Xare - Sarean ERE euskaraz
Xare Euskararen erabilera informazioaren teknologia berrietan sustatu nahi duen egitasmoa da.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Xarek berak Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatearen (UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatutako ekimenak euskararen erabilera sustatu nahi du IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren esparruan.
Batxilergoko lehenengo mailako 487 gaztek hartuko dute parte 3 gunetan. 5 proiekturen aurkezpenak, 2 hitzaldi eta 8 lantegi praktiko barnebilduko ditu egitasmoak.
Neska gazteak esparru digitalera erakartzeko ahaleginean, genero ikuspegiak garrantzia nabarmena izango du jardunaldian; bereziki, Olatz Arbelaitz EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailearen ‘E-makumeak: ezinbestekoak teknologia bidezkoa izan dadin’ hitzaldiaren eskutik.
Ikasleekin eta goizez aritzeko pentsatutako Xare jardunaldi hau Durangotik eta Gasteiztik pasatu da lehenago, arrakasta biribila izan da, eta Donostiako saioak itxiko du aurtengo ziklo oparoa. Iruñean ere urriaren 29an egin zuten Sarean Euskaraz izenpean.
Jardunaldiaren aurkezpen dokumentua
Antolatzaileen adierazpenak
Itziar Irigoien UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetarako eta Ikerkuntzako dekanordea Xare jardunaldira hurbildu da goiza bertatik bertara jarraitzeko.
Bideoan Informatika Fakultateak gaurko saiorako ekimen honi egin dion ekarpena azaldu du.
Agerpenak komunikabidetan eta sare sozialetan
- DIFusio@: “Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia Donostiara helduko da abenduaren 17an”
- DIFusio@: “Sarean ERE euskaraz: 'e-makumeak: ezinbestekoak teknologia bidezkoa izan dadin'”
- campusa: “Donostiako 487 gaztek euskarazko kultura digitala arnastu dute”
- Irutxuloko Hitza: “487 gazte bilduko ditu Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak”
- DV: “Genero ikuspegiak zeharkatutako euskal kultura digitala sustatuko dute”
- DV: “«Informatika interesatzen zaigu gure etorkizuna digitalizatuta egongo delako»”
- Donostia.eus: “Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia Donostiara helduko da abenduaren 17an”
- Donostia.eus: “Donostiako 487 gaztek euskarazko kultura digitala arnastu dute I. Xare Jardunaldian”
- facebook: Xare