Vaccines27296
- Centre
- Faculty of Medicine and Nursing
- Degree
- Bachelor's Degree in Medicine
- Academic course
- 2024/25
- Academic year
- 3
- No. of credits
- 6
- Languages
- Basque
- Code
- 27296
TeachingToggle Navigation
Teaching guideToggle Navigation
Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation
Txertaketa, osasun-programen barruan, mundu osoan gaixotasun infekziosoak kontrolatzen eta gaixotasun horiei lotutako
heriotza-tasa jaisten bereziki lagundu duen osasunerako tresna bat da. Txertoak, modu kontrolatuan emanda,
txertatutako gizabanakoarengan, prebenitu behar duen agente patogenoarekiko etor daitezkeen ondorengo esposizioen
aurrean, erantzun immune babeslea eragiten duten produktu biologikoak dira. Sarritan, efektu babesle hori ez da
txertatutako gizabanakora mugatzen, baizik eta txertorik hartu ez duten pertsonetara ere zabaltzen da (taldeko
immunitatea). Produktu horien lehentasunezko alderdi bat oso seguruak izatea da, eta, beraz, eragin ditzaketen ondorio
kaltegarriak minimoak izatea.
Txertaketaren ondoren sortutako erantzuna, besteak beste, txertoaren beraren eta txertatutako pertsonaren beraren
mende dauden faktore ugarik zehaztuko dute. Txertaketa-premia, gizarte eta adin-talde bakoitzean ebaluatu behar da,
eta horren arabera egokitu. Era berean, txertoak etengabe ebaluatzen eta garatzen ari dira, premia horietara egokitu eta
haien onurak optimizatzeko.
Txertaketaren historia XVIII. mendearen amaieran hasi bazen ere (Jenner, 1796), haren erabilera ez da orokortu joan den
mendearen erdialdera arte, eta azken 30 urteetan, immunologiaren aurrerapen garrantzitsuarekin batera, benetako
iraultza bizi izan da txertaketari dagokionez. Gaur egun, mundu mailako azterlan ugari egiten ari dira txerto berriak
diseinatzeko edo daudenak hobetzeko. Azterlan horiek funts ekonomiko handiak behar dituzte, bai eta ikerlan xehatu eta
zabalak ere, merkaturatu aurretik eta merkaturatu ondoren prestakin bakoitzaren eraginkortasuna eta segurtasuna
ebaluatzeko.
Osasun-arloko langileentzat funtsezkoa da tresna eraginkor hori ezagutzea, bai txertaketaren bilakaera eta oinarriak,
baita arlo horretan jarraitu beharreko erronka eta estrategia berriak ere.
Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation
1. Txertaketaren garapen historikoa ezagutzea.
2. Txertaketak banakoaren eta gizartearen osasunaren gainean duen inpaktua baloratzea.
3. Egungo txertoen oinarriak ezagutzea.
4. Garapenenean dauden txertoen oinarria ezagutzea.
5. Gaur egun eskuragarri dauden txertoen gomendioak ezagutzea.
6. Munduko eskualde desberdinetako txertoen estaldura eta txertoak ezartzeko planak aztertzea.
7. Esparru honi buruz informazioa bilatu eta zehaztasunez eta eraginkortasunez transmititzea.
8. Txertoak Espainiako legegintza-testuinguruan kokatzea.
Theoretical and practical contentToggle Navigation
1. GAIA
Txertoen historia. Txertaketaren oinarrizko printzipioak. Txertoek historian zehar izan duten garapena eta gaixotasun
infekziosoen epidemiologian izan duten eragina. Txertoak munduko osasun publikoko tresna gisa erabiltzea. Txerto
terapeutikoak.
2. GAIA
Txertoen garapenari aplikatutako immunologia. Erantzun immunea bizitzako etapa desberdinetan. Eskuragarri dauden
txertoetan erabiltzen diren antigenoak: emateko modua eta eragiten duten erantzun immunea. Txertoen administraziobideak.
Txerto konbinatuak.
3. GAIA
Adjubanteak. Motak eta ezaugarriak. Funtzionamendu immunologikoa. Egungo egoera. Gaur egun adjubanteak dituzten
txertoak.
4. GAIA
Txerto berriak garatzeko entsegu klinikoen metodologia eta diseinua. Eraginkortasuna. Segurtasuna. Txertoak garatzeko
faseak, merkaturatzeko baimena eman arte. Legeria.
5. GAIA
Haurtzaroan sistematikoki ematen diren txertoak. Haurren txertaketa-egutegiaren egoera.
6. GAIA
Haurren egutegiko txertoak: DTP; Hib txertoa.
7. GAIA
Haurren egutegiko txertoak: antineumokozikoa eta antimeningokozikoa.
8. GAIA
Haurren egutegiko txertoak: polioaren, errubeolaren, elgorriaren eta parotiditisaren aurkako txertoak.
9. GAIA
Haurren egutegiko txertoak: barizelaren aurkako txertoa.
10. GAIA
Haurren egutegiko txertoak: A eta B hepatitisaren aurkako txertoak.
11. GAIA
Haurren egutegiko txertoak: papilomabirusaren aurkako txertoak.
12. GAIA
Haurrentzako txertoak: errotabirusaren aurkako txertoa.
13. GAIA
Helduen txertaketa. Helduen txertaketa-beharrak. Immunoseneszentzia, gripearen aurkako txertoa. Pneumokokoaren
aurkako txertoa. Kukutxeztularen aurkako txertoa. Txerto antitetanikoa. B hepatitisaren aurkako txertoa. Beste txerto
batzuk. Helduen txertaketa-egutegia.
14. GAIA
Herpes zosterren aurkako txertoaren oinarri immunologikoak. Barizela zoster birusak eragindako infekzioa. Defentsamekanismoak.
Zoster herpesa. Txertoaren ezaugarriak, babesa.
15. GAIA
Etorkinen eta bidaiarien txertaketa. Etorkinaren txertaketa-egoera zehaztea. Txertaketa-egutegi indibidualizatua
ezartzea. Bidaiariei nahitaez eta gomendatutako txertaketa. Immunizazio aktiboaren edo pasiboaren bidez prebenitu
daitezkeen arriskuen banaketa geografikoa.
16. GAIA
Estrategia berriak etorkizuneko txertoetarako. Antigenoak lortzeko prozedura berriak. Adjubante berriak. Jarraibide
berriak. Bide berriak.
Gelako praktikak eta mintegiak:
- OMEk zuzentzen dituen gaixotasun infekziosoak kontrolatzeko planak, honako hauetan arreta berezia jarrita:
* Polioa desagerraraztea.
* Elgorria, errubeola eta sortzetiko errubeolaren sindromea ezabatzea.
- Txertoen segurtasuna.
- Txertoak sartzeko kontuan hartu beharreko alderdiak: gaixotasun-karga, txertoaren ezaugarriak, alderdi
epidemiologikoak, alderdi ekonomikoak.
- Txertaketari buruzko kasu klinikoak.
- Gai bat prestatzea eta aurkeztea.
MethodologyToggle Navigation
Irakasgaia honako irakaskuntza-jarduera hauen bidez garatzen da:
- Azalpen-klaseak
- Gelako praktiken eta mintegietako jarduera-gehigarriak.
- Irakasgaiaren zenbait alderdiri buruzko informazio zientifikoa bilatzea Interneten.
- Talde-lanak egitea eta horien aurkezpena.
Assessment systemsToggle Navigation
- Continuous Assessment System
- Final Assessment System
- Tools and qualification percentages:
- Multiple-Choice Test (%): 50
- Individual works (%): 10
- Team projects (problem solving, project design)) (%): 10
- Exhibition of works, readings ... (%): 20
- Klaseetara bertaratzea eta jarrera (%): 10
Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation
Ohiko deialdian ebaluazioa mistoa da eta, beraz, irakasgaian zehar egindako jarduera guztiak ebaluatuko dira.
Test-azterketan gutxienez hamarretik bost puntu lortu behar dira beste notak gehitzeko.
Azken ebaluazioa: 50-60 galdera anitzeko azterketa, erantzun zuzen bakarrekoa (multitest), eta aktibitate praktikoetan
landutako gaitasunen azterketa. Erantzun zuzen bakoitza puntu 1 da, eta okerreko galdera bakoitzari 0,3 puntu kentzen
zaizkio. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortzen. Mintegien, OPen eta GPen edukiak ere ebaluatu ahal izango dira.
A. IKASLEEN EBALUAZIOA ARAUTZEN DUEN ARAUDIAREN ARABERA
Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez
hartu. Etengabeko ebaluazioan parte hartu nahi ez duten ikasleek aipaturiko ebaluazioari uko egiteko aukera izango dute
lauhilekoko lehen 9 asteetan zehar Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko egutegi akademikoaren arabera. Hartarako,
esandako epean sinatutako uko egitearen eskaera aurkeztu behar izango diote irakasgaiko koordinatzailea den
irakasleari.
B. DEIALDIARI UKO EGITEA
1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.
2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa,
nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua
bada irakasgaiko kalifikazoaren %40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko
irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz
aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du
automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.
Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation
Ez-ohiko deialdian eta hurrengoetan, ebaluazioa azken ebaluazioa bezalakoa izango da.
Ez-ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketara ez bertaratzearekin.
Compulsory materialsToggle Navigation
Interneterako sarbidea duen ordenagailua edukitzea komeni da.
BibliographyToggle Navigation
Basic bibliography
Oinarrizko Bibliografia
- ABBAS AK, LICHMAN AH, PILLAI S. Oinarrizko immunologia. Immunitate-sistemaren funtzioak eta gaitzak. Basic
Immunology-ren 5. edizioa. 2019, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.
- ABBAS AK, LICHMAN AH, PILLAI S. Inmunología Celular y Molecular. 10. edizioa. 2021, Elsevier argitaletxea.
- DELVES, MARTIN, BURTON, ROITT. Roitt' Essential Immunology. 13. edizioa. 2017, Wyley Blackwell.
- ABBAS AK, LICHTMAN AHH, PILLAI S. Inmunología básica. 7. edizioa. 2024, Elsevier argitaletxea.
- MALE D, PEEBLES S, MALE V. Immunology. 9. edizioa. 2020, Elsevier argitaletxea.
- PARHAM P. Inmunología. 2. Edizioa. 2006
- FAINBOIN L, GEFFNER J. Introducción a la inmunología humana. 6. Edizioa. 2021, Editorial médica Panamericana.
In-depth bibliography
- Walter A. Orenstein, Paul A. Offit, Kathryn M. Edwards, Stanley A. Plotkin. Vaccines. 8. Edizioa. 2022, Elsevier argitaletxea.
Journals
http://www.journals.elsevier.com/vaccine/
http://www.nejm.org/
http://www.nejm.org/
https://www.thelancet.com/
https://www.elsevier.es/es-revista-enfermedades-infecciosas-microbiologia-clinica-28
Web addresses
- http://www.who.int/es/
- http://vacunasaep.org/
- http://www.cdc.gov/vaccines/
- http://www.infogripe.com
- http://www.msssi.gob.es/
- http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ghhome00/es
- http://ecdc.europa.eu/en/Pages/home.aspx
- http://www.journals.elsevier.com/vaccine/
- http://www.nejm.org/
- https://www.thelancet.com/
- https://www.elsevier.es/es-revista-enfermedades-infecciosas-microbiologia-clinica-28
- https://www.clinicalkey.com/#!/login
GroupsToggle Navigation
31 (Basque - Mañana)Show/hide subpages
Weeks | Monday | Tuesday | Wednesday | Thursday | Friday |
---|