XSL Content

Oral Scientific-Technical Communication in Basque28279

Centre
Faculty of Engineering - Bilbao
Degree
Bachelor's Degree in Industrial Electronics and Automation Engineering
Academic course
2024/25
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
28279

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based1522.5
Applied classroom-based groups1522.5
Applied computer-based groups3045

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Ahozko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz (AKZTE) ikasgaia graduko 4. urtean ematen da, bigarren lauhilekoan eta lehenengo lauhilekoan ematen den Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskaraz lotura zuzena du (IKZTE).



AKZTE egiteko ez da nahitaez IKZTE egin behar (nahiz eta komenigarria izan); horregatik, batzuetan EAEko gauza batzuei erreferentzia egin behar zaie, oso azaletik bada ere. Bestalde, AKZTEn matrikulatzeko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, maila minimo bat izan behar da: euskaraz ulertu eta hitz egiteko gai izan behar da, eta hizkuntzari berari dagozkion arau gramatikalak menderatu behar dira. Esan daiteke EGA bidean (C1 maila) aritzeko gaitasuna izan behar dela.



Euskararen egungo egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, ikasgai hau beharrezkoa da, euskara batuaren hiztun-komunitatea sortua dela esan badaiteke ere, alde batetik, euskara batuaren ezarpena oraindik ere prozesuan dagoelako eta, bestetik, euskara berezitua sortze- eta garatze-bidean dagoelako (hain zuzen ere, horrexegatik planteatzen dira ikasgaiok Euskararen Plan Gidarian). Bi prozesu hauek paraleloan joateak eskatzen du ondo bereiztea zein irizpide linguistiko diren baliagarri erabilera orokorrerako eta zein erabilera berezituetarako. Horretaz gain, baliagarria eta lagungarria izango da ikaslearentzat gradu amaierako lana zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko. Baita aurrean duen lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleak ezinbestekoa izango du hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Gradua amaitu ondorengo ibilbidean, eguneroko jarduna izango du txostenak idaztea eta aurkeztea, proiektuak proposatu, garatu eta aurkeztea, lankide eta bezeroekin harremanak izatea, etab. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea. Hala, arlo teknikoetako euskararen egoeraren azterketa, horren garapenean egin beharreko urratsak eta hori zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak lantzen dira irakasgai honetan. Horretaz gain, arreta berezia jartzen zaie hizkera zientifiko-teknikoan sortzen diren arazo jakin batzuei.



Bestalde, irakasgaiak lotura du gradu eta maila berean eskaintzen den "English for industrial engineering" irakasgairekin. Ikasleak aukera izango du jabetzeko zein ezaugarri eta arazo dituzten batean hizkuntzek arlo zientifiko-teknikoetan eta zer duen berariazkoa hizkuntza bakoitzak.



IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:



4.G. Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko eta industria ingeniaritzaren arloko, mekanika berariazko teknologian; ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

10.G. Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurune batean lan egiteko gaitasuna.

14.G. Talde lanean modu eraginkorrean jardutea, gaitasunak eta ezagutzak erabilita, industria ingeniaritza mekanikoko espezialitatearen esparruan erabakiak hartu ahal izateko.





Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

1 gaitasuna: Hizkuntza-sistema beraren barruan erabilera-aldaera asko daudela ikustea eta horien artean hizkera orokorra eta hizkera berezitua bereiztea, erabilera bakoitzari dagozkion baliabide linguistikoak egokiro erabiltzeko

2. gaitasuna: Hizkuntzen garapenerako erabakigarri diren pausoez jabetzea

3. gaitasuna: Euskararen egungo egoera zein den ikustea, goi-mailako tituludunek euskararen erabilera eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzeko

4. gaitasuna: Ingeniaritzako testuen kalitate linguistikoa bermatzeko oinarrizko ezagutza eta irizpide linguistikoak izatea

5. gaitasuna: Hizkuntza-baliabide digitalak eta paperezkoak ezagutzea, eta, batez ere, nautikako baliabideak erabiltzeko eta osatzeko gaitasun kritikoa izatea





Irakasgai honetan Ingeniaritzako Graduetan aurreikusten diren honako gaitasun orokor hauek izango dira jo-puntuan:



a) Arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko, arrazoiketa kritikoak egiteko, eta ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

b) Industria Ingeniaritzaren arloko proiektuak idazteko eta garatzeko gaitasuna.





Gaitasun horien bidez, honako zeharkako gaitasunak garatzeko aukera izango du ikasleak:

a) Hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurunean lan egiteko gaitasuna.

b) Laneko jarrera arduratsua eta ordenatua izatea, eta beti ikasteko prest agertzea.

c) Talde-lanean modu eraginkorrean jardutea.





Honenbestez, ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:

1-Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2-Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3-Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4-Kontsulta-tresnak erabiltzea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko.

5-Zientzia arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, klase magistralak, kongresuetako komunikazioak, hitzaldietarako euskarri idatziak, poster zientifikoak

6-Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoak sistematizatu, azaldu eta berrikustea.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. MODULUA: Hizkuntzen kudeaketa ingurune akademiko eta profesional eleaniztunean



EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza-eskubideak eta hizkuntza gutxituak. Hizkuntza gutxituak eta hizkuntza-plangintza. Euskararen normalizazio-plangintza. Hizkuntza-ukipena, mailegutza, kalkoak eta hizkuntza-mendekotasuna. Hizkuntzen kudeaketarako praktika onak testuinguru akademiko eta profesional eleaniztunean. Entzute arretatsua

EDUKI PRAKTIKOAK:

- Erreferentziazko zenbait dokumentu irakurtzea eta eztabaidatzea.

- Bileren eta eztabaiden aktak idaztea; laneko elkarrizketak simulatzea.





2. MODULUA: Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza-aldaerak: aldaera geografikoak vs aldaera funtzionalak. Aldakortasuna ahozko erregistroetan. Euskara Batuaren Ahoskera zaindua. Hiztunen errepertorio linguistikoa eta komunikazio formala. Idatzizko eta ahozko testuen alderaketa. Puntuazioa vs prosodia.

EDUKI PRAKTIKOAK:

- Ahoskera zaindua identifikatzea zientziari buruzko bideoetan.

- Idatzizko testutik ahoz gorako irakurketara



3. MODULUA: Ahozkorako diskurtso-estrategiak

EDUKI TEORIKOAK:

Pertsuasioa komunikazio akademiko eta profesional multimodalean. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, errepikapena, adibidegintza, birformulazioa. Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa. Baliabide ez-berbalak.

EDUKI PRAKTIKOAK:

- Helburu didaktikoetarako ahozko komunikazioa: klase magistrala, bideo tutoriala, dibulgazio-hitzaldia



4. MODULUA: Euskararen lantze funtzionala alor akademikoan

EDUKI TEORIKOAK:

Hizkuntza gutxituen biziberritzea: terminologia eta fraseologia espezializatua. Euskararen erregistro akademikoen garapena. Aldakortasuna hizkuntza garatuetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan. Hizkuntza-baliabide espezializatuen ezarpena adituen diskurtsoetan.

EDUKI PRAKTIKOAK:

-Testu-genero akademikoak eta dibulgatiboak: lan akademikoen aurkezpena, dibulgazio-hitzaldia, posterra. Irakurketa-taldeetako dinamikak







MethodologyToggle Navigation

Bi eskola mota izango ditugu: asteko egun batean klase magistralak eta zenbait gelako ariketa; asteko beste egunean klase magistraletan ikasitakoaren praktika egingo dugu ordenagailu-gelan. Praktiketan, batez ere, lan hauek egingo ditugu: testuetan terminoak identifikatu, kontsulta-tresnetan bilaketak egin, terminologia aztertu, ahozko aurkezpenak, glosategiak, itzulpenak, testuen aurkezpenak, GRALei ekiteko prozedura aztertu, eta abar.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 40
    • Proiektuak (%): 60

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. UPV/EHUko Ebaluaziorako 8.3 artikuluaren arabera, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.

Horretaz gain, UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraiturako tresnak hauek izango dira:

Gelako ariketak % 40

Proiektuak % 60



Bukaerako azterketa:

-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa % 20

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ohiko deialdiko formatu bera duen azterketaren bidez ebaluatuko dira ikaskuntzako emaitzak, eta % 100eko balioa izango du:



-Irakasgaian landutako gaiei buruzko galderak nahiz testa eta ariketak: % 40.

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko aurkezpena: % 40

-Zehaztutako gai bati buruzko edo emandako artikulu bati buruzko ahoz gorako irakurketa % 20

Compulsory materialsToggle Navigation

Irakasleek egelan eskaintzen dituzten materialak.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA “ Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

In-depth bibliography

ALVARADO CANTERO, L. (2017) “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica” Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó
EUSKALTZAINDIA.1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera
GARZIA, Joxerra (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania

GOTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.
KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018) “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review” International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1
UZEI. 1982. Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018) “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks” Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Journals

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Aldizkaria
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Aldiri, Arkitektura eta abar
https://www.aldiri.eus/

Web addresses

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.eus
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.eus/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

GroupsToggle Navigation

46 Teórico (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
20-32

12:00-13:00 (1)

34-35

12:00-13:00 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • P5I 8A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (1)
  • P5I 8A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (2)

46 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
20-32

12:00-13:00 (1)

34-35

12:00-13:00 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • P5I 8A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (1)
  • P5I 8A - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (2)

46 Applied computer-based groups-1 (Basque - Tarde)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
20-32

13:00-14:00 (1)

13:00-14:00 (2)

34-35

13:00-14:00 (3)

13:00-14:00 (4)

Teaching staff

Classroom(s)

  • P4I 8I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (1)
  • P4I 8I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (2)
  • P4I 8I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (3)
  • P4I 8I - ESCUELA DE INGENIERIA DE BILBAO-EDIFICIO II (4)