info_proyecto fin de grado

Gradu Amaierako Lana- GrAL

Gradu Amaierako Lana gauzatzeko, ikasle bakoitzak, banaka, lan original bat egin behar du, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, eta bertan graduko ikasketa aldian jasotako prestakuntza gaiak eta lortu dituen ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.

GrALaren izen ematea GAURen

Lanaren izen ematea graduaren 168 kreditu (oinarrizko 60, nahitaezko 66 eta hautazko 42) gainditu ondoren egin ahal izango da eta graduak aipamena badu hautatutako aipamenaren edo espezialitatearen barruan egin beharko da. Izena emateko GAUR aplikazioan egin behar da:


Ikasleak GrAL aukeratzeko bi bide nagusi ditu:

1) Lana zein arlotan, zein gairen inguruan izango den badaki eta hori aurrera eramaten lagunduko dion zuzendaria topatuko du (adostutako lana esaten zaio). Berari bururatutako lana zein enpresa batek proposatutakoa izan daiteke.

2) Ez du argi ikusten zein gairen inguruan egingo duen lana eta eskaintza publikora jo dezake. Eskaintza publikoa GAURen argitaratzen da eta hilero eguneratu. Eskaintza publikoko GrALa aukeratzeko, ikasleak GrALa eskaintzen duenarekin harremanetan jarri beharko du:

  • Eskaintza fakultatekoa bertakoa bada, GrALaren zuzendariarekin.
  • Kanpoko erakunde batek eskaintzen badu, erakundeko harremanetarako kontaktuarekin.

Ikasleak GrALa eskaintzen duenarekin lana berak egingo duela adosten duenean, mezu bat bidaliko du dif.gral@ehu.eus helbidera horren berri emanez. Mezu hori bidali arte ikasleari ez zaio GrALa esleituko eta behin GrALa ikasleari esleituta GrALa burutzeko konpromisoa hartzen du.

Kanpoko erakunde batean egiten diren lanetarako, erakundea, ikaslea eta fakultatearen arteko hitzarmen bat sinatu behar da derrigorrez. Hitzarmen hori behin GrALa esleituta dagoenean bidaliko zaio ikasleari. Enpresako tutoreaz gain fakultateko zuzendaria izango du lanak.

GrALaren matrikula

Lanaren matrikula egiteko gehienez hiru hautazko ikasgai (18 kreditu) geratu behar zaizkio ikasleari, gradu amaierako lanari dagozkio kedituak izan ezik. Ikasleari gomendatzen zaio matrikula egitea defendatuko duen ikasturtean.

  • GAUR >> matrikulak>> bestelako matrikulak

GrALaren gauzatzea

Gradu Amaierako Lana titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari eta oro har, ikaslearen ikasketa arloko datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da.

Zehazki graduan zehar lortutako gaitasunak sendotzea eta gaitasun horiek praktikan aplikatzeko trebetasuna garatzea da helburu nagusia. Horretarako, lan bat egingo dute: graduan eta espezialitatean hartutako prestakuntza akademikoarekin zerikusia duen problema bat aztertuko dute eta problema horri konponbide egoki bat diseinatu eta, behar izanez gero, inplementatu egingo dute.

Ondoko trebetasunak landuko eta egiaztatuko dira lanaren garapenean:

  1. Lanan aurreikusitako helburuak erdiestea, hura garatzerakoan agertutako zailtasunak bere kabuz gaindituz.
  2. Egin beharreko lana planifikatzea eta kudeatzea.
  3. Memoria bat modu egokian idaztea, eginiko lana zehatz jasotzen duen memoria bat sortuz. Memoriak ingeniaritza-proiektu bati egokitutako egitura izango du, eta estiloa, berriz, zehatza eta formala izango da. Memoriak Garapen  Jasangarrirako  Helburuei (GJHak) buruzko gogoeta bat edukiko du,  GJHei buruzko gogoetak 200 hitz izango ditu gutxienik, eta atal espezifiko bat izango da memorian, laburpena eta gero, eta lan idatzia baino lehen. Gainera,  ikasleak  lanaren  erreferentziazko  GJHak  adieraziko  ditu GAURen bidez, defentsa eskatzean. Behean, arautegien atalean, Fakultateko arautegiaren barruan informazio gehiago dago honi buruz.
    UPV/EHU-n euskararen eta irudien erabilera ez-sexistarako gida
  4. Eginiko lana jendaurrean azaltzea eta defendatzea.

Aurreko urteetan defendatutako memoriak

Adibide gisa, ondoko estekan ikus ditzakezu aurreko ikasturtetan defendatu diren memoria batzuk.

Defentsa eta ebaluazioa

Memoria defendatzeko prest egoterakoan ikasleak defentsa GAUR bitartez eskatu beharko du eta jarraian lanaren zuzendariak eskaera berritsi. Defentsa baimena emateko zuzendariaren defentsa-oniritzia dokumentua bete beharko du epaimahaia antolatzeko xehetasunak adieraziz :

Memoria ADDI sistemaren bitartez entregatzen da, kasu berezietan izan ezik. ADDI erabiltzen ez diren salbuespenetan, memoriaren hiru kopia entregatu beharko dira fakultateko idazkaritzan. Lan baten memoria UPV/EHUk digitalki argitaratzeko ADDIren bidez, lanaren inskripzio-agiriarekin batera, ADDI-ren bidez lan akademikoak zabaltzeko baimenaren dokumentua aurkeztu beharko da, adieraziz lana publikoki zabaltzeko baimena ematen den ala ez, hau da, ezetz bada ere, dokumentua derrigorrez igo behar da.

Memoriarekin batera ikasleak bere lanaren poster bat prestatuko du. Posterrak bere lanaren laburpena jasoko du; lanaren izenburua eta ikaslearen izen abizenak agertuko dira posterrean, baita UPV/EHUren logoa ere. Gainontzean ikaslearen esku geratuko da posterraren diseinua. Posterra dif.gral@ehu.eus helbidera bidaliko da pdf formatuan eta AbizenaIzena.pdf itxurako izenarekin.

Defentsa publikoa izango da epaimahai baten aurrean. Epaimahaiak lana ebaluatuko du zuzendariaren (eta bere kasuan enpresako tutorearena) iritzia kontuan hartuz.

Arautegia

FAQ

FAQ

Posterrak

Pósteres de noviembre 2024