Fakultateko sailak eta irakasleak
Sailak Graduko eta Graduondoko (Masterrak) ikasketen arduradunak dira, baita ikerketarena ere (doktorego-programak, doktorego-tesiak, ikerketa-proiektuak, eta abar). Fakultatean hiru sail daude:
- Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia (KAT) (Zuz.: I. Etxeberria)
- Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala (KZAA) (Zuz.: A. Murua)
- Lengoaia eta Sistema Informatikoak (LSI) (Zuz.: I. Usandizaga)
97 irakaslek lan egiten dute Informatika Fakultatean: 32 KAT sailean, 25 KZAA sailean eta 40 LSI sailean. Haietatik, 51 (% 53a) euskaldunak dira, eta 26 akreditatuta daude hizkuntza ez ofizialetan (ingelesez eta frantsesez) irakasteko.
Irakasleen % 40a emakumeak dira.
Irakasleen % 97 doktorea da, eta IkerBasque programako 5 ikerlari ere ari dira Fakultatean, ikerkuntza lanetan.
Direktorioa (bulegoak, telefonoak, helbide elektronikoak..)
Fakultatean irakaskuntza duten beste sailak.
- Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa (EHK - Gradua)