XSL Content

Teaching staff

JONE URIA ALBIZURI

Knowledge area
Geometry and Topology
Department
Centre
Faculty of Science and Technology
Electronic mail
jone.uria@ehu.eus

Matematika Lizentziatura egin zuen EHU-n (2008-2013), ikasturte bat SICUE-SENECA programaren bidez Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. Ondoren Madrileko Unibertsitate Autonomoan "Máster en Matemáticas y Aplicaciones" izeneko masterra egin zuen 2013-2014 ikasturtean.



Doktore tesia Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko laguntzaren bidez egin eta 2017ko abenduan defendatu zuen "Groups acting on regular rooted trees: Congruence subgroup problem and portrati growth" izenburupean, doktorego internazionalaren izendapen eta cum laude kalifikazioarekin.



Ondoren (2018-2020), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) ikerketa zentroan aritu zen ikertzaile postdoktoral gisa "Mathematical, Experimental and Computational Neuroscience (MCEN)" ikerketa taldearen baitan.



2020tik EHUko Matematika sailean irakasle eta ikertzaile lanetan ari da. Nagusiki aljebra eta geometriako irakasgaietan du esperientzia.



Ikerlerro nagusia talde teoria du, zehatzago, zuhaitzen automorfismoen taldeak, talde profinituak eta pro-p taldeak. "Groups, Topology and Applications" ikerketa taldeko kidea da. Horrez gain, neurozientzia eta matematika erlazionatzen dituen ikerketan ere aritzen da, MCEN taldearekin batera. Guztira 8 argitalpen zientifiko ditu, horietako 7 JCR-n izendatuak.



Matematikaren dibulgazioan ere hainbat proiektu eta alor ezberdinetan aritu izan eta aritzen da.