XSL Content

Norms and Usage in Basque25039

Centre
Faculty of Medicine and Nursing
Degree
Bachelor's Degree in Physiotherapy
Academic course
2024/25
Academic year
3
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
25039

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based2020
Applied classroom-based groups2035
Applied computer-based groups2035

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

NOTE: THIS SUBJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE



OHARRA: IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN



Komunikazio-gaitasunak ezinbestekoak dira osasun-arloko jardunean. Izan ere, osasunaren profesionalek askotariko komunikazio-egoerei erantzun behar diete beren ohiko zereginetan: gaixoekin ari diren egoeretan, osasun-erakundeen kudeaketan, arloko profesionalekin dituzten harremanetan eta, oro har, osasun publikoaren esparruan hiritarrekin lan egiten ari direnean. Zehazkiago, osasun-alorreko profesionalek gai izan behar dute irakaskuntzan, ikerketan nahiz lan kliniko profesionalean behar dituzten erregistroak erabiltzeko baina, bestalde, gaixoekin ari direnean, erregistro

espezializatu horietatik urrundu eta gaixoen mailara egokitzeko ere gai izan behar dute, bai haiengandik informazioa eskuratzeko orduan, eta bai gomendioak eskaintzeko orduan ere. Gaixo edota senideekiko komunikazioa, gainera, maiz

gertatzen da osasun-egoera larrietan eta, beraz, sentimenduak eragile nagusi direlarik, garrantzi handikoa da gaixoekin egokiro komunikatzea, haien ama-hizkuntza erabiltzea eta komunikazioak dituen alderdi emozional eta enpatikoez ongi jabetzea. Osasun-alorreko beste profesionalekin komunikatu ahal izateko, aldiz, ezinbestekoa da erregistro espezializatuak menderatzea eta, euskara ormalizazio bidean dagoen hizkuntza delarik, erregistro horien garapenean ere parte hartu behar dute rofesionalok.

Hori dena dela eta, Komunikazioa Euskaraz (KE) irakasgaian etorkizuneko adituek alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero lantzen dira, ahozkoak zein idatzizkoak eta espezializazio maila desberdinetakoak: eskabideak, gutunak, artikulu zientifikoak, poster zientifikoak, kongresuetako ahozko komunikazioak eta behar dituzten ikusteko euskarriak, osasun-kanpainetarako diptikoak, dibulgazio artikuluak eta hitzaldiak.



Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Gradu desberdinetako ikasketa-planean zehaztutako hainbat gaitasunetan, bai gaitasun orokorretan eta espezifikoetan. Adibidez, gradu guztietan ageri zaigu hurrengo gaitasun orokorra: Paziente, senideekin, komunikabideekin eta beste profesional batzuekin modu eraginkor eta argian komunikatzea, bai idatziz eta bai ahoz. KE irakasgaian lantzen diren zenbait gaitasun eta eduki teoriko-praktiko neurri batean gainezarri egiten dira edo osatu egiten dituzte beste irakasgai batzuen edukiak. Adibidez, dokumentazioa Zientzia Biomedikoetan, artikulu zientifikoa eta ahozko eta idatzizko komunikazio zientifikorako metodoak lantzen dira Medikuntza Graduan lehen mailan eskaintzen den Dokumentazioa, Medikuntzaren Historia, Teoria eta Metodologia eta hirugarren mailan eskaintzen den Ikerketa Proiektua irakasgaietan. Nolanahi ere, KE irakasgaian berariaz lantzen dira profesionalek aurre egin behar dieten komunikazio-egoeren eta testu-generoen aniztasuna, euskarak Euskal Osasun Sisteman duen

rola eta osasun-alorreko profesionalek beren lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten gaitze linguistikoa. Honen isla da, adibidez, Fisioterapia graduko gaitasunen artean ageri zaigun gaitasun espezifikoa: osasun zientzietan euskararen rol komunikatiboa ezagutzea.



Garrantzitsua da azpimarratzea euskararen kasuan, arrazoi soziolinguistikoak direla eta, berebiziko ahalegina egin behar dutela osasun-arloko profesionalek komunikazio-egoera desberdinetan egokiro erantzun ahal izateko behar duten errepertorio linguistikoa garatze aldera. Zehazkiago, goi mailako tituludunengandik edozein gizartetan espero den bezala, euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzeko gauza behar dute izan, ahoz zein idatziz, osasun-alorreko profesionalek. Gaitasun hori Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) hirugarren kurtsoko irakasgaian neurri handian lantzen da. Komunikazioa Euskaraz irakasgaian ere lantzen dira hizkuntza-zuzentasuna eta egokitasuna. Hartara, EAE irakasgaia egina duten ikasleek areago sakonduko dute testuen ezaugarri horietan eta, EAE aukeratu ez duten ikasleek, aldiz, nahikoa garatuko dituzte beren gaitasunak KE irakasgaian.



Irakasgai hau euskaraz ematen da soilik.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

1.Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan. (% 10)



2.Norberaren intuizio eta esperientzia linguistikoa sintetizatu, azaldu eta berrikustea, hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia jomugan. (% 80)



3.Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziko Interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan. (% 10)

Theoretical and practical contentToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA:



1. Hizkuntza komunikazio-prozesuan

1.1. Hizkuntza-sistema

1.2. Erabilera

1.3. Alderdi soziolinguistikoa eta psikolinguistikoa

1.4. Estandarizazioa

2. Testuak komunikazio-prozesuan

2.1. Testua, komunikazio-unitatea: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

2.2. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak

2.3. Testuen kalitatea eta berrikustapen prozesua

3. Euskara estandarraren arauak

3.1 Euskaltzaindiaren arauak

3.2. Estandarraren estilo zaindu orokorra

3.3. Esparruen araberako estilo-aukerak

4. Kontsulta-baliabideak



EGITARAU PRAKTIKOA:

Irakasgaiaren alderdi praktikoa bi proiektu praktikoren inguruan antolatuta dago eta 5 praktika egin beharko dira. Praktikak idatzizko eta ahozko zereginak egitea eskatuko dute, prozedura batzuen arabera eta aurretik landutako oinarri teorikoa aintzat hartuta.

MethodologyToggle Navigation

Modalitateari dagokionez irakasgaia erdipresentziala da. Ikasgelaz kanpoko saio ezpresentzialetan ikasleak saio presentzialetako praktikak egiteko beharrezko kontzeptuak eta alderdi teorikoak landuko ditu. Saio presentzialetan, ikasleen zalantzak argitzeaz gain ebaluaziorako beharrezkoak diren praktikak eta ariketak egingo dira. E-gela plataforma erabiliko da irakasgaiaren antolakuntza, ikasle-irakasle komunikazioa, autoebaluazioa eta irakasgaiaren jarraipena errazteko, baita saio ez-presentzialetako jardueren instrukzioak emateko eta lanak irakasleari helarazteko.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Multiple-Choice Test (%): 40
    • Exhibition of works, readings ... (%): 20
    • Portfolio (%): 40

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du saio guztietara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira. UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



Hiru jarduera mota hartuko dira kontuan:



- Praktiketako bi txostenak (% 40)

- Ahozko aurkezpena (% 20)

- Ikastaro erdiko testa (% 20) eta ikastaro bukaerako testa (% 20)







Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

EZOHIKO DEIALDIAN irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da.

Azterketa ORDENAGAILU-GELAN egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. AHOZKOA ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek ordenagailu-gelan bertan. Alorreko gai bat azaldu beharko dute era didaktikoan. Aurkezpena egiteko diapositibak prest ekarri beharko dituzte azterketa egiten duten ikasleek.



Hona hemen proba desberdinen balioa:

1. Testa (% 20)

2. Itzulpena (% 20)

3. Idazlana (% 30)

4. Ahozko aurkezpena (%30)





Compulsory materialsToggle Navigation

Irakasgaiaren zereginak aurrera eraman ahal izateko materialak dira irakasleak e-Gela plataformaren bitartez ikasleei helarazten dizkienak eta Interneten eskuragarri dauden zenbait kontsulta-baliabide: hiztegiak, datu-base terminologikoak, testu-corpusak, hizkuntza-arauak, estilo-liburuak ...

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

ALBERDI, X.; UGARTEBURU, I. (1999). Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001). Euskal estilo-libururantz, Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.

BASURTO, M. eta CRESPO, S. (2007). Araugintza-ikastaroa. Nafarroako Gobernua.

CASTELLÓ, M. (koord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Graó: Bartzelona.

EUSKALTZAINDIA (1993). Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo.

ENSUNZA, M., ETXEBARRIA, J.R. eta ITURBE, J. (2002). Zientzia eta teknikarako Euskara: Zenbait hizkuntza-baliabide UEU.

ODRIOZOLA, J.C. eta ZABALA, I. (1992). Idazkera teknikoa. 2.- Izen-sintagma Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen-Zerbitzua.

ZUBIMENDI, R. eta ESNAL, P. (1993). Idazkera liburua. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

In-depth bibliography

BATZUEN ARTEAN (2008). XXI. mende hasierarako hizkuntza politikaren oinarriak. Euskara, XXI. mendeko hizkuntza bizia, egunerokoa eta noranahikoa. Eusko Jaurlaritza.
CALSAMIGLIA, H. & A. TUSÓN (1999). Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
Euskararen Aholku Batzordea (1998). Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Eusko Jaurlaritza. Euskararen Aholku Batzordea (2004). Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako. Eusko Jaurlaritza.
Euskararen Aholku Batzordea (2008). Euskara hedabideetan. Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan. Eusko Jaurlaritza. Eusko Jaurlaritza, 2008. Euskararen IV Inkesta Soziolinguistikoa. Eusko Jaurlaritza.
EZEIZA, J., LEKUONA, M. eta ALTUNA, E. (1995). Esalditik testura (euskaraz trebatzen). GAIAK. Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Donostia.
GARZIA, J. (1997). Joskera lantegi. Gasteiz: HAEE-IVAP.
GARZIA, J. (2008). Jendaurrean hizlari. (Ahozko) komunikazio gaitasuna lantzeko eskuliburua. Alberdania
HAEE/IVAP (1994). Hizkera argiaren bidetik, Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
KALTZAKORTA, M. (2007). Prosa komunikagarriago egiten zenbait proposamen (I). UEU.
ODRIOZOLA, J.C. (koord.) (1999). Zenbait gai euskara teknikoaren inguruan. EHUko Argitalpen Zerbitzua.
OIHARTZABAL, B. (1996). "Euskara batua eta euskalkiak". Aitzolen Mendeurrena eta II. Jagon Jardunaldiak. Euskera 41: 511-515.
SALABURU, P., 2002. Euskararen etxea. Alberdania.
SARASOLA, I. (1997). Euskara batuaren ajeak, Alberdania.
ZABALA, I. eta J.C.ODRIOZOLA (1992). Idazkera teknikoa. 1-Hitz-ordena, galdegaia eta komaren erabilera. EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ZABALA, I.(1998). "Hitz-hurrenkera euskara tekniko-zientifikoan" Ekaia 12.
ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
ZUAZO, K. (2008). Euskalkiak. Euskararen dialektoak. Elkar.

Journals

Biogaia. (Biological English ¿Cómo lo digo en español? Eta euskaraz?) Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialaren aldizkaria.
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Cuadernos de la Fundación Dr. Antonio Esteve
http://www.esteve.org/publicaciones/cuadernos/

Elhuyar aldizkaria
http://aldizkaria.elhuyar.eus/

Osatuberri. Osakidetzaren aldizkaria
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkrrhh10/es/contenidos/informacion/osatuberri/es_osk/osatuberri.html

Panace@. Revista de Medicina, Lenguaje y Traducción
http://catalogo.fsancho-sabio.es/Record/219418

Web addresses

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.net
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.org/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
http://www.medicinenet.com/medterms-medical-dictionary/article.htm
http://www.euskalnatura.org

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

14:00-15:00 (1)

16:00-18:00 (2)

2-2

16:00-18:00 (3)

3-3

16:00-18:00 (4)

4-4

16:00-18:00 (5)

5-5

16:00-18:00 (6)

6-6

16:00-18:00 (7)

9-9

16:00-18:00 (8)

13:00-15:00 (9)

11-11

12:00-13:00 (10)

13:00-15:00 (11)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

16:00-18:00 (1)

13:00-15:00 (2)

11:00-13:00 (3)

2-2

16:00-18:00 (4)

3-3

16:00-18:00 (5)

4-4

16:00-18:00 (6)

11:00-13:00 (7)

5-5

16:00-18:00 (8)

12-12

16:00-20:00 (9)

13-13

09:00-11:00 (10)

31 Applied computer-based groups-4 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

16:00-18:00 (1)

2-2

16:00-18:00 (2)

3-3

16:00-18:00 (3)

4-4

16:00-18:00 (4)

16:00-18:00 (5)

5-5

13:00-15:00 (6)

6-6

11:00-13:00 (7)

7-7

13:00-15:00 (8)

9-9

16:00-18:00 (9)

10-10

13:00-15:00 (10)

31 Applied computer-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

18:00-20:00 (1)

2-2

18:00-20:00 (2)

11:00-13:00 (3)

3-3

18:00-20:00 (4)

13:00-15:00 (5)

4-4

18:00-20:00 (6)

5-5

09:00-11:00 (7)

6-6

13:00-15:00 (8)

7-7

13:00-15:00 (9)

10-10

09:00-11:00 (10)

31 Applied computer-based groups-2 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-1

18:00-20:00 (1)

2-2

18:00-20:00 (2)

13:00-15:00 (3)

3-3

18:00-20:00 (4)

11:00-13:00 (5)

4-4

18:00-20:00 (6)

5-5

11:00-13:00 (7)

6-6

11:00-13:00 (8)

7-7

13:00-15:00 (9)

10-10

13:00-15:00 (10)