XSL Content

Constitutional Law III26157

Centre
Faculty of Law. Bizkaia Department
Degree
Bachelor's Degree In Law
Academic course
2024/25
Academic year
2
No. of credits
6
Languages
Spanish
Basque
English
Code
26157

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4263
Applied classroom-based groups1827

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Irakasgai honetan eskubideen babesa jorratuko da, Estatu- formen ikuspegitik (Estatu liberala, Estatu soziala, Estatu-merkatua). Ikuspegi hori ezinbestekoa da jakiteko nola sortu ziren eskubideak, haien bilakaera, eta batez ere, beren desberdintasunak babesei dagokienez.

Gizarte erreprodukzioaren hurrenkera eta bere aldaketak osagaia izango da eskubideen arlora hurbiltzeko.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

1. Oinarrizko eskubideen sistemaren batasuna ulertu, eskubide bakoitza ulertzeko ezinbesteko bidea delako

2. Oinarrizko eskubideen nolakotasuna ulertu, hots, zuzenbide-antolamenduaren printzipioak direla eta hura interpretatzeko gidak.

3. Oinarrizko eskubideak defendatzeko sistemak ulertu, haien bilakaera historikotik: eskubideen subjektu historikoaren bilakaera (burgesia, langileak, prekarioak; eskubideen kopuruaren gehitzea; estatuen gaineko babes sistemen jaiotza eta bilakaera (Nazio Batuen Erakundea, Europako Kontseilua, Europar Batasuna).

4. Ahozko eta idatzizko azalpenak eta laburpenak egiteko gaitasuna landu, argudioak eta arrazoiak erabiltzeko teknikak ikasiz.

5. Komunikatzeko gaitasuna garatu, norberaren iritziak argi eta ordenan adierazteko eta gainerakoenei euren balioa emateko.

6. Ulermen gaitasuna garatu, idatzizko lanetan hainbat iturburu uztartuz ( eskuliburuak, doktrinaren artikuluak, Konstituzio Auzitegia, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia edota Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiak)

7. Talde-lanean jardutea ikasi.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

Eduki teorikoak:

1. Eskubideei buruzko hurbilketa metodologikoa.

1.1. Sarrera: ikuspegi juridiko-kontzeptualak giza eskubideei, oinarrizko eskubideei eta konstituziozko eskubideei buruzko.

1.2. Estatu-formak eta eskubideak:

1.2.1. Estatu liberala eta eskubideak (eskubide zibil eta politikoak).

1.2.2. Estatu soziala eta eskubideak (eskubide sozialak, gatazka eskubideak eta prestazio-eskubideak).

1.2.3. Estatu-merkatua (askatasun ekonomikoak).



2. Konstituzioaren I. Tituluko eskubide eta askatasunak

2.1. Eskubideak eta askatasunak konstituzioan: I Titulua.

2.2. Eskubideen eta askatasunen interpretazioa.

2.3. Eskubideduna eta eskubideen erabilerarako baldintzak: nazionalitatea eta adindun izatea.

2.4. Konstituzio oinarriak atzerritarren eskubideentzat. Asiloa eta estradizioa.

2.5. Europar Batasuneko hiritarren eskubide eta askatasunak.

2.6. Konstituzio-betebeharrak.



3. Eskubideen eta askatasunen bermeak

3.1. Berme orokorrak: erabilgarritasun zuzena, lege erreserba eta funtsezko edukia.

3.2. Berme zehatzak: Epaileen babesa. EKren 53.2 artikuluko lehentasunezko eta sumarioa den prozedura. Babes helegitea.

3.3. Herriaren defendatzailea eskubideen bermerako erakundea.

3.4. Oinarrizko eskubideen berme europarrak: Giza Eskubideen Europar Auzitegia; Europar Gizarte Gutunaren Lantaldea.

3.5. Nazioarteko beste berme batzuk: NBE.



4. Berdintasuna Konstituzioan

4.1. Berdintasun printzipioaren garrantzia konstituzionalismoaren historian. Berdintasun formala eta berdintasun materiala.

4.2. Berdintasun printzipioa konstituzioan. Zuzenbide berdintasunaren klausula orokorra.

4.3. Berdintasuna legearen aurrean: 14. artikuluaren bereizkeria motak

4.4. Berdintasuna eta bereizkeria: bereizkeria zuzena eta zeharkakoa.

4.5. Berdintasunaren eragina herri aginteetan.

4.6. Berdintasuna eta bereizkeriarik eza Europar Batasunean.



5. Norbere esparruko eskubideak

5.1. Bizia: abortua, heriotza zigorra, suizidioa, eutanasia. Zuzenbidea eta bioteknologia.

5.2. Osotasun fisikoa eta morala.

5.3. Ideologia eta erlijio askatasunak: kontzientzia eragozpena.

5.4. Bizilekuaren bortxa-ezintasunerako eskubidea.

5.5. Komunikazioen isilekotasunerako eskubidea.

5.6. Ezkontzeko eskubidea.

5.7. Bizilekua aukeratzeko eta joan etorrirako askatasunak.

5.8. Atxilotuaren eta espetxeratuaren eskubideak: aurreneurrizko atxiloketa, abokatuaren laguntza, habeas corpus, behin-behineko espetxeratzea.

5.9. Epaileen bidez babestua izateko eskubidea.



6. Herri-askatasunak

6.1 Adierazteko askatasuna.

6.2. Informazio askatasuna: komunikabideen zuzenbide erregimena. Informazio askatasunaren mugak: Ohorerako, intimitaterako eta norbere irudirako eskubideak



7. Eskubide politikoak

7.1. Bilerak egiteko eta manifestaziorako eskubideak.

7.2. Elkarteak osatzeko eskubidea.

7.3. Alderdi politikoak.

7.4. Herri-gaietan parte hartzeko eskubidea: sufragiorako, herri-kargua izateko eskubidea.

7.5. Herri-funtzioan sartzeko eskubidea.

7.6. Eskaerak egiteko eskubidea.



8. Konstituzio ekonomikoa, eskubide sozialak eta gatazka eskubideak.

8.1. Konstituzioaren ekonomia printzipioak: batasuna eta aberastasunak interes orokorrarekiko menpekotasuna; herri ekimena ekonomian; konstituzio ekonomikoa eta europar batasuna.

8.2. Jabetza pribaturako eskubidea. Enpresa askatasuna ekonomia merkatuaren esparruan.

8.3. Gatazka-eskubideak: Sindikatuetan kidetzeko eskubidea eta grebarakoa.

8.4. Lanerako eskubidea.

8.5. Prestazio-eskubideak: Hezkuntzarakoa eta Gizarte-Segurantzarakoa



9. Eskubideen eta askatasunenen etena

9.1 Eskubideen eta askatasunenen etena konstituzioaren bermetzat hartuta.

9.2 Alarma egoera (*osasun krisiari buruzko erreferentzia berezia).

9.3 Salbuespen egoera.

9.4 Setio egoera.

9.5 Gizabanakoen eskubideen etena: EKren 55.2 artikulua.



Eduki praktikoak:

Teorian ikasitakoa era egokian erabiltzen jakiteko honako praktikak egingo dira:

1. Eskubideen babesari lotutako auzitegien jurisprudentzia bilatu eta haren eduki zehatzak eskubide bati buruz aurkitu eta aipatu behar den moduan.

2. Babes helegite bat egin.

3. Eskubide bakoitzaren inguruan sor daitezkeen arazoei aurre egiteko kasu praktikoak.

MethodologyToggle Navigation

Ikasketaren helburuak:

1. Eskubideen defentsan dagoen logika orokorra kasu zehatzetan aplikatzeko gaitasuna.

2. Kasu praktikoak egiteko trebetasuna lortu.

3. Lanak, azaltzeko abilezia lortu: gaiari zor zaion sentsibilitatearekin eta profesionaltasunarekin, adituak eta adituak ez direnak ulertzeko moduan.

4. Sakontze eta laburtze lanak egiteko trebetasuna lortu.

5. Arauek eta doktrinak esaten duena jakin

Helburu horiek lortzeko ikasleek ikasi behar dute zati teorikoa, eta zati praktikoaren bidez, egongo diren lan mota ezberdinen bidez:

a) Kasu praktikoak

b) Konstituzio Auzitegiaren epaiak irakurri, laburtu eta azaldu

c) Bakarkako lana gai zehatz bati buruz (eskubide bat aztertu sakonki)

ikasleek ikasgaiaren oinarrizko arazoak ezagutuko dute klasean azalpena jaso aurretik; eta ikaskuntzan eta lanbidean erabili beharko dituzten baliabideekin (arauak, jurisprudentzia, doktrina) gaia aztertzeko aukera izango dute.

Lan horiekin, era batean edo bestean, gaitasun guztiak lantzen dira.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 70
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 30

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Bi alor egongo dira ebaluatzeko —teorikoa % 70; eta praktikoa %30— eta biak gainditu behar dira —3,5 eta 1,5, hurrenez hurren— irakasgaia gainditzeko. Dena den, gaindituriko alorraren emaitza 2. deialdirako gordeko da.

Alor praktikoa gainditzeko: eskaturiko praktikak egitearen bidez.

Alor teorikoa gainditzeko: azterketa teoriko baten bidez.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Horrelako deialdietan bi zatiak gainditu behar dira: teorikoa azterketa batean, baina praktikoa gainditzeko irakaslearekin aurretik hitz egin behar da alor hori gainditzeko zereginak jakiteko eta betetzeko.

Compulsory materialsToggle Navigation

Espainiar Konstituzioa.
2/1979 Lege Organikoa, 1979ko Urriaren 3koa, Konstituzio Auzitegiari Buruzkoa.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Oinarrizko bibliografia



Gaztelaniaz dagoen oinarrizko bibliografia gaztelaniazko egitarauari dago atxikita

Hartatik aparte euskaraz dagoena honako hau da:

Luis López Guerra eta beste batzuk; Zuzenbide Konstituzionala, I. Bolumena, UPV/EHU, Bilbo 1994.

Santiago Larrazabal Basañez, Konstituzio zuzenbidearen eskuliburua. I. Liburukia, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo 2007.

In-depth bibliography

- Armas, Magdalena, Análisis del contenido esencial de los derechos fundamentales, Comares, Granada 1996.
- Betegón Carrillo, Jerónimo ... [et al.], La Constitución de 1978 y los derechos fundamentales, Centro de Estudios Políticos y Constitucionales, Madril 2004
- Corcuera Atienza, Javier; Tajadura Tejada, Javier; Virgala Foruria, Eduardo: La ilegalización de partidos políticos en las democracias occidentales, Dykinson, Madril 2008.
- Escajedo San Epifanio, Leire, Gorrotxategi Azurmendi, Miren, Genetika eta Biomedikuntzari buruzko hainbat lege, 2015.
- Gómez Sánchez, Yolanda ... [et al.], La declaración universal de bioética y derechos humanos de la Unesco, Comares, Granada, 2007.
- Ibarra Robles, Juan Luis; López de la Riva Carrasco, Federico; Garrido Bengoechea, Luis: Ciudadanía y derechos fundamentales: extranjería, 4. Bol., Consejo General del Poder Judicial, Madril 2008.
- Iglesias Barez, Mercedes, Estructura orgánica y derechos fundamentales en la Constitución Española de 1978, 2011.
- Mangas Martín, Araceli ... [et al.],: Carta de los derechos fundamentales de la Unión Europea: comentario artículo por artículo, Fundación BBVA, Madril 2008.
- Martin-Retortillo Baquer, Lorenzo; de Otto Pardo, Ignacio: Derechos fundamentales y constitucion, Civitas, Madril 1988.
-Monereo Atienza, Cristina, Monereo Pérez, José Luís, Género y derechos fundamentales, 2010.
- Peces Barba, Gregorio, Derechos Fundamentales, 1983.
- Pérez Luño, Antonio Enrique: Derechos humanos, estado de derecho y constitución, Tecnos, Madril 2001,
- Sarrión Esteve, Joaquín,El Tribunal de Justicia de Luxemburgo como garante de los derechos fundamentales, 2013.
- Tajadura Tejada, Javier, Arlucea Ruíz, Esteban, García Herrera, Miguel Ángel, Los principios rectores de la política social y económica, 2004.
- Tajadura Tejada, Javier, Los derechos fundamentales y sus garantías, 2015.

Journals

Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/publicaciones/colecciones/eleria/
Feminismo/s http://rua.ua.es/dspace/handle/10045/794
Revista de Derecho Político: http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?tipo_busqueda=CODIGO&clave_revista=1146
Revista Española de Derecho Constitucional: http://revistas.cepc.es/revistas.aspx?IDR=6&IDN=1266
Revista europea de derechos fundamentales: http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=5833
Revista de Derecho Comunitario Europeo: http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=1142
Teoría y Realidad Constitucional: http://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=1414
IgualdadES: https://dialnet.unirioja.es/servlet/revista?codigo=26763

Web addresses

Espainiar Konstituzioa artikuluz artikulu garatua: http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/index.htm
- DERECONS: Konstituzio Zuzenbiderako ezinbestekoa: http://constitucion.rediris.es/Princip.html
- Oinarrizko eskubideei buruzko informazioa: http://constitucion.rediris.es/CodigoDF/Indice.html
- Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Europar Batasuneko Araudia: http://europa.eu/legislation_summaries/employment_and_social_policy/equality_between_men_and_women/index_es.htm
- Konstituzio Zuzenbidearen hainbat baliabide: "http://www.der.uva.es/constitucional/verdugo/matriz.htm"; http://www.uned.es/dpto-derecho-politico/mddffvvpp1.htm ; eta http://www.uned.es/dpto-derecho-politico/mddffaass1.htm
- Eskubideei buruzko hainbat lan: http://www.uned.es/dpto-derecho-politico/programafp.htm#VII
- Espainiako Konstituzio historikoak eta gaur egungo Autonomia Estatutuak: http://cervantesvirtual.com/portal/constituciones/pais.formato?pais=Espanya

2. Aldizkari Ofizialak
- Espainiako Aldizkari Ofiziala: http://www.boe.es edo bilaketak egiteko http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/iberlex.php
- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria: http://www.euskadi.net/cgi-bin_k54/bopv_00?E
- Europako zuzenbidea: http://eur-lex.europa.eu/es/index.htm
- Autonomietako aldizkari ofizialiak: http://www.boe.es/aeboe/consultas/enlaces/boletines_autonomicos.php

3. Auzitegiak
- Konstituzio Auzitegia: "http://www.tribunalconstitucional.es ; edo bilaketak egiteko http://www.boe.es/aeboe/consultas/bases_datos/jurisprudencia_constitucional.php
- Auzitegi Gorena: http://www.poderjudicial.es/eversuite/GetRecords?Template=cgpj/ts/principal.htm
- Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia: http://www.poderjudicial.es/search/index.jsp
- Europar Batasuneko Justizia Auzitegia: http://curia.europa.eu/jcms/jcms/j_6/
- Giza Eskubideen Europako Auzitegia: "http://www.echr.coe.int/"
4. Giza eskubideen adierazpenak
- Gizonezko eta hiritarraren eskubideen adierazpena;

GroupsToggle Navigation

01 Teórico (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-6

11:30-13:30 (1)

08:30-10:30 (2)

7-15

12:30-14:30 (3)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.2 - AULARIO I (1)
  • AULA 2.2 - AULARIO I (2)
  • AULA 2.1 - AULARIO I (3)

01 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
7-15

09:30-11:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.2 - AULARIO I (1)

01 Applied classroom-based groups-2 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
7-15

08:30-10:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.2 - AULARIO I (1)

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-6

08:30-10:30 (1)

10:30-12:30 (2)

7-15

08:30-10:30 (3)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.8 - AULARIO I (1)
  • AULA 2.8 - AULARIO I (2)
  • AULA 2.8 - AULARIO I (3)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
7-15

08:30-10:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.8 - AULARIO I (1)

61 Teórico (English - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-6

13:30-14:30 (1)

08:30-09:30 (2)

13:30-14:30 (3)

08:15-09:15 (4)

7-15

12:30-14:30 (5)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 3.1 - AULARIO I (1)
  • AULA 3.1 - AULARIO I (2)
  • AULA 3.1 - AULARIO I (3)
  • AULA 3.1 - AULARIO I (4)

61 Applied classroom-based groups-1 (English - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
7-15

12:30-14:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 3.1 - AULARIO I (1)