XSL Content

Second Language Grammar I: Basque Language25341

Centre
Faculty of Arts
Degree
Bachelor's Degree in Philology
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
25341

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4060
Applied classroom-based groups2030

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

"Bigarren Hizkuntzaren Gramatika I: Euskara" ikasgaia hautazko ikasgaia da eta Euskal Ikasketak Graduko "Euskal Gramatika II" nahitaezko ikasgaiarekin lotua dago.



Ikasgaiaren helburu nagusia perpausaren erabateko analisi sintaktikoa egitea da. Zehazkiago, ikasgai honetan:



● Euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusiak identifikatzen, deskribatzen eta aztertzen

dira.

● Euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusiak beste hizkuntza batzuen testuinguruan kokatzen

dira, batzuetan ezaugarri horien unibertsaltasunaz jabearazteko, bestetan haien izaera

bereizgarriaz ohartarazteko.

● Ikasgai honek Hizkuntzalaritza formalaren (eta bereziki Gramatika Sortzailearen) oinarrizko

zenbait hatsarre, formalismo eta jardunbide metodologiko aurkezten ditu, euskararen ezaugarri

morfosintaktiko nagusien analisian modu egokian aplikatuz.

● Analisi morfosintaktikoan beharrezkoak diren gaitasun analitikoak garatzeko ezagutzak eta

jardunbideak aurkezten eta lantzen ditu.

● Euskal gramatikaren deskribapenean beharrezko den terminologia zehatza aurkezten du, ikasleak

zuzenki erabiltzen ikas dezan.

● Perpausaren (eta perpausa osatzen duten osagaien) erabateko analisi sintaktikoa egiten du.

● Perpaus mota guztiak argi bereizten ditu, bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera

ezagutuaraziz.

● Mota guztietako perpausen azaleko egituraren berri zehatza ematen du(osagai-egitura eta

osagaien hurrenkera).

● Ikasgai honek ikaslea hizkuntzalari izateko/Lanerako prestatzen du, morfosintaxiari dagokion

esparruan.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

K1. M04CM01:[ G001 (MEC1,4), G002 (MEC1,3), G004 (MEC2,4)]

Euskararen gramatika-sistema ezagutzea eta deskribatzeko gai izatea.



K2. M04CM03:[ G001 (MEC1,4), G004 (MEC2,4), G007 (MEC2,4,5)]

Euskara modu aurreratuan ezagutzea, eta hura aplikatzen jakitea jarduera akademikoan eta

profesionalean.



K3. M04CM04:[G001 (MEC1,4), G003 (MEC1,2,4,5), G004 (MEC2,4)].

Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea,

entzulego/irakurlego espezializatuari zein ez-espezializatuari.



K4. M04CM05: [ G003 (MEC1,2,4,5), G004 (MEC2,4), G008 (MEC2, MEC3)]

Espezialitateko testuak irakurtzetik abiatuta argumentatzen jakitea.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK.

Gramatika sortzailearen ikermoldea. Gramatika Unibertsala eta parametroak.

Kategoriak eta egiturak. X-barra teoriaren oinarriak. Euskararen ezaugarri morfosintaktiko

nagusiak.



2. PERPAUSA.

Perpausaren osagaiak. Perpaus osagaien barne egitura. Perpausaren egitura sintaktikoa.

Egitura sintaktikoa eta hitz hurrenkeraren arteko lotura: mugimenduak eta mugimendu motak.



3. PERPAUS MOTAK: EZAUGARRI MORFOSINTAKTIKO ETA SEMANTIKOAK

Perpausak sailkatzeko irizpide nagusiak. Perpaus lokabeak. Perpaus elkarketa: juntadura,

alborakuntza, menderakuntza. Mendeko perpausak eta –(E)N, -(E)LA, BA-, eta BAIT-

menderagailuak. Perpaus jokatugabeak.

MethodologyToggle Navigation

J.1. Eskola magistralak: gaitegiko eduki teorikoen azalpena eta arrazoiketa.

J.2. Irakurgaien inguruko azalpen gidatuak.

J.3. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa, irakaslearen

gidaritzapean. [Talde osoa elkarrekin].

J.4. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa (ariketak edo/eta lanak).

[Banaka zein talde txikietan; etxean zein eskolan egitekoak].

J.5. Ikasleek bibliografia irakurtzea eta lantzea eta gaiak ikastea.

J.5. Ariketa eta lanen zuzenketa.

J.5.1. Talde osoarekin batera

J.5.2. Ikasle bakoitzarekin edota talde txikietan

J.5.3. Agindutako ariketak ebaluaziorako zuzentzea (irakasleak bakarrik)

J.6 Azterketa(k): Ikastaroan zehar landutako gai teoriko zein ariketa praktikoei buruz.



- Ikastaroaren erritmoa eta maila egokiak direla ziurtatze aldera, ikasleei egindako galdetegiak erabiliko dira. Emaitzak kontuan hartuz, behar izanez gero eduki teorikoen azalpena eta ariketen/lanen bidezko jardunbide praktikoa egokituko dira (errepaso edo/eta indartze jardueren bidez, ariketa mota berrien bidez, etab.).

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 60
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 40

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ikasleak aukeratu ahalko du:



A) azken azterketa batean oinarritutako ebaluazioa (honek nota orokorraren % 100 balio du),

ala B) ebaluazio mistoa.



Ahozko zein idatzizko ekoizpenetan unibertsitate mailako ikasketei dagozkien egokitasuna eta

zuzentasun gramatikala eskatuko zaie ikasleei.



A) AZKEN AZTERKETA BATEAN OINARRITUTAKO EBALUAZIOA



- Azken azterketa honek nota orokorraren % 100 balio du.



- Azterketa honetan eduki teorikoak (50%) eta praktika (50%) ebaluatuko dira. Azterketa hau

gainditu ahal izateko (i) eduki teorikoei dagokien zatia eta (ii) praktikei dagokien zatia

(biak) gainditu behar dira. Zati bat ez gainditzeak berarekin dakar irakasgaia ez

gainditzea.



- Azterketa hau Dekanotzak ezarritako ohiko deialdiko egunean egingo da.





B) EBALUAZIO MISTOA (etengabeko ebaluazioa + azterketak):



a. Etengabeko ebaluazioa (etxean edo/eta eskolan egiteko ariketak, indibidualak zein

taldean).



Etengabeko ebaluazioan praktika zein eduki teorikoak ebaluatuko dira. Irakasleak

agindutako edozein ariketa jaso dezake zuzentzeko; zuzendutako ariketen emaitzak kontuan

hartuko dira ebaluaziorako.



Honek nota orokorraren % 40 balio du.



b. Bi azterketa. Azterketa hauek nota orokorraren % 60 balio du.



b.i.) Lauhilabetearen erdiko azterketa idatzia. Honek nota orokorraren %30 balio du.

Azterketa honetan (i) eduki teorikoak eta (ii) praktika ebaluatuko dira.

Azterketa hau gainditu ahal izateko (i) eduki teorikoei dagokien zatia eta (ii)

praktikei dagokien zatia (biak) gainditu behar dira. Zati bat ez gainditzeak

berarekin dakar azterketa ez gainditzea.



b.ii.) Lauhilabetearen bukaerako azterketa idatzia. Honek nota orokorraren %30 balio du.

Azterketa honetan (i) eduki teorikoak eta (ii) praktika ebaluatuko dira. Azterketa

hau gainditu ahal izateko (i) eduki teorikoei dagokien zatia eta (ii) praktikei

dagokien zatia (biak) gainditu behar dira. Zati bat ez gainditzeak azterketa ez

gainditzea dakar.



- Ebaluazio mistoa gainditu ahal izateko ezinbestekoa da BI azterketa hauek (lauhilabetearen

erdikoa eta lauhilabetearen bukaerakoa) gainditzea.



- Ikasleak ebaluazio-ariketaren bat egiteak/aurkezteak berarekin dakar ohiko deialdian

ebaluatua izatea eta, beraz, uko egitea ohiko deialdian “ez aurkeztua” bezala agertzeari.





● EBALUAZIO MISTOA JARRAITZEKO BALDINTZAK:



- Ebaluazio mistoa jarraitu nahi bada, irakasleari idatziz adierazi behar zaio, irailaren 20a

baino lehen. Ebaluazio mistoa aukeratzen duten ikasleek lantalde batean sartu beharko

dute.



- Lantaldea osatzen duten kideen izenak irakasleari idatziz irailaren 23rako jakinarazi

behar zaizkio (posta elektronikoaren bidez).



- Ebaluazio mistoa aukeratzen duen ikasleak ezin izango du justifikatu gabeko bi falta baino

gehiago izan.



- Zehaztutako baldintzaren bat betetzen ez duen ikasleak ezin izango du ebaluazio mistoa

jarraitu, eta beraz ezin izango du irakasgaia gainditu.



- Lantalde baten barruan lan egiten ez duen kideari ez zaio etengabeko ebaluazioari dagokion

emaitza kontuan hartuko ebaluazioan.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

- Ohiz kanpoko deialdian azterketa izango da ebaluaketa modu bakarra. Honek nota orokorraren

% 100 balio du.



- Azterketa honetan eduki teorikoak (50%) eta praktika (50%) ebaluatuko dira. Azterketa hau

gainditu ahal izateko (i) eduki teorikoei dagokien zatia eta (ii) praktikei dagokien zatia

(biak) gainditu behar dira. Zati bat ez gainditzeak berarekin dakar irakasgaia ez gainditzea.



- Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ezohiko azterketara ez aurkeztea.



- Azterketa hau Dekanotzak ezarritako egunean egingo da.



- Unibertsitate mailako ikasketei dagozkien egokitasun eta zuzentasun gramatikala eskatuko

zaie ikasleei.

Compulsory materialsToggle Navigation

Hautatutako bibliografia; eskolako adibidetegiak eta ariketak.

Ikasgaiari dagozkion materialak eta eginkizunak Campus Birtualeko e-gela plataforman (http://moodle.ehu.es/moodle) jarriko dira.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

ARTIAGOITIA, X. 1998. “Determinatzaile Sintagmaren Hipotesia Euskal Gramatikan”, Uztaro 27, 33 - 61.

ARTIAGOITIA, X. 2000. Hatsarreak eta Parametroak lantzen, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia-EHU.

EUSKALTZAINDIA. 1985., Euskal gramatika. Lehen urratsak, Iruñea. Euskaltzaindia & Príncipe de Viana,.

EUSKALTZAINDIA. 1987a. Euskal gramatika. Lehen urratsak-I. Eraskina, Bilbao. Euskaltzaindia.

EUSKALTZAINDIA. 1987b. Euskal gramatika. Lehen urratsak I. Bilbao. Euskaltzaindia,.

EUSKALTZAINDIA. 1990. Euskal gramatika. Lehen urratsak III: Lokailuak. Bilbao. Euskaltzaindia,

EUSKALTZAINDIA. 1994. Euskal gramatika. Lehen urratsak IV Bilbao Juntagailuak., Euskaltzaindia.

EUSKALTZAINDIA. 1999. Euskal gramatika. Lehen hurratsak V: Menderakuntza. Bilbao. Euskaltzaindia.

EUSKALTZAINDIA. 2005. Euskal gramatika. Lehen urratsak VI. Bilbao Euskaltzaindia.

EUSKALTZAINDIA. 1994--., Euskaltzaindiaren Arauak, Bilbo.

GOENAGA, Patxi. 2007. Euskara II. Apunteak. Argitaragabea.

HUALDE, J. I. & J. ORTIZ DE URBINA. 2003. A Grammar of Basque. Amsterdam. John Benjamins.

LARSON, R. 2010. Grammar as science. MIT Press. Cambridge. MA.

ZUBIRI, Ilari & E. ZUBIRI. 2000. Euskal Gramatika Osoa (2. Edizioa). Didaktiker.

In-depth bibliography

ALBIZU, P. eta B. FERNÁNDEZ (arg). 2001. Kasu eta komuztaduraren gainean. On case and agreement.: UPV/EHU.
ALBIZU, P. eta B. FERNÁNDEZ (arg). 2004 Euskal Gramatika XXI mendearen atarian: arazo zaharrak, azterbide berriak, Gasteiz: EHU-Arabako Foru Aldundia.
ARTIAGOITIA, Xabier, Patxi GOENAGA & Joseba LAKARRA (eds.). 2002. Erramu Boneta: Festschrift for Rudolf P.G. de Rijk, ASJU Gehigarriak XLIV, Bilbo, UPV-EHU.
ARTIAGOITIA, X. & J. Lakarra (arg.). 2008. Gramatika Jaietan: Patxi Goenaga irakaslearenOmenaldiz, Special Issue of International Journal of Basque Linguistics and Philology. 287-310.
ARTEATX, Iñigo, X. ARTIAGOITIA& Arantzazu ELORDIETA 2008. Antisimetriaren hipotesia vs. Buru parametroa: euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian. Bilbo, UPV-EHU.
DUGUINE, M. 2010. Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna, Bilbo, UEU.
ELORDIETA, A. 2001. Verb Movement and Constituent Permutation in Basque, Univ. Leiden.
ETXEBERRIA, U., R. ETXEPARE & M. URIBE-ETXEBARRIA (arg.). 2012. Noun Phrases and nominalizations in Basque. John Benjamins, Amsterdam/Philadelphia.
ETXEPARE, Ricardo, Ricardo GÓMEZ & Joseba LAKARRA (arg.) 2009. Beñat Oihartzabali Gorazarre/Fesschrift for bernad Oyharçabal, ASJU Gehigarriak XLIII: 1-2, Bilbo, Gipuzkoako Foru Aldundia & UPV-EHU.
FERNANDEZ, B. & Itziar LAKA 2006. Andolin gogoan: Essays in honour of Professor Eguzkitza. Bilbo,, UPV-EHU.
FERNANDEZ, B. & Jon ORTIZ de URBINA. 2007. Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan. UEU.
FERNANDEZ, B. & Jon ORTIZ de URBINA. 2010. Datiboa hiztegian. Bilbo, UPV-EHU.
HUALDE, J.I .& J. ORTIZ DE URBINA. 1993. Generative Studies in Basque Linguistics. Amsterdam. John Benjamins.
IRURTZUN, A. 2007. The Grammar of Focus at the Interfaces. Doktorego Tesia. UPV/EHU
ORTIZ DE URBINA, J. 1989a., Parameters in the Grammar of Basque, Dordrecht, Foris.

Journals

ASJU, Euskara, Fontes Linguae Vasconum, Lapurdum, Linguistic Inquiry, Probus, Natural Language and Linguistic Theory, Syntax, Uztaro

Web addresses

- Munduko hizkuntzak:
www.ethnologue.com

- Tipologia:
http://www.linguistic-typology.org/ (Association for Linguistic Typology/ALT)

- Euskal testuak eta datubaseak:

www.vc.ehu.es/gordailua (Euskal testuen gordailua)
www.armiarma.com (Klasikoen gordailua eta abar)
http://www.norantz.org/ (Gaur egungo Iparraldeko euskal hizkeren gramatikaren bilakaera
erakusten duen datubasea)

- Morfologia eta sintaxia:

http://www.ehu.es/seg: Sareko Euskal Gramatika (SEG)
http://artxiker.ccsd.cnrs.fr (Euskal gramatikari buruz egindako lanen gordailua)

http://www.euskaltzaindia.net (Euskaltzaindiaren web orrialdea )
http://linguistlist.org/ (hizkuntzalaritza eta hizkuntzei buruzko era guztietako informazioa)

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 0.03 - . (1)
  • AULA 0.03 - . (2)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

09:30-11:00 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 0.03 - . (1)

32 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 0.03 - . (1)
  • AULA 1.06 - . (2)

32 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

13:30-15:00 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 1.06 - . (1)