XSL Content

Second Language Grammar II: Russian Language25342

Centre
Faculty of Arts
Degree
Bachelor's Degree in Philology
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
25342

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4060
Applied classroom-based groups2030

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Egungo euskararen aldaerak irakasgaia Euskal Ikasketak graduan eskaintzen da; halaber, Ingeles Ikasketak eta Filologia graduetan Bigarren hizkuntzaren gramatika II: euskara izendapenarekin ikas daiteke. Kasu batean zein bestean, Egungo euskararen aldaerak irakasgaia hautatzen duen ikasleak jakin-mina bide du dialektologia- eta soziolinguistika-gaiez, egungo euskararen aldaera geografiko zein sozialez, eta horiek aztertzeko lan-molde, irizpide, tradizio eta inguruabarrez. Hain zuzen, hori kontuan hartuz, euskararen aldakortasunari buruz gaur egun egiten diren ikerketak eta ikerketa horietan erabiltzen diren oinarri teoriko-metodologikoak lantzen dira, ikuspegi praktikotik.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

- Euskararen egungo aldaera dialektologikoei buruzko informazioa, ideiak, arazoak eta irtenbideak publiko espezializatuari edo ez-espezializatuari transmititzeko gai izatea.

- Euskara estandarraz bestelako mintza-moldeen oinarrizko jakintza edukitzea.

- Gai izatea bigarren hizkuntza batean idatzitako testu konplexuetako ideia nagusiak ulertzeko.

- Euskararen historiaren mugarri nagusiak ezagutzea.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. Sarrera: aldaera linguistikoen ikerketa



2. Dialektologia-gaiak

2.1. Oinarrizko irizpide metodologikoak eta ikerketa-ildoak

2.2. Euskal dialektologia: kasu-azterketak



3. Soziolinguistika-gaiak

3.1. Oinarrizko irizpide metodologikoak eta ikerketa-ildoak

3.2. Euskal soziolinguistika: kasu-azterketak



4. Hizkuntzaren soziologia

4.1. Oinarrizko zenbait kontzeptu

4.2. Hizkuntza eta ideologia

4.3. Euskararen aldaerak, gizartea eta hezkuntza



MethodologyToggle Navigation

Irakasgaiak ahal bezain praktiko izan nahi du, eta ikasleen partaidetza aktiboa eskatuko da. Besteak beste, artikulu teoriko-metodologikoak irakurri eta eztabaidatuko dira, kasu-azterketa eredugarriak aurkeztuko dira, kasu horiek euskarara nola ekarri aztertuko da eta euskararen aldaerei buruzko proposamen nagusiak kritikoki aztertuko dira. Aurrekoekin batera, hizkuntza-bariazioaren ikerketari lotutako ohiko lanetan trebatuko dira ikasleak: landa-lanean, transkripzio-lanean, transkripzio eta testuen azterketan, eta abarretan. Halaber, hizkuntzaren soziologiari begira, euskarak egun bizi duen egoera eta euskararekin lotu ohi diren askotariko arazoak aurkeztu, iruzkindu eta eztabaidatuko dira.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 40
    • Individual works (%): 20
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 40

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ikasleak nahiago duen ebaluazio-mota hautatu ahalko du: jarraitua edo azken ebaluazioa.

Azken ebaluazioa egin nahi duten ikasleek hala jakinarazi beharko diote irakasleari, dagokion papera beteta, betiere lehenengo 9 asteen barruan.



Ebaluazio jarraitua

--------------------

Bakarkako jarduna (klaseko partaidetza, ariketa txikiak, aurkezpenak): % 40

Banakako lan nagusia (artikulu bat irakurri, laburtu eta iruzkindu): % 20

Taldekako ikerketa-lan txikia: % 40

Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da hiru atalak gainditzea.



Azken ebaluazioa

----------------

Azken ebaluazioa hautatzen duten ikasleek proba idatzia egin beharko dute, eta balioa % 100ekoa izango da. Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da azterketako atal nagusi guztiak gainditzea.



Oharra:

Ebaluazio-sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi-egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak eGela-n zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio-sistema berria.



Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikasleek proba idatzia egin beharko dute. Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da azterketako atal nagusi guztiak gainditzea.

Compulsory materialsToggle Navigation

- Ordenagailua.
- Grabazioak entzuteko kaskoak.
- Bibliografia.
- Irakasleak banatuko dituen bestelako materialak.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Camino, Iñaki. 2004. Irizpide teoriko-metodologikoak egungo euskal dialektologian. Euskera, 49(1), 67-102.

Camino, Iñaki. 2005. Euskal soziolinguistikaren atarian. In Nerekin yaio nun. Txillardegiri omenaldia (Iker-17) (157-187. or.). Bilbo: Euskaltzaindia.

Camino, Iñaki. 2009. Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi. Donostia, Elkar.

Camino, Iñaki. 2019. An overview of Basque Dialects. In Kees de Bot, Lenore, Grenoble, Pia L. & Røyneland, Unn (arg.), Linguistic minorities in Europe online. Berlin: De Gruyter.

Chambers, J. K. & Trudgill, P. 1994 La dialectología. Madril: Visor.

Etxebarria, Maitena. 2013. La variación lingüística: precisiones en torno a la noción en diversas teorías lingüísticas. Oihenart, 28, 207-239.

Euskaltzaindia. 2010-2016. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa I-VII. Bilbo: Euskaltzaindia.

Gaspar, Artzai. 2020. Euskara batuaren eta euskalkien inguruko jarrerak eta iritziak. Bat, 115, 137-153.

Hernández-Campoy, Juan Manuel. 1993. Dialectología tradicional, sociolingüística laboviana y geolingüística trudgilliana: tres aproximaciones al studio de la variación. ELUA, 9, 151-181.

Ivić, Pavle. 1962. On the structure of dialect differentiation. Word, 18, 33-53.

Moreno Cabrera, Juan Carlos. 2008. El nacionalismo lingüístico. Una ideología destructiva. Bartzelona: Península.

Veny, Joan. 1992. Fronteras y áreas dialectales. In Gotzon Aurrekoetxea & Xarles Videgain (arg.), Nazioarteko dialektologia biltzarra. Agiriak (197-245. or.). Bilbo: Euskaltzaindia.

Zuazo, Koldo. 2000. Euskararen sendabelarrak. Irun: Alberdania.

Zuazo, Koldo. 2005. Euskara batua, ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.

Zuazo, K. 2014. Euskalkiak. Donostia: Elkar.

Zuazo, Koldo. 2019. Standard Basque and its dialects. Londres: Routledge.

In-depth bibliography

Gai bakoitzari loturik emango da bibliografia espezializatua.

Journals

ASJU
BAT soziolinguistika aldizkaria
Enseiukarrean
Euskera
Fontes Linguae Vasconum
Lapurdum
Litterae vasconicae
Mundaiz
Oihenart
RIEV
Sancho el Sabio
Uztaro

Web addresses

Ahotsak: http://ahotsak.eus
Endangered Languages proiektua: http://www.endangeredlanguages.com/
Etnologue: http://www.ethnologue.com/
Euskalkiak proiektua: http://euskalkiak.eus/index.php
Euskararen herri hizkeren atlasa (Euskaltzaindia): https://www.euskaltzaindia.eus/
Filoblogia: http://filoblogia.blogariak.net/
Mintzoak proiektua: https://www.mintzoak.eus/eu/
Nafarroako fonoteka: https://www.mediateka.eus/eu/bildumak/fonoteka/
Norantz proiektua: http://www.norantz.org/web/proiektua
Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia) https://www.euskaltzaindia.eus/
Sareko Euskal Gramatika: http://www.ehu.es/seg

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
20-35

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 1.05 - . (1)
  • AULA 1.05 - . (2)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
20-35

11:30-13:00 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 1.05 - . (1)