Irakasleak

XSL Content

Rubén Ansola Loyola

Knowledge area
Continuum Mechanics and Theory of Structures
Department
Mechanical Engineering
Centre
Faculty of Engineering - Bilbao
Electronic mail
ruben.ansola@ehu.eus

Industria Ingeniaritza Doktorea (2000) eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra 1996. urtea geroztik. Irakaskuntza arloa egituren eta elementu mekanikoen kalkuluarekin dago lotua, Industria Teknologia eta Ingeniaritza Mekanikoa masterrean kokatuak. Material Erresistentzia, Solido Elastikoen Kalkulua eta Egituren Materialak izeneko gaiak irakasten ditu. Teknologia Aeronautikoen Masterrean ere irakaslea ere bada, Egitura Aeronautikoak izeneko irakasgaian, hain zuzen. Ekonomia eta Ikerketa Saileko 4 proiekturen zuzendaria izan da, eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako 2 proiektutan partaide, eta baita Europako 2 Proiektutan ere. Bere ikerketa egituren forma eta topologiaren optimizazioari dago zuzendua, eta azken urteotan teknika hauen eta fabrikazio aditiboaren arteko integrazioarekin lotua. CNEAI erakundearen ikerkuntza seiurtekoei dagokionez, 4 seiurteko ditu onartuak, eta artikulu zientifiko ugariren egilea da, ekarpenak nazio eta nazioarteko kongresuetan aurkeztu dituelarik. Horrez gain, enpresei zuzendutako ezagutza transferentzia proiektu askoren zuzendari izan da. Azkenik, Baionako Ecole Supérieure Des Technologies Industrielles Avancés (ESTIA) eta Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuan (IMH) irakasle gonbidatua izan da.

XSL Content