XSL Content

Theory of Structures26594

Centre
Faculty of Engineering - Gipuzkoa
Degree
Grado Doble: Ingeniería Civil + Arquitectura Técnica
Academic course
2024/25
Academic year
2
No. of credits
12
Languages
Spanish
Basque
Code
26594

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based90135
Applied classroom-based groups3045

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Ingeniaritza Zibila Graduan, Egituren Teoria irakasgaiak egituren kalkulurako behar diren ezagutzak ematen ditu. Gainera, Egituren Teknologia I, Egituren Teknologia II eta Eraikuntza irakasgaientzat oinarrizko materia da. Egituren kalkulua, orohar, hiru irizpide nagusien ikuspuntutik egiten da: erresistentzia, zurruntasuna eta egonkortasuna.



Erresistentzia irizpidearen arabera, egitura elementuek ez dute huts egin behar, hau da, tentsio maximoek material horren balio onargarriak gainditzen ez dituztela baieztatuko da.



Zurruntasun irizpidearen arabera, egitura elementuek jasaten dituzten deformazioek edo desplazamenduek balio onargarriak gainditzen ez dituztela baieztatuko da.



Azkenik, egonkortasun irizpidearen arabera, egitura elementuen geometria, materiala, kargak eta loturen arabera, oreka egonkorra ematen dela baieztatuko da.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

M02CM04 - Capacidad para analizar y comprender cómo las características de las estructuras influyen en su comportamiento. Capacidad para aplicar los conocimientos sobre el funcionamiento resistente de las estructuras para dimensionarlas siguiendo las normativas existentes y utilizando métodos de cálculo analíticos y numéricos.



M02CM03 - Capacidad para aplicar los conocimientos de materiales de construcción en sistemas estructurales. Conocimiento de la relación entre la estructura de los materiales y las propiedades mecánicas que de ella se derivan.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. BLOKEA: MEKANIKA



1. GAIA. KALKULU BEKTORIALAREN OINARRIAK

2. GAIA. GAINAZAL LAUEN GEOMETRIA

3. GAIA. SOLIDO ZURRUNAREN ESTATIKA

4. GAIA. BARNE INDAR ETA MOMENTUAK



2. BLOKEA: ELASTIKOTASUNAREN TEORIA



5. GAIA. TENTSIOAK

6. GAIA. DEFORMAZIOAK

7. GAIA. SOLIDO ELASTIKOA

8. GAIA. HUTSEGITE-TEORIAK



3. BLOKEA: MATERIALEN ERRESISTENTZIA



9. GAIA. INDAR AXIALA

10. GAIA. MOMENTU BIHURTZAILEA

11. GAIA. MAKURDURAREN TEORIA OROKORRA: TENTSIOAK

12. GAIA. MAKURDURAREN TEORIA OROKORRA: DEFORMAZIOAK

13. GAIA. MAKURDURA HIPERESTATIKOA

14. GAIA. GILBORDURA

15. GAIA. METODO ENERGETIKOAK

MethodologyToggle Navigation

Eskoletan teoria azalduko da eta problema desberdinak ebatziko dira.



Kurtsoan zehar ikaslearen auto-ebaluaketarako teoria garapenak eta problemen ebazpenak proposatuko dira.



Gainera, kurtsoan zehar teoria garatzeko azterketak egingo dira.



Bestalde, kurtsoaren erdian azterketa partziala egingo da eta ohiko zein ezohiko deialdi ofizialetan azterketa finala egingo da. Azterketa hauetan problemen ebazpenak eta teoria garapenak sartuko dira.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 100

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Egituren Teoria irakasgaia, eduki teoriko-praktikoetan definitutako blokeak aintzat hartuta, hurrengo bi partzialekin osatuta dago:



1. partziala: 1. Blokea eta 2. Blokea.

2. partziala: 3. Blokea.



Egituren Teoria ohiko deialdian gainditzeko beharrezkoa da bi partzialen azterketak gainditzea. Partzial bakoitza gainditzeko bere azterketan 10 puntutik gutxienez 5 puntu lortu behar dira.



Partzial bakoitzeko ebaluazioari dagokionez, kalifikazioaren %30a Teoria garapenei dagokio eta %70a Problemen ebazpenari.



Lauhileko bakoitzeko klaseak amaitu aurretik partzial horri dagokion teoria garapenen azterketa aurreratua egingo da. Azterketa horien nota soilik dagokion partzialaren lehenengo azterketara arte gordeko da.



Urtarrileko azterketa garaian lehenengo partziala gainditzeko aukera aurreratua egongo da. Horrela ikasleak partzial hau dagoeneko gainditurik izanda iritsi daitezke ohiko deialdira. Ez da derrigorrezkoa urtarrileko azterketara aurkeztea.



Kurtsoan zehar teoria garatzeko egingo diren azterketak eta urtarrileko azterketa ohiko deialdiaren ebaluazio sistemaren barruan daude, ondorioz, bertan kodigo etikoaren kontrako portaera (azterketan kopiatzea edo beste motako iruzurrak) duen ikasleak ohiko deialdiaren kalifikazioan 0 izango du. Kasu honetan ikaslea ohiko deialdian aurkeztu dela kontsideratuko da.



Ohiko deialdiaren azterketa egunean ikasle guztiek aukera izango dute partzial bakar batera edo bi partzialetara aurkezteko. Bi kasu hauetan ikaslea deialdira aurkeztu dela kontsideratuko da.



Ohiko deialdiaren azterketa finalera aurkezten ez den ikasleak "Ez aurkeztua" kalifikazioa izango du. Ikasle hauek ez dute kurtsoan zehar teoria garatzeko egingo diren azterketak eta urtarrilean lortutako nota gordeta izango ezohiko deialdirako, naiz eta azterketa hori gainditurik izan.



Ohiko deialdiaren azterketa finalera aurkeztu diren ikasleei egindako partzialen azterketen notak gordeko zaizkie ezohiko deialdirako, beraz, partzial bat dagoeneko gainditurik badauka gorde egingo zaio.



Ikasle bakoitzaren nota finala bi partzialen media izango da, partzial bakoitzaren pisua %50 izanda. Media egiteko partzial bakoitzaren azterketa ezberdinetan ateratako notarik altuena erabiliko da.



Ohiko deialdiaren bukaeran partzial bat gaindituta baina bestea gainditu gabe nota finala 4,0 baino handiagoa denean, ikaslearen kalifikazioa 4,0 izango da.



Ebaluazio probetan arkatza, borragoma, boligrafoa eta kalkulagailua erabili ahal izango dira bakarrik. Ondorioz, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Egituren Teoria irakasgaia, eduki teoriko-praktikoetan definitutako blokeak aintzat hartuta, hurrengo bi partzialekin osatuta dago:



1. partziala: 1. Blokea eta 2. Blokea.

2. partziala: 3. Blokea.



Egituren Teoria ezohiko deialdian gainditzeko beharrezkoa da bi partzialen azterketak gainditzea. Partzial bakoitza gainditzeko bere azterketan 10 puntutik gutxienez 5 puntu lortu behar dira.



Partzial bakoitzeko ebaluazioari dagokionez, kalifikazioaren %30a Teoria garapenei dagokio eta %70a Problemen ebazpenari.



Ezohiko deialdiaren azterketa egunean irakasgaia gainditu gabe duten ikasleek aukera izango dute partzial bakar batera edo bi partzialetara aurkezteko. Bi kasu hauetan ikaslea deialdira aurkeztu dela kontsideratuko da.



Ohiko deialdira aurkeztu diren ikasleei gainditutako partzialen notak gordeko zaizkie ezohiko deialdirako. Ohiko deialdian aurkeztu ez den ikasleari ez zaio beste azterketen notarik gordeko (nahiz eta gaindituta izan).



Ezohiko deialdiaren azterketara aurkezten ez den ikasleak "Ez aurkeztua" kalifikazioa izango du.



Ikasle bakoitzaren nota finala bi partzialen media izango da, partzial bakoitzaren pisua %50ekoa izanda. Ohiko deialdian aurkeztu diren ikasleen media egiteko partzial bakoitzaren azterketa ezberdinetan ateratako notarik altuena erabiliko da.



Ezohiko deialdiaren bukaeran partzial bat gaindituta baina bestea gainditu gabe nota finala 4,0 baino handiagoa denean, ikaslearen kalifikazioa 4,0 izango da.



Ebaluazio probetan arkatza, borragoma, boligrafoa eta kalkulagailua erabili ahal izango dira bakarrik. Ondorioz, ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere.

Compulsory materialsToggle Navigation

Código Técnico de la Edificación

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

ANSOLA, R.; Elastikotasunaren Teoria eta Materialen Erresistentzia, UEU.

ALCARAZ J.L.; ANSOLA R.; CANALES J.; TARRAGO J.A.; VEGUERÍA E.; Elasticidad y Resistencia de Materiales. Publicaciones - Escuela Técnica Superior de Ingeniería (UPV/EHU) Bilbao.

VÁZQUEZ, M.; LÓPEZ, E.; Resistencia de Materiales, Universidad Politécnica de Madrid.

In-depth bibliography

SARRIEGI, A.; Materialen Erresistentzia, Elhuyar
ORTIZ BERROCAL, L., Resistencia de Materiales, McGraw-Hill
TIMOSHENKO, S.; Resistencia de Materiales I, Espasa-Calpe.
TIMOSHENKO, S.; Resistencia de Materiales II, Espasa-Calpe.

Web addresses

https://egela.ehu.eus

GroupsToggle Navigation

16 Teórico (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

16:00-17:00 (1)

14:30-16:30 (2)

16-30

16:00-18:00 (3)

14:30-15:30 (4)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 3.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • AULA 3.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)
  • AULA 3.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (3)
  • AULA 3.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (4)

16 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

17:00-18:00 (1)

16-30

15:30-16:30 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 3.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • AULA 3.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)

46 Teórico (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

14:00-16:00 (1)

17:30-18:30 (2)

16-30

16:00-17:00 (3)

14:30-16:30 (4)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • AULA 2.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)
  • AULA 2.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (3)
  • AULA 2.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (4)

46 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

18:30-19:30 (1)

16-30

17:00-18:00 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 2.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (1)
  • AULA 2.3 - ESCUELA DE INGENIERIA DE GIPUZKOA (2)