Asset Publisher

SGIker-ek badu dagoeneko bere Research IDa

SGIker-ek badu dagoeneko bere Research IDa

First publication date: 01/02/2012

SGIker-ek badu dagoeneko bere Research IDa

2012ko urtarriletik, SGIker-ek bere Research ID profila du. Thomson Reuters-en Web Of Science kudeatzen duen enpresak jarri dio martxan, ikertzaile edo talde baten ekoizpen zientifiko osoa, bateratuta, eta adierazle bibliometriko nagusiak biltzeko helburuarekin.

http://www.researcherid.com/rid/A-5759-2012 orrialdearen bidez (sareko edozein erabiltzaile sar daiteke bertan), UPV/EHUko ikertzaileek SGIker zerbitzu eta unitate desberdinen laguntzarekin eginiko argitalpenak kontsulta daitezke, baita jasotako aipu guztiak eta haien batezbestekoa, h indizea edo artikulu horiei eginiko aipuen banaketa geografikoa ere. WOSen erreferentziatuta dauden artikuluetatik lortutakoak dira adierazle horiek guztiak. 

Bere profilaren azken eguneratzearen arabera, SGIker-ek guztira 548 argitalpen egin ditu 2005etik gaur egunera arte. Horietatik 351 ISI argitalpenak dira, hau da, eragin faktorea duten aldizkarietan jasotako artikuluak; 2.032 aipu ekarri dituzte, paper bakoitzeko ia 6 aipuko batezbestekoarekin, eta 21eko h faktorea ematen diote SGIker-i. Nabarmentzekoa da, bestalde, SGIker-en ekoizpen zientifikoak aipu kopuruan izan duen hazkunde handia.

Gainera, jarduketa honekin, goi mailako langile kualifikatuek daramatzaten eta azken belaunaldiko  azpiegitura bat erabiltzen duten zerbitzu batzuen laguntzarekin sortutako kalitatezko emaitzen ikuspegi bateratu eta gardena eskaintzen diogu komunitate akademiko osoari.

Ekoizpen zientifikoaren orrialdeko ikonoan aurki daiteke SGIker-en Researcher IDrako esteka zuzen bat.

https://www.ehu.eus/SGIker/eu/produccion_cientifica/

Fátima Pastor Ruiz Dk.
Zientziometria Unitatea SGIker/Unidad de Cienciometría
tecnica.invest-sgiker@ehu.es