Breadcrumb

presentacion-master-ingenieria-materiales-avanzados

Masterraren Gakoak

Herrialde garatuetan, produkzio sektore helduek etengabe berritu behar dute bizirik irauteko. Horrek material berriak diseinatzea eskatzen du (nanomaterialak, biomaterialak, etab.), aplikazio konbentzionalentzat, aurreratuentzat eta garatzeko bidean daudenentzat, edo aplikazio berriak sortzea jada existitzen diren materialentzat, berrikuntzaren ikuspegitik. 

Master honek prestakuntza sendo bat eskaintzen du Materialen Ingeniaritzaren alorrean, eta uztartu egiten ditu haien familia nagusiei eta propietate garrantzitsuenei (metalikoak, polimerikoak, zeramikoak, konposatuak eta funtzionalak) buruzko ezagutzak eskuratzea –alde batetik– eta haien aplikazioak arlo eta produktu askotarikoetan kudeatzeko behar diren trebetasunak –bestetik–.

Helburua izanik ingeniaritzako profesionalen prestakuntza (ingurune aplikatuak) eta ikerketa (ingurune zientifikoak), ikasleek beren interes partikularrak ase ahal izango dituzte prestakuntza programa baten bidez, zeina, Materialen Zientziatik abiatuz, lorpena/fabrikazioa eta egitura/propietateak korrelazioaz, hautapenaz eta diseinuaz arduratzen baita.  

Master honen bidez zuzenean sar daiteke Materialen eta Prozesu Iraunkorren Ingeniaritza / Engineering of Materials and Sustainable Processes doktorego programara.

XSL Content

Places available

33

Mode

Face-to-face degree course

Language

Spanish, English

Credits

90

Duration

1,5 years

Approximate fees

3.000 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Engineering - Bilbao

Contact

Person in charge of the Master :
AGUIRREZABAL TELLERIA, IKER

Secretariat :
SECRETARÍA EIB - BILBAO

946013917

4razones-master-ingenieria-materiales-avanzados

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Materialen profesionalak trebatzen ditu, automozioa, energia, proiektuak, siderometalurgia… bezalako sektore produktiboetan.
  • Ordutegia bateragarria da lan batekin, irakasgaien txanden urteko errotazioagatik.
  • Borondatezko praktikak enpresetan (produkzio sektoreak) eta/edo ikertaldeetan (unibertsitatea eta zentro teknologikoak)
  • Zeharkakotasuna prestakuntzan eta irteera profesionaletan: materiala/teknologiatik produktu/industriaraino.

salidas-master-ingenieria-materiales-avanzados

Irteera profesionalak

  • Automozio sektorea, aeronautikoa, eraikuntza, energetikoa, plastikoa, kimikoa, siderometalurgikoa eta zerbitzuak.
  • Kalitatearen kudeaketa eta bermea produkzio industrian.
  • Ikerketa eta garapena zentro teknologikoetan.
  • Industriako I+G+b sailak
  • Xehetasun industria (materialak eta produktuak) industria sektoreetan.

XSL Content

Suggestions and requests