Gradu Amaierako Lana- GrAL
Gradu Amaierako Lana gauzatzeko, ikasle bakoitzak, banaka, lan original bat egin behar du, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituen ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.
GrALaren izen ematea GAURen
Lanaren izen ematea graduaren 168 kreditu (adarreko oinarrizko 60 eta nahitaezko 108) gainditu ondoren egin ahal izango da. Izena emateko GAUR aplikazioan egin behar da:
- GAUR >> Gradu Amaierako Lana-Master Amaierako Lana
- Gradu amaierako lanak kudeatzeko eskuliburua (ikaslearen profila)
- Gradu amaierako lanak kudeatzeko eskuliburua (zuzendariaren profila)
Ikasleak GrAL aukeratzeko bi bide nagusi ditu:
1) Lana zein gairen inguruan izango den badaki eta hori aurrera eramaten lagunduko dion zuzendaria topatuko du (adostutako lana esaten zaio). Berari bururatutako lana zein enpresa batek proposatutakoa izan daiteke.
2) Ez du argi ikusten zein gairen inguruan egingo duen lana eta eskaintza publikora jo dezake. Eskaintza publikoa GAURen argitaratzen da eta hilero eguneratu. Eskaintza publikoko GrALa aukeratzeko, ikasleak GrALa eskaintzen duenarekin harremanetan jarri beharko du:
- Eskaintza fakultatekoa bertakoa bada, GrALaren zuzendariarekin.
- Kanpoko erakunde batek eskaintzen badu, erakundeko harremanetarako kontaktuarekin.
Ikasleak GrALa eskaintzen duenarekin lana berak egingo duela adosten duenean, mezu bat bidaliko du dif.gral@ehu.eus helbidera horren berri emanez. Mezu hori bidali arte ikasleari ez zaio GrALa esleituko eta behin GrALa ikasleari esleituta GrALa burutzeko konpromisoa hartzen du.
Kanpoko erakunde batean egiten diren lanetarako, erakundea, ikaslea eta fakultatearen arteko hitzarmen bat sinatu behar da derrigorrez. Hitzarmen hori behin GrALa esleituta dagoenean bidaliko zaio ikasleari. Enpresako tutoreaz gain fakultateko zuzendaria izango du lanak.
GrALaren matrikula
Lanaren matrikula egiteko gehienez hiru hautazko ikasgai (18 kreditu) geratu behar zaizkio ikasleari, gradu amaierako lanari dagozkio kedituak izan ezik. Ikasleari gomendatzen zaio matrikula egitea defendatuko duen ikasturtean.
- GAUR >> matrikulak>> bestelako matrikulak
GrALaren gauzatzea
Gradu Amaierako Lana titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari eta oro har, ikaslearen ikasketa arloko datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da.
Zehazki graduan zehar lortutako gaitasunak sendotzea eta gaitasun horiek praktikan aplikatzeko trebetasuna garatzea da helburu nagusia. Horretarako, lan bat egingo dute: graduan eta espezialitatean hartutako prestakuntza akademikoarekin zerikusia duen problema bat aztertuko dute eta problema horri konponbide egoki bat diseinatu eta, behar izanez gero, inplementatu egingo dute.
Ondoko trebetasunak landuko eta egiaztatuko dira lanaren garapenean:
- Lanan aurreikusitako helburuak erdiestea, hura garatzerakoan agertutako zailtasunak bere kabuz gaindituz.
- Egin beharreko lana planifikatzea eta kudeatzea.
- Memoria bat modu egokian idaztea, eginiko lana zehatz jasotzen duen memoria bat sortuz. Memoriak ingeniaritza-proiektu bati egokitutako egitura izango du, eta estiloa, berriz, zehatza eta formala izango da. Memoriak Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJHak) buruzko gogoeta bat edukiko du, GJHei buruzko gogoetak 200 hitz izango ditu gutxienik, eta atal espezifiko bat izango da memorian, laburpena eta gero, eta lan idatzia baino lehen. Gainera, ikasleak lanaren erreferentziazko GJHak adieraziko ditu GAURen bidez, defentsa eskatzean. Behean, arautegien atalean, Fakultateko arautegiaren barruan informazio gehiago dago honi buruz.
UPV/EHU-n euskararen eta irudien erabilera ez-sexistarako gida - Eginiko lana jendaurrean azaltzea eta defendatzea.
Aurreko urteetan defendatutako memoriak
Defentsa eta ebaluazioa
Memoria defendatzeko prest egoterakoan ikasleak defentsa GAUR bitartez eskatu beharko du eta jarraian lanaren zuzendariak eskaera berritsi. Defentsa baimena emateko zuzendariaren defentsa-oniritzia dokumentua bete beharko du epaimahaia antolatzeko xehetasunak adieraziz :
Memoria ADDI sistemaren bitartez entregatzen da, kasu berezietan izan ezik. ADDI erabiltzen ez diren salbuespenetan, memoriaren hiru kopia entregatu beharko dira fakultateko idazkaritzan.
Defentsa publikoa izango da epaimahai baten aurrean. Epaimahaiak lana ebaluatuko du zuzendariaren (eta bere kasuan enpresako tutorearena) iritzia kontuan hartuz.
- Lanen ebaluazio orokorrerako irizpideak
- Lanen epaimahaiak
- GrAL akta (docx) (odt)