G

González Ortiz de Elguea, María Cristina

(Associate Professor)

Telephone

Electronic mail

Abbreviated CV

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) egin du bere irakaskuntza ibilbidea 1988tik, eta hainbat irakasgai eman ditu Kimika Zientzietako, Elikagaien Zientzia eta Teknologiako eta Ingurumen Zientzietako lizentziaturetan, Giza Nutrizioko eta Dietetikako Diplomaturan eta Ingurumen Zientzietako Graduan. Eskolak eman ditu, halaber, Ingeniaritza Kimikoko programako doktorego ikastaroetan, eta irakasgai bat eman du Elikadura Kalitatea eta Segurtasuna Unibertsitate Masterrean.

Ikerketa lanari dagokionez, estatuko eta autonomia erkidegoko diruz lagundutako 13 ikerketa proiektutan parte hartu du, eta, lan horien ondorioz, 52 ikerketa artikulu argitaratu ditu JCR-n eta beste 8 aldizkari ez hain garrantzitsuetan. Gainera, 50 txosten baino gehiago aurkeztu ditu estatuko zein nazioarteko kongresuetan. Haren ikerketa lanek bi ikerketa ildo hauek dituzte oinarrian batez ere: jasandako katalizatzaile metalikoak prestatzea eta ezaugarritzea, eta nahasketen termodinamika.

Subjects

INGURUMEN ZIENTZIETAKO GRADUA: Bases de la Ingeniería Ambiental, Tratamiento de la Contaminación Ambiental

ELIKADURA KALITATEA ETA SEGURTASUNA UNIBERTSITATE MASTERRA: Tratamiento de Efluentes en la Industria Alimentaria