XSL Content

Basic Biochemistry27258

Centre
Faculty of Medicine and Nursing
Degree
Bachelor's Degree in Medicine
Academic course
2024/25
Academic year
1
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
27258

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based2140
Seminar824
Applied classroom-based groups84
Applied laboratory-based groups2415
Applied computer-based groups42

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

“Oinarrizko Biokimika” Medikuntza Graduko 1. mailako oinarrizko gaietako bat da, eta “Giza Gorputzaren morfologia, egitura eta funtzioa“ moduluaren barruan dago. Bere helburu orokorra da ikasleak gizakiaren ikuspegi zientifiko integratua izan dezala, gaixotasunaren mekanismoak eta diagnostikorako oinarriak ulertzeko.

“Biokimika Mediko” irakasgaia da horren osagarria. Bi gaien helburuak, etorkizuneko Medikuntzan Graduatuak gizakiaren zelulen eta organismoaren biomolekula nagusien antolaketa eta funtzionamendua maila molekularrean uler ditzala, eta egoera patologikoetako prozesu biokimiko horien alterazioak interpretatzeko gai izan dadila dira.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Irakasgaiaren irakaskuntza emaitzak honako hauek dira:

1. Giza gorputzaren osagai molekularren ezaugarri estruktural eta funtzionalak ezagutzea.

2. Entzimologiaren oinarriak ulertzea eta organismoan entzimen zeregina zehazki ulertzea.

3. Hormonen ekintza-mekanismoak ezagutzea

3. Informazio genikoaren transmisio eta adierazpen prozesuak maila molekularrean azaltzea.

4. Banaketa eta analisirako teknikak erabiliz prozedura biokimikoak modu gidatuan burutzea.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

I. BIOMOLEKULEN EGITURA ETA PROPIETATEAK

Giza gorputzaren osagai molekularrak. Karbohidratoak, lipidoak, nukleotidoak, aminoazidoak.



II. INFORMAZIO GENETIKOAREN TRANSMISIOA ETA ADIERAZPENA

Azido nukleikoen egitura. Azido nukleikoen eta proteinen sintesia. Gene-adierazpenaren erregulazioa. Biologia Molekularreko teknikak.



III. PROTEINEN EGITURA ETA FUNTZIOA

Proteinen egitura mailak. Kate polipeptidikoen tolesmena. Oxigenoaren garraiorako proteinak.



IV. ENTZIMEN KATALISIA, ZINETIKA ETA ERREGULAZIOA

Katalisi entzimatikoaren ezaugarri orokorrak. Entzimen zinetika eta erregulazioa. Entzimen aplikazio klinikoak



V. HORMONEN EKINTZAREN MEKANISMOAK

Komunikazio interzelularrerako sistemak.



VI. BIOKIMIKAN ERABILITAKO OINARRIZKO TEKNIKAK

Biomolekulen banaketarako eta analisirako oinarrizko teknikak.

MethodologyToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat metodo erabiltzen dira:



Eskola magistralak. Kontzeptu teorikoak azaltzen dira.

Mintegiak. Ikasle talde batek, proposatutako gai espezifiko bati buruz ariketak ebazten ditu, ezagumendu teorikoak finkatzeko eta materiaren beste gaiekin erlazionatzeko.

Gidatutako lana. Ikasle talde batek gai bat prestatzen du ahozko aurkezpena egiteko; aurretik emandako informazioa erabiltzen du.

Ikasgelako praktikak. Ikasleek ariketak ebazten dituzte, banaka edo taldeka, azalpen eskolatako informazioa eta informazio osagarria erabiliz.

Laborategiko praktikak. Talde lana egiten da, oinarrizko teknika biokimikoen ezagumenduak eta trebetasunak lantzeko.

Ordenagailu praktikak. Proteinen eta azido nukleikoen ikerketarako programak, datu-baseak eta erreferentzia bibliografikoak erabiltzen dira ariketak ebazteko.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 5
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 10
    • Exhibition of works, readings ... (%): 5
    • Erantzun laburreko galderak, test motako galderak eta ariketak dituen proba (%): 80

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa mistoa izango da, eta atal hauek izango ditu:



1. Ebaluazio teorikoa: irakasgaiaren notaren %65-70 izango da. Materiaren edukiei buruz 2 proba egingo dira. Lehenengoa lau hilabetearen erdialdean izango da. Bigarrena, lau hilabetea amaitzean egingo da; irakasgaiaren ebaluatu gabeko partea ebaluatzen da, eta lehenengo partea errekuperatzeko aukera dago. Proba hori, zentroko egutegi akademikoak zehaztutako epean egingo da.



2. Bestelako jardueren ebaluazioa: irakasgaiaren notaren %30-35 izango da. Kontuan hartuko dira:

- Gidatutako lanaren ahozko aurkezpena

- Jarduera ezberdinei buruzko txostenak

- Praktiketan lortutako ezagumenduei buruzko azterketa idatzia



Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da ebaluazio teorikoa zein beste jardueren ebaluazioa gainditzea.



Uko egitea:

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera http://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEA

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera http://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia



Etengabeko ebaluazioaren kasuan, nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera ezohiko deialdietan irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

Ezohiko deialdian egin beharko diren probetan ebaluatuko diren ezagumenduak izango dira atal teorikoan, mintegietan , gidatutako lanetan, laborategiko praktiketan eta ordenagailu praktiketan lortutakoak; proba horiek ohiko deialdiaren antzeko moduan egongo dira diseinatuak eta haztatuak.

Azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Compulsory materialsToggle Navigation

Ez dago

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Devlin T.M. Bioquímica, 4. ed., Ed. Reverté, 2004.

Mathews C.K, van Holde K.E., Ahern K.G. Bioquímica, 4.ed. Addison Wesley, 2013.

Nelson D.L., Cox M.M. Principios de Bioquímica de Lehninger, 6. ed., Omega, 2014.

Stryer L., Berg J.M., Tymoczko J.L. Bioquímica, 7. ed, Reverté, 2013.

Tymoczko J.L., Berg J.M., Stryer L. Bioquímica Curso básico, 1. ed, Reverté, 2014.



In-depth bibliography

Herráez A. Texto ilustrado e interactivo de Biología Molecular e Ingeniería Genética, 2. ed, Elsevier, 2012.
Murray R.K, Bender D.A., Botham Kathleen M., Kennelly P.J., Rodwell V.W., Weil P.A. Harper. Bioquímica ilustrada, 28 ed., McGraw Hill, 2009.
Baynes J.W., Dominiczak M.H. Bioquímica Médica, 3ª ed. Elsevier Mosby, 2011.
Wilson K., Walker J. Principles and techniques of practical Biochemistry, 5th Edition, Cambridge Univ. Press, 2000.

Web addresses

The medical biochemistry page http://themedicalbiochemistrypage.org/
The National Center for Biotechnology Information http://www.ncbi.nlm.nih.gov/

GroupsToggle Navigation

31 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday

32 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday