SOLASALDI DIALOGIKOA BRUNER-EN INTERACTION FORMATS ARTIKULUARI BURUZ
Date
21/02/2018, 13:00 - 00:00
Datorren otsailaren 21ean, 13:00etan, gure Fakultateko Eraikin IIan, Jerome Bruner-en artikuluari buruzko solasaldi dialogikoa izango dugu.
THE ROLE OF INTERACTION FORMATS IN LANGUAGE ACQUISITION
NOIZ: otsailak 21
NON: HEFA, Eraikin II.
ORDUA: 13:00
Etorri nahi duten denentzat irekia da solasaldia. Euskaraz izango da solasaldia. Artikulua ingelesez dago, jatorrizkoan. Solasaldi dialogikoetan parte hartzen dutenek aurretik irakurtzen dute irakurgaia, interesatzen zaizkien esaldiak azpimarratzen dituzte (ideia bat piztu diotelako, zerbaitekin lotzen dutelako, hausnarketa bat eragin diotelako, zerbait sentiarazi diotelako), eta solasaldian hari buruz hitz egiten dute.
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Eraikin II. Oñati plaza 3, Donostia.