HEFAko taldearen egunean BEHIN LEHIAKETA!
Date
From 27/11/2023 To 01/12/2023
HEFAko TALDEAREN EGUNEAN BEHIN LEHIAKETA!
EUSKARAREN ASTEA ospatzeko, lehiaketan parte hartzeko gonbita egin nahi dizugu Euskara Batzordetik. Zer egin behar duzun?
- Egunean Behin aplikazioan sartu eta taldean sartzeko gakoa klikatu: DB4790
- Lehiaketak azaroaren 27tik abenduaren 3ra arteko egunak hartuko ditu kontuan (biak barne).
- Igandean (abenduaren 3an, Euskararen Egunean) puntuazio handiena lortu duena izango da lehiaketaren irabazlea. Baina sariak puntuazio handiena lortu duten lehendabiziko bi ikasleei banatuko dizkiegu:
-
SARIA: puntuazio handiena lortu duen lehendabiziko ikasleak, LIBEk [535.75 puntu lortuta], irabazi du 200€ko diru-txartela EHU Dendan trukatzeko.
-
SARIA: puntuazio handiena lortu duen bigarren ikasleak, LAIDATXUk [530.31 puntu lortuta], irabazi du 100€ko diru-txartela EHU Dendan trukatzeko.
- Irabazleen izenak abenduaren 4an, astelehenean, jakinaraziko ditugu emailez. Saria jasotzera HEFA - II eraikineko Dekanotza Taldearen bulegoetara hurbildu behar duzue. Edozein zalantza argitzeko, idatzi lasai onintza.odriozola@ehu.eus helbidera.
- Eta, gogoan izan, Campus mailan beste hainbat ekintza dagoela antolatuta... https://www.ehu.eus/eu/web/gipuzkoa/euskara-astea
PARTE HARTU! Bizi EUSKARAREN ASTEA! Bizi EUSKARAZ!
HEFAko EUSKARA BATZORDEA