Lehenengo lauhilekoa bukatu da, eta bigarrenari ongietorria egin behar diogu. Harrera jardunaldi horretan hainbat gairi buruzko informazioa lortu ahal izango duzu: Ikasle Kontseilua zer den; zein elkartetan parte har dezakezun; zein mugikortasun egin ahal izango duzuen, edo zein graduondoko. Hitzaldiak eta standak egongo dira, baita jostetarako aukera ere: txosna, talo tailerra, musika, erakusketak, bideoak eta abar. Eta beste unibertsitate batzuetako ikasle iritsi berriak ezagutu ahal izango dituzu. Gorde zure campuseko data eta zatoz!
Egitaraua
GIPUZKOAKO CAMPUSA
Otsailak 19, astelehena
- 10.00etatik aurrera, astebetez: Ikasleen argazki lehiaketako erakusketa eta bozka-ematea (Mugikortasuna).
NON: Carlos Santamaria Zentroan - 10:30etik 14:00etara: standak: UPV/EHUko ikasle-elkarteak, Ikasle Kontseilua, EHUkultura, EHUkirola, Nazioarteko Harremanak, graduondokoak.
NON: Ignacio Maria Barriola Zentroaren ondoan - 11:00etatik 12:30era: Nazioarteko Mugikortasuna: Informazio Saioa.
NON: Carlos Santamaria Zentroko Auditorioan - 11:30etik-12:30era: Nazioarteko Ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia.
NON: Carlos Santamaria, Zentroko 7. gelan - 13:00: Nerea Urrestarazuren eskutik bisita gidatua.
NON: Carlos Santamaria Zentroko Txillardegi aretoan
Talo tailerra eta txosna goiz guztian zehar María Barriola Zentroaren ondoan.
BIZKAIKO CAMPUSA
Otsailak 20, asteartea, Leioa-Erandio eremuan
- 10.00etatik aurrera, astebetez: Ikasleen argazki lehiaketako erakusketa eta bozka-ematea (Mugikortasuna).
NON: Zientzia eta Teknologia Fakultatean - 10:30etik 14:00etara: standak: UPV/EHUko ikasle-elkarteak, Ikasle Kontseilua, EHUkultura, EHUkirola, iraunkortasuna, ekintzailetza eta enplegua, Nazioarteko Harremanak, graduondokoak,
NON: Mikel Laboa plazan - 11:00etatik-12:30era: Nazioarteko Mugikortasuna: Informazio Saioa
NON: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan - 11:30etik-12:30era: Nazioarteko Ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia.
NON: Zientzia eta Teknologia Fakultateko Adela Moyua Gelan - 11:30etik aurrera: Zelako Diskofesta. Musika eta animazioa! Zelako Kultur Ideaiak-ekoek girotua.
NON: Mikel Laboa Plazan
Talo tailerra eta txosna goiz guztian zehar Mikel Laboa Plazan.
ARABAKO CAMPUSA
Otsailak 21, asteazkena
- 10.00etatik aurrera, astebetez: Ikasleen argazki lehiaketako erakusketa eta bozka-ematea (Mugikortasuna).
NON: Letren Fakultatean - 10:30etik 14:00etara: standak: Ikasle Kontseilua, EHUkultura, EHUkirola, Nazioarteko bulegoa, graduondokoak.
NON: Unibertsitate Pabilioian - 11:00etatik-12:30era: Nazioarteko Mugikortasuna: Informazio Saioa
NON: Letren Fakultateko Areto Nagusian. - 11:30etik 12:30era: Nazioarteko Ikasleei ongietorria egiteko ekitaldia.
NON: Letren Fakultateko Gradu Aretoan - 12:30etik 13:30era: Ama Hizkuntzen eguneko bideo-emanaldia UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedraren eskutik.
NON: Unibertsitate Pabilioian
Talo tailerra eta txosna goiz guztian zehar, Unibertsitate Pabilioiko Sukabi Gunean.