Euskaraldia Informatika Fakultatean

Euskaraldia Informatika Fakultatean 2020

Euskaraldia 2020

Aurten, Euskaraldiaren bigarren edizioan, Informatika Fakultatean era berezi batean ere parte hartuko dugu. Norbanako gisa edo taldeka parte hartzeaz gain, bideo lehiaketa bat antolatu dugu. Euskaraldiaren amaieran, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu dugu ekitaldi xume batekin (mahai-ingurua, sari banaketa, talde-argazkia).

Ariketa soziala (norbanakoa eta taldeka)

Arigunea logoa

Alde batetik, besteek bezala, 2018an egindako norbanako ariketaren jarraipena egingo dugu, Ahobizi edo Belarriprest rolak hartuta, eta, horretaz gain, aurtengo berritasun bezala, euskaraz aritzeko guneak (ARIGUNEAK) identifikatu ditugu.

KANPO ARIGUNEAK

  • Idazkaritza
  • Laborategiko teknikariak

BARNE ARIGUNEAK

  • IXA ikerketa taldea
  • KAT saila
  • Zuzendaritza taldea
EMAN izena AHOBIZI edo BELARRIPREST bezala EHUko galdetegian: NORBANAKOAK

Bideo lehiaketa

Bideo lehiaketaren EHUko kartela

Beste alde batetik, euskara informatikara eta informatika euskarara gehiago gerturatu nahi dugu, baina jolastuz. Horretarako bi gaiak, Euskara eta Informatika, lotzen dituen bideo motzak egiteko eta gure bideo lehiaketan aurkezteko proposamena luzatu dugu.

Aurkezteko epea: azaroaren 1etik 15era

Sariak: 200€-ko bi sari banatuko dira: epaimahaiaren saria eta publikoaren saria.

Zeinentzat: Lehiaketa Informatika Fakultateko ikasleei begira antolatuta dago, gehienbat, baina Gipuzkoako campuseko edozein kidek parte har dezake, neurri batean, hauekin batera.

Informazio gehiago: IKUSI "Bideo lehiaketaren oinarriak" dokumentua

ANIMATU eta PARTE HARTU!!!

Euskararen Nazioarteko Eguna

Ekitaldiaren posterra

Ekitaldia:
    Noiz: Abenduaren 3an, osteguna
    Non: Barriola gelategiko auditorioan
        Egungo edukiera errespetatzeko aurretik izena eman behar da.
        Ekitaldia BBC bitartez ere jarraitu ahal izango da.
    Egitaraua:
        11:35 “Euskara eta Adimen Artifiziala” mahai-ingurua
            Parte-hartzaileak:
                • Nora Aranberri (Hizkuntzalari doktorea, IXA – EHU)
                • Mikel Artetxe (Informatikari doktorea, IXA - Facebook AI Research)
                • Gorka Azkune (Informatikari doktorea, IXA - EHU)
            Moderatzailea: Izaskun Etxeberria (Informatikari doktorea, IXA – EHU)
        12:20 “Euskara eta Informatika” bideo-lehiaketaren sari banaketa
​​​​​​​​​​​​​​             Bideoen proiekzioa: Muntaia YouTuben
​​​​​​​                • Publikoaren saria: Mikel Aristu. "Amaierarik gabeko salbuespena"
​​​​​​​                      • Estatistikak Instagramen
​​​​​​​                • Epaimahaiaren saria: Elene Mendizabal, Eider Rodríguez, Garazi Urkizu. "Infor Among Us"​
​​​​​​​        12:40 “Euskaraldia DIFen” talde-argazkia

"Euskaraldia DIFen" talde-argazkia eta collagea

Xabier Artolaren Collagea
Egilea: Xabier Artola