazara, egindako 25 orduko lanaren truke aukera askeko kreditu 1 aitortzen dizun ziurtagiria jasoko duzu.
Animatu!
Fakultatean egindako lana
Proiektua martxan jarri zenetik, artikulu dexente landu dira. Baina, lortutako emaitza ez dugu artikulu kopuruan soilik neurtzen. Ikasleak wikilari bihurtu dira; betidanik wikipedia kontsumitzaile izan diren ikasleak sortzaile paperean jarri dira. Edukiak landu dituzte, hizkuntza landu dute, lan kolaboratiboa egin dute.
2023
- Argitalpena: "Datu meteorologikoak Wikipedian eta Wikidatan", Paula Ontalvilla, Xabier Irastorza, Galder Gonzalez, Ana Zelaia eta Kepa Sarasola, Wikimedia.eus (2023ko uztaila).
-
Argitalpena: "Euskal musika-taldeak eta albumak Wikidatan", Koldo Etxaniz, Galder Gonzalez, Lorea Loinaz, Ane Paniagua, Kepa Sarasola eta Ana Zelaia, (Wikimedia.eus)
-
Artikuluen edizioa:
-
Teknologiako artikuluak sortu/hobetu ditugu, wikilarien elkarteak proposatutako erronketan parte hartuz.
-
1. erronka: Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan, 30.000 karakteretara heltzeko falta zirenak osatu
-
2. erronka: Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan, 16.000 karakteretara heltzeko falta zirenak osatu. Urte amaieran oraindik 36 artikulu geratzen dira osatzeko.
-
- Hiru irakasgaitan 80 ikasle inguru eta hainbat irakasle aritu dira artikuluak editatzen. Egindako lanaren erregistroa: Ikerketa Operatiboa, Matematika Diskretua, Idatzizko komunikazio Zientifiko Teknikoa Euskaraz (IKZTE).
-
Martxoaren 8ko ekimenen barruan, emakume informatikariei buruzko artikuluak sortzea/hobetzea: atzerrikoak (Rediet, Kathleen, Clarisse, Thelma, Steve, Regina, Adji), Gladys saria jasotakoak (Ane, Olatz), etab. (Emakume informatikariak, egiteke).
-
2022
-
Artikuluen edizioa. “Euskararen Arauak eta Erabilerak” irakasgaian 33 ikasle eta EHU-Wikipedia 2022-I eta 2022-II ikastaro orokorretan 10 ikasle aritu dira
-
10.000 artikuluen erronka. Urte osoan zehar euskal wikilarien elkarteak antolatutako edizio-lehiaketan, batez ere azaroan eta abenduan aritu dira edizio lanetan fakultateko kideak. Azaroan "Teknologia + Matematika" arloan 6 ikasle aritu dira: Josuloi01, Aitor Ar, Alaia MdE, Beñat Arrillaga, Guskikalola, Ekhi Arzac (ikus emaitzak). Hilabeteko erronkako lehen saria Josu Loidi ikasleak lortu du. Abenduan, erronka amaitzeko geratzen ziren artikuluen sorkuntzan, hainbat irakasle (ksarasola, inaki.alegria, Anazj, Joseba.makazaga, Josune2023, Txelo, Iirigoien), eta Theklan-Galder wikilaria aritu dira artikuluak editatzen. Abenduaren 27an erronka amaitzea lortu da (ikus wikimedia.eus, naiz.eus, berria, argia).
-
Aurkezpenak Informatikari Euskaldunen XII. Bilkuran (IEB2022). Uztailean Donostian.
-
“Informatika ikasten Wikipedia eta Wikidata laborategi gisa hartuta”. Ekhi Azurmendi, Oier Elola, Galder Gonzalez, Josu Loidi, Kepa Sarasola, Uxer Ugarte, Aimar Zabala eta Ana Zelaia. Egindako lanaren laburpena: “WIKIDATAk 10 urte. Zer da eta nola balia dezaket?”, Kepa Sarasola Gabiola, Wikimedia 2022/10/26 (aurkezpenaren gardenkiak)
-
“Eumineralbot”. Xabier Garmendia, Galder Gonzalez, Kepa Sarasola. Saioaren aurkezpena, grabaketa osoa, aurkezpena 1:27:22 minutuan.
-
-
Wikipedia eta Wikidata hitzaldi/tailerrak (Galder Gonzalez wikilariak). Wikidataren 10. urteurrena ospatzeko hainbat ikasle-irakasle eta EWKEko wikilari elkartu gara.
-
Argitalpenak:
-
Wikidatak 10 urte. Olatz Perez de Viñaspre Garralda, Ana Zelaia Jauregi. Gaur8, 2022/10/22
-
Unibertsitatean ditugun “wiki-aukerak”, Kepa Sarasola Gabiola, Ana Zelaia Jauregi. Campusa, 2022/09/22
-
- Korrika 2022.
2021
- EHU-Wikipedia 2021
-
ETB "Biba zuek": Informatika Fakultatea eta Euskal Wikipedia
-
Gipuzkoako campusa - Informatika - Euskararen erabilera eta arauak (2021) irakasgaian 28 artikulu sortu eta beste 22 osatu dituzte 34 ikaslek. Guztira miloi erdi bat karaktere gehitu dituzte. Tutorea: Jose Mari Arriola.
-
"Informatikan funtsezko artikuluak" ataleko 7 artikulu sakon landu dira, kalitate handiko artikuluak izatea lortu arte. Guztira 15 artikulu sortu eta beste 50 osatu dituzte 16 ikaslek. Guztira bi miloi karaktere gehitu dituzte.
- Informazio eta komunikazio teknologiak . Alaitz Ye, Maider Amuchastegi. Tutorea: Txelo Ruiz, Ana Zelaia Jauregi.
- Pantaila (ordenagailua). Sara Gracia, Mikel Aristu. Tutorea: Ana Zelaia Jauregi.
- Periferiko (ordenagailua). Eneko Amor, Aritz Blanco. Tutorea: Ana Zelaia Jauregi.
- Mikroprozesadore. Aitor Velaz, Itsaso Yan García, Oihane Zaldua. Tutorea: Txelo Ruiz.
- Sagu (ordenagailu). Iker Sancho, Mikel Zubillaga, Aritz Basurco. Tutorea: Ana Zelaia Jauregi.
- Grafikoak prozesatzeko unitate. Erik Aranburu, Asier Garin. Tutorea: Xabier Albizuri.
-
Ordenagailuz lagundutako diseinu. Gorka Martinez, Iker Narbaiza. Tutorea: Xabier Albizuri.
-
Artikuluak sortzen bakarrik ez, Informatikako ikasleek programatzen ere egin dituzte ekarpenak Wikipedian. Lan mota berri horri ekin diogu 2021ean. EgelaPi plataforman eta Informatika Wikiproiektuan jasotzen den bezala programazio-lan hauek landu dituzte Fakultateko bost ikaslek Kepa Sarasola irakaslearekin:
- Tolosaldeako 14 pertsonaia garrantzitsuren datuak sartu Wikidatan (Ekhi Azurmendi, Asier Alaña).
- Euskal Herriko mendien mapa interaktiboa (query.wikidata.org) Euskal_Herriko_mendiak artikuluan erabiltzen da (Uxer Ugarte).
- Bibliaren bertset guztiak markatzea Euskal Wikipedian, Python bidez (Josu Loidi).
- Aldiri aldizkariko egile guztiei sexu/generoa Wikidatan dauden EHko pertsonen generoa modu erdiautomatikoan (Oier Elola).
- Wikipedian automatikoki sortzen diren erreferentzietan txarto jasotako izen-deiturak automatikoki zuzentzeko programa (Ekhi Azurmendi).
-
2020
- EHU-Wikipedia 2020 (argazkia)
- Hizkuntzalaritza aplikatua
- Programazioaren metodologia
- Mineral guztien artikuluak Euskal Wikipedian izatea lortu da. Euskarazkoa da mineral guzti-guzti horiek dituen Wikipedia bakarra. Euskararen tratamendu automatikorako hizkuntza baliabideak eta 2019an garatutako EUMineralBot wikipedia robota erabili dira (Xabier Garmendia Diaz, Kepa Sarasola eta Galder Gonzalez). Ikus berria.
2019
- EHU-Wikipedia 2019
- Difusio@: Amaitu da EHU-Wikipedia 2019-2 proiektua
-
EUmineralbot wikipedia robota, automatikoki 500 mineralen artikulua sortu dituena (Xabier Garmendia).
2018
- EHU-Wikipedia 2018
- Euskal Wikilariak: Matxin itzultzaile automatikoa integratu dute Wikipedian
- Ixa taldea: Matxin itzultzailea Wikipedian integratuta
- Euskal Wikilariak: Euskal Wikilarien parte-hartzea Bartzelonako Hackatoian Maite Urra eta Oscar Sainz partehartzaile.
- Difusio@: Wikipediako Hezkuntza proiektua, gure fakultatearen ekarpena // Amplia participación de la facultad en la Wikipedia en euskera
- Difusio@: 2018_11_29: EHUko Wikimaratoian Fakultatea lanean
- Twitter: 50 ikasle, @txiomatia eta Kimikako fakultatekoak, batez ere @EHUKultura @euskaraldia ospatzen gaur. Artikuluak igotzeko eguna! (argazkia)
2017
- Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2017/Artikuluak
- Media in category "EHU-Wikipedia 2017"
- EHU-Wikipedia 2017-2 (udazkena), Editatoia, Editoreak
- Difusio@: Donostiako Informatika fakultateko bloga
2016
Materiala
Prentsa
- “Informazioa eta Wikipedia”, Berria
- “Euskarazko Wikipedia elikatzeko ekimenak”, Sustatu
- “Informatikako ikasleak wikilari”, El correo
- Aitzol Astigarraga: “Euskal komunitateak wikilari talde oso aktiboa dauka. Orain erronka hori gizarteratu eta arlo ezberdinetako jendearen ekarpenak biltzea da”, Unibertsitatea.net
- “Euskal kulturari buruz Wikipediari so”, Euskal wikilarien kultura elkartea
- "Wikipediako 29. hizkuntza da euskara, azken bi urteetan kalitate handiko 800 artikulu berri sortuta", Berria. 2019-06-27
- "Ekimenean parte hartu duten 2.500 ikasleetatik 2.000 inguru EHUkoak dira."