XSL Content

Roman Law26145

Centre
Faculty of Law. Bizkaia Department
Degree
Bachelor's Degree In Law
Academic course
2024/25
Academic year
1
No. of credits
6
Languages
Spanish
Basque
Code
26145

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4263
Applied classroom-based groups1827

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Zuzenbide Erromatarra oso ikasgai garrantzitsua da jurista izateko ikasten duenari zuzenbidearen oinarriak eta oinarrizko terminologia juridikoa emateko; sistema juridiko oso baten tresnak ezagutzeko ere balio du Zuzenbide Erromatarrak.



Jurista erromatarrek erabiltzen zituzten teknikak eta metodoek eskaintzen dute sistema zabal bat arazo juridikoak konpontzeko akzio eta tresna prozesalen bidez.



Gaurko kode zibilak Juristeen erantzunen bidez sortzen ziren arauetan eta instituzioetan oinarritzen dira, eta haien ikerketarako eta interpretaziorako oinarri erromanistikoetatik irten behar gara.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Gaitasunak:

1.- Historian zehar egon diren ordenamendu juridikoen oinarrizko ezagupenak lortzea.

2.- Gaurko kodeetan eta, batez ere kode Zibilean egon den Zuzenbide erromatarraren eragina ezagutzea.

3.- Oinarrizko terminologia juridikoa lortzea, Zuzenbide Pribatuan eta batez ere Zuzenbide Zibilean oso garrantzitsua da eta.

4.- Ikusitako kasu praktikoen bidez arrazoibide juridikoa ikastea honako ekintza hauen bitartez:

a.- Egoeraren analisia azaltzearen bidez

b.- Argitan gelditu den arazo juridikoa ikustearen bidez.

c.- Kasu honetarako dauden arau juridikoak azaltzearen bidez.

d.- Egon daitezkeen konponbide juridikoak ikustearen eta azaltzearen bidez



Konponbide egokiak adierazgarri eta argudioz defendatzea



5.- Dagoen literatura juridikoa erabiltzea honako horrela egiten: iturrietara joaten, manualak ikusten, hiztegi juridikoak erabiltzen, kodeak ikusten, literatura berezia ezagutzen eta abar.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1.- ZUZENBIDEA, BABESA ETA SUBJEKTUAK



1.- Zuzenbide Erromatarra eta iturriak



1.- Monarkiatik Errepublikara: antzinako garaiko eta klasiko aurreko Zuzenbidearen iturriak.

2.- Botere inperiala eta zuzenbidea: klasiko geroko eta klasiko garaiko zuzenbidearen iturriak.

3.- Tradizio erromanistikoa: Corpus Iuris Civilisa eta bere harrera.



2.- Prozesu erromatarraren sistema- Eskubideen babesa

1.- Prozesu erromatarraren historia.

2.- Eskubideen jarduera eta babesa. Formula eta bere atalak.

3.- Akzio zibilak eta pretorioak, errealak eta pertsonalak. Pretorearen jurisdikzioaren beste baliabide gehiago.



3.- Pertsonak

1.- Pertsona fisikoa. Kontzeptua. Betebeharrak. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna.

2.- Hiru statusak. Gaitasuna aldatzeko arrazoiak.

3.- Pertsona juridikoak. Kontzeptua. Motak.



2.- ESKUBIDE ERREALAK

4.- Jabetza

1.- Eskubide errealak eta eskubide pertsonalak. Gauzak.

2.- Jabetza. Kontzeptua eta edukia. Jabekidetasuna.

3.- Jabetza zibila eta jabetza pretorioa. Babes prozesala.



5.- Jabetza eskuratzea

1.- Jabetza eskuratzeko erak. Jatorrizko erak.

2.- Jabetza eskuratzeko eratorrizko erak: mancipatio, in iure cessio eta traditio.

3.- Usucapio eta longi temporis praescriptio.



6.- Edukitza

1.- Edukitza. Edukitza motak.

2.- Edukitzaren eskuratzea eta galtzea.

3.- Edukitza pretorioaren babesa eta interdiktuak.



7.- Besteren gauzaren gaineko eskubide errealak

1.- Zortasunak eta gozamena.

2.- Enfiteusia eta azalera.

3.- Berme errealak: bahia eta hipoteka.



3.- BETEBEHAR ETA KONTRATU ZUZENBIDEA



8.- Betebeharra



1.-Betebeharra: Kontzeptua, sailkapena eta betebeharrak.

2.- Zordunaren erantzukizuna. Betebeharrak ez-betetzea: Doloa. Errua. ezusteko kasua. Ezinbesteko kasua. Zaintza. Beste baten erruaren erantzukizuna. Berandutza: edukina eta betebeharrak.

3.- Betebeharren iturriak.



9.- Betebeharren bermea, lagapena eta azkentzea



1.- Betebeharrak bermatzea : Fidantza eta Kreditu-mandatua. Betebeharrak sendotzea: Erresak. Klausula penala. Zin egitea.

2.- Betebeharrak eskualdatzea..

3.- Betebeharrak azkentzea



10.- Kontratu formalak

1.- Abstrakzioa eta kausalitatea.

2.- Ahozko kontratuak: stipulatioa.

3.- Hitzez hitzeko kontratuak.



11.- Kontratu errealak

1.- Mutuo eta Komodatua.

2.- Gordailu eta Bahia.

3.- Izengabeko kontratuak.



12.- Adostasunezko kontratuak

1.- Salerosketa.

2.- Errentamendua.

3.- Sozietatea.

4.- Mandatua.



13.- Kontratutik sortzen ez diren betebeharrak

1.- Kuasikontratuak.

2.- Itunak.

3.- Zuzenbide pribatuaren delituak: ebasketa, kalteak, lesioak. Kuasidelituak.



4.- FAMILIA ZUZENBIDEA



14.- Familia erromatarra

1.- Familia erromatarraren ezaugarriak. Patria potestasa

2.- Ezkontza. Kontzeptua. Betebeharrak. Ezkontza-sozietatearen ondasunen eraentza ekonomikoa.

3.- Tutoretza eta Kuradoretza. Emakumearen tutoretza.





5.- OINORDETZAKO ZUZENBIDEA



15.- Mortis causa Oinordetza



1.-Kontzeptu orokorrak. Oinordetzako Zuzenbidearen oinarrizko printzipioak

2.- Testamenturik gabeko oinordetza eta nahitaezko oinordetza.

3.- Testamenta.Legatuak eta fideikomisoak.

MethodologyToggle Navigation

Irakaskuntza-metodoa:



a) Eskolan bertako klaseak edukina teoriko eta praktiko dituzte.



b) Gaiak eta kontzeptuak ulertzeko eta onartzeko ikasleen ahozko partehartzea bultzatuko da gelan sortutako arazoak eta galderak konpontzeko.



c) Zuzenbidean eta Jurisprudentzian araututa dauden gaiak aztertuko dira.



d)Zuzenbidearen oinarrizko dokumentuak eta kasu burutuak ikasleei emango zaizkie.



e) eGela plataforman ikasleek hartu dezakete ikasteko eta aztertzeko behar duten materiala.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Oral defense (%): 70
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 20
    • Eskoletara joatea, parte-hartze gogotsua, hitzaldietara joatea, irakusketak...eta abar. (%): 10

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

1.- Kurtsoko amaieran azterketa egingo da, ahozko edota idatzia, irakasgaiaren gai zerrenda kontuan hartuta. Froga honek %70 balio du. (G4,E1,E2, eta E3 gaitasunak).



2.- Urtean zehar egindako praktikoen balorazioa %20koa izango da. Lan hauek bakarkakoak edo lantaldeetan izan daitezke. Kurtsoaren zehar froga praktikoak egon daitezke ere. Praktikoak kontutan hartzeko eskoletan egotea kontutan hartuko da, egindako eskoletan gutxienez %80etan egon behar izana da. E4,E5 eta E2 gaitasun zehaztuak hartzen dira kontutan eta Graduko G4 eta G5 gaitasunak ere (idatzizko eta ahozko aurkezpena...eta abar.)



3.- Eskoletara joateak %10 balio du. Parte-hartze gogotsua, adierazteko trebetasuna, hitzaldietan, jardunaldietan, eta mintegietan parte-hartzea, irteera didaktikoak, eta abar. baloratuko dira. Atal hau kontuan hartzeko eskoletara joatea beharrezkoa izango da behintzat %80an.



A)1,2,3 Gaitasunak: Amaierako bakarko azterketa, idatzizkoa edota ahozkoa izango da. Ikasgaiaren oinarrizko kontzeptuak ulertzea eta menderatzea kontuan hartuko dira. Azkeneko emaitzaren %70koa izango da.



B)2,3,4 eta 5 Gaitasunak: Ikasgelan lan praktikoaren azalpena egongo da. Azalpenean egondako argitasuna eta sakontasuna baloratuko dira eta baita ere kontuan hartuko da ere diskurtso juridiko-sorkuntza. Hartutako konponbide juridikoa, argudiaketa sendoa eta zehaztasun gramatikalak aintzat hartuko dira ere.



C)2,3,4 eta 5 Gaitasunak: Beste ekintza batzuk ere egongo dira: eskoletara joatea, parte-hartze gogotsua, irakurketak, mintegiak, on line zenbait ekintzak, hitzaldiak, ireteera didaktikoak, eta abar.



Irakasgai-eskoletara etortzeko ezina daukaten ikasleek, beti ere UPV-EHUaren araudia kontuan hartua, emaitzaren %100 lortu dezakete ahozko edota idatzizko amaierako froga bat egiten; froga honetan gai-zerrendatik galderak eta idatzizko praktiko bat agertuko dira.



Froga honen balorazioak honako atal hauek edukiko ditu:

1.- Idatzizko azterketa praktiko bat: %30 balio du

2.- Ahozko edota idatzizko azterketa teoriko bat: %70 balio du



ON-LINE frogak. Osasun egoera dela eta, ikasgai bakoitzean ipini diren Ikasitakoaren emaitzak neurtzeko ON-LINE frogak egingo dira, beti ere presentzialki ezin badira egin.

ON-LINE azterketak ahozkoak egin daitezke, EHU/UPVk ezarritako aplikazio telematikoaren bidez, edo/eta idatzizko azterketak nun ikasleak test moduan edo garatzeko ipinitako galderak erantzun behar dituen. Ikasleak EHU/UPVren aplikazioa erabiliko du bere ekipamenduaren bitartez.

ECampusek EHU/UPVko unibertsitate-komunitatearen eskuetan ipintzen dituen tresna telematiko instituzionalak erabiliko dira, batez ere eGelaren bitartez. Aparteko egoerak egonda, tresna osagarriren bat beharrezkoa izanez gero aldez aurretik ikasleekin adostuak izango dira.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

UPV/EHUren araudia jarraituz, ezohiko deialdian urtean zehar egin den ebaluazio-sistema mantentzea ezina denean, irakasgaiaren gaitasunak eta ezagupenak egiaztatzeko amaierako azterketa bat egingo da, eta azterketa honetan bi atal agertuko dira: teorikoa, non gai-zerrendatik hartutako galderak ahozko edota idatzizko erantzungo diren et froga praktiko bat, non kasu praktiko baten konponbideak aurkitu beharko diren.



Ebaluazioa honako honetan izango da:



1.- Froga teorikoak %70 balio du.

2.- Froga praktikoak %30 balio du.



Baliteke ere egondako beste emaitzak aintzat hartzea.



ON-LINE frogak. Osasun egoera dela eta, ikasgai bakoitzean ipini diren Ikasitakoaren emaitzak neurtzeko ON-LINE frogak egingo dira, beti ere presentzialki ezin badira egin.

ON-LINE azterketak ahozkoak egin daitezke, EHU/UPVk ezarritako aplikazio telematikoaren bidez, edo/eta idatzizko azterketak nun ikasleak test moduan edo garatzeko ipinitako galderak erantzun behar dituen. Ikasleak EHU/UPVren aplikazioa erabiliko du bere ekipamenduaren bitartez.

ECampusek EHU/UPVko unibertsitate-komunitatearen eskuetan ipintzen dituen tresna telematiko instituzionalak erabiliko dira, batez ere eGelaren bitartez. Aparteko egoerak egonda, tresna osagarriren bat beharrezkoa izanez gero aldez aurretik ikasleekin adostuak izango dira.

Compulsory materialsToggle Navigation

.- Manualak.
.- Artikuluak.
.- UPV/EHUko helbide elektronikoa.
.- Irakasleak esandako beste material batzuk.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

I.- ZUZENBIDE PRIBATUAREN INSTITUZIOAK



IGLESIAS, J., Derecho Romano, Sello Editorial ed., Malaga, 2010.



MIQUEL, J., Derecho Romano, Marcial Pons ed., Madril, 2016.



KASER, M., Derecho Romano Privado, (itzul. J. Santa Cruz Teijeiro), Reus,Madril, 1969.



TAMAYO ERRAZQUIN, J.A, Zuzenbide Erromatarreko Ikasgaiak. Gauza-eskubideak eta Obligazioak, Zuzenbide Kuadernoak, UPV/EHUko Euskara Errektoreordetza (http://testubiltegia.ehu.es) (argitaratza bidean)

II.- KASU PRAKTIKOAK



ARIETA-ARAUNABEÑA, J./GAMBOA, B., Zuzenbide Erromatarreko Praktikak, UPV/EHU ed,, Leioa, 2008, (http://testubiltegia.ehu.es/Zuzenbide-erromatarreko praktikak).



BELLO RODRÍGUEZ, S., ZAMORA MANZANO, J. L. Manual de aplicación práctica de Derecho Romano, 3 ed., Dykinson, Madrid, 2013.



DOMINGO, R. (Coord.), Textos de Derecho romano, Aranzadi, Cizur Menor, 2002.



FERNÁNDEZ BARREIRO, A.; GARCÍA CAMIÑAS, J.; RODRÍGUEZ MONTERO, R., Derecho jurisprudencial romano. Método del caso, Andavira, Santiago de Compostela, 2011



FERNÁNDEZ DE BUJÁN, A./ALBURQUERQUE, J. M., Manual de casos prácticos de Derecho romano, Dykinson, Madrid, 2018



GARCÍA GARRIDO, M.J., Casos prácticos de derecho romano. Responsa, Academia, Madrid, 2010.



GÓMEZ ROYO, E. (Coord.), Manual de casos prácticos de Derecho Romano, Tirant lo Blanch, Valencia, 2010.



LÓPEZ-AMOR, M., Textos Jurídicos Romanos, Univ. Complutense, Madrid, 1995.



MIQUEL, J., Quaestiones: docencia del Derecho Romano a través del casuismo romano, Ariel, Barcelona, 1989.



RODRÍGUEZ MONTERO, R.-FERNÁNDEZ BARREIRO, A., Cuestiones y casos prácticos de Derecho Romano, Tirant lo Blanch, Valencia, 1995.



RODRÍGUEZ-VALDÉS ÁLVAREZ, L., Casos prácticos y cuestionarios de Derecho Romano, Edisofer, Madrid, 1999.



TAMAYO ERRAZQUIN, J.A., Gaioren instituzioak-Gai institutiones, Hiria, Donostia, 2014.



TORRENT, A., Problemas romanísticos de aplicación forense, Edisofer, Madrid, 1995.

In-depth bibliography

I.- ZUZENBIDE ERROMATARREN HISTORIOA
J. ARIAS RAMOS/J. A. ARIAS BONET, Compendio de Derecho Público romano e Historia de las fuentes, 15 ed., Clares, Valladolid, 1983.
F. CAMACHO, Historia del Derecho Romano y su Recepción en Europa, Gráf. Alhambra, Granada, 2001.
J. CHURRUCA / R. MENTXAKA, Introducción histórica al Derecho Romano, 10 ed., Deusto, Bilbao, 2015
J. TXURRUKA/ R. MENTXAKA Zuzenbide Erromatarraren sarrera historikoa, Deusto, Bilbo, 1994.
W. KUNKEL, Historia del Derecho Romano, 9. ed., traducción J. Miquel, Ariel, Barcelona, 1999
J. PARICIO / A. FERNÁNDEZ, Historia del Derecho Romano y su Recepción europea, 11. ed., Marcial Pons, Madrid, 2017.
A. TORRENT, Derecho Público Romano y Sistema de Fuentes, Edisofer, Madrid, 2008.

II- ZUZENBIDE ERROMATARREN INSTITUZIOAK
J. ARIAS RAMOS/J. A. ARIAS BONET, Derecho Romano I y II, 18. ed., Rev.Derecho Privado, Madrid, 1988.
A. FERNÁNDEZ-BARREIRO/J. PARICIO, Fundamentos de Derecho Privado Romano, 10. ed., Marcial Pons, Madrid, 2018.
E. CANTARELLA, Instituciones e Historia del Derecho romano, Tirant Lo Blanch, Valencia, 2017
A. CASTRESANA, Derecho romano. El arte de lo bueno y de lo justo. Técnos, Madrid, 2017.
M. J. GARCÍA-GARRIDO, Derecho Privado Romano. Casos-Acciones-Instituciones, Madrid, 2019.
T. GIMÉNEZ-CANDELA, Derecho Privado Romano, Tirant lo Blanch, Valencia, 1999.
A. GUARINO, Compendio de Derecho Privado Romano, trad. 3ª ed. por F. de Pelsmaeker e Ivañez, Escelicer, Cádiz, 1955.
P. JÖRS / W. KUNKEL, Derecho Privado Romano, 2ªed., traduc., L. Prieto Castro, Labor, Barcelona, 1965.
A. D'ORS, Derecho Privado Romano, 10 ed. rev., 2ª reimp., Pamplona,Eunsa, 2008

Journals

ALDIZKARIAK
Annaeus, Anales de la tradición romanística (Sevilla)
Anuario de Historia del Derecho Español (Madrid).
Bulletino dell'Istituto di Diritto Romano (Roma).
GNOMON. Kritische Zeitschrift für die gesamte klassische Altertumwissenschaft (München).
Historia (Wiesbaden).
Index (Napoli).
Iura (Napoli).
Journal of Roman Studies (London).
Journal of Juristic Papyrology (New York-Warszawa).
KLIO. Beiträge zur alten Geschichte (Berlin).
Labeo (Napoli). El último volumen publicado corresponde al 50 (2004).
LATOMUS. Revue d'études latines (Bruxelles).
OIR. Journal of ancient law studies (Brno-Trnava).
Revue Historique de Droit Français et Etranger (Paris).
Revue Internationale des Droits de l'Antiquité (Bruxelles).
Seminarios Complutenses de Derecho Romano (Madrid).
Studia et documenta historiae et iuris (Roma).
Tijdschrift voor Rechtsgeschiedenis (Groningen).
VELEIA. Revista de Prehistoria, historia antigüa, Arqueología y Filología Clásica (Vitoria-Gasteiz).
Zeitschrift der Savignystiftung für Rechtsgeschichte (Romanistische Abteilung) (Weimar.)
Zeitschrift für Papyrologie und Epigraphik (Bonn).

Web addresses

ALDIZKARI ELEKTRONIKOAK
1.- www.dirittoestoria.it/ = Diritto @ Storia
2.- www.ridrom.uclm.es= Ridrom. Revista Internacional de Derecho Romano
3.- www.iustel.com= Revista general de Derecho Romano
4.- www.iustel.com= E-legal History Review
5.- www.historycooperative.org/Ihrindex.html = Law and History Review
6.- www.pandectasperu.org/revista/index.html = Pandectas. Revista de Derecho
7.- www.forhistiur.de = forum historiae iuris

GroupsToggle Navigation

01 Teórico (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-6

11:30-13:30 (1)

09:30-11:30 (2)

7-15

10:30-12:30 (3)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 1-2 - AULARIO I (1)
  • AULA 1-2 - AULARIO I (2)
  • AULA 1-2 - AULARIO I (3)

01 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
7-15

08:30-10:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 1-2 - AULARIO I (1)

01 Applied classroom-based groups-2 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
7-15

08:30-10:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 1-2 - AULARIO I (1)

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-6

09:30-11:30 (1)

12:30-14:30 (2)

7-15

09:30-11:30 (3)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.1 - AULARIO I (1)
  • AULA 2.1 - AULARIO I (2)
  • AULA 2.1 - AULARIO I (3)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
7-15

11:30-13:30 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.1 - AULARIO I (1)