XSL Content

Current Variants of Basque25688

Centre
Faculty of Arts
Degree
Bachelor's Degree in Basque Studies
Academic course
2024/25
Academic year
4
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
25688

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4060
Applied classroom-based groups2030

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Egungo euskararen aldaerak irakasgaia Euskal Ikasketak graduan eskaintzen da; halaber, Ingeles Ikasketak eta Filologia graduetan Bigarren hizkuntzaren gramatika II: euskara izendapenarekin ikas daiteke. Kasu batean zein bestean, Egungo euskararen aldaerak irakasgaia hautatzen duen ikasleak jakin-mina bide du dialektologia- eta soziolinguistika-gaiez, egungo euskararen aldaera geografiko zein sozialez, eta horiek aztertzeko lan-molde, irizpide, tradizio eta inguruabarrez. Hain zuzen, hori kontuan hartuz, euskararen aldakortasunari buruz gaur egun egiten diren ikerketak eta ikerketa horietan erabiltzen diren oinarri teoriko-metodologikoak lantzen dira, ikuspegi praktikotik.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

— CM01. Euskal hizkuntzaren egitura ikuspegi kritikoz deskribatzea eta aztertzea; zehazki, alderdi fonetikoa, morfologikoa, sintaktikoa eta lexikoa.

— CM02. Hizkuntzalaritzaren esparruko ikerketaren oinarriak, prozesuak eta teknikak ezagutzea, eta euskal hizkuntzarekin lotutako esparru profesionaleko arazoak konpontzeko erabiltzea.

— CM03. Euskal hizkuntzaren ezaugarri bereziak aztertzea eta dagokien testuinguruan kokatzea, askotariko aplikazio-esparruetan (gramatika, hizkuntza-aldakortasuna eta egoera soziolinguistikoa), beste hizkuntza batzuekin alderatuz eta teoria linguistikoaren azterketatik abiatuz.

— CM04. Euskal hizkuntzari buruzko informazioa eta ezagutza zehaztasunez transmititzea adituei.

— CM05. Zehaztasunez argudiatzea, testu espezializatuen irakurketatik abiatuta





— M11-CM01. Euskara ahoz eta idatziz erabiltzea, eta ahoz eta idatziz maila jasoa lortzea; halaber, euskal hizkuntzaren ezaugarriak aztertzeko eta azaltzeko gai izatea.

— M11-CM02. Euskal Herriko literatura eta kultura ezagutu, ulertu eta interpretatzea, lan konparatiboak egin ahal izateko.

— M11-CM03. Euskararen egitura gramatikala ezagutzea eta aztertzeko gai izatea, aztergai diren hizkuntzen ezaugarri kontrastiboak ulertu ahal izateko.



— CB3. Ikasleak gai izatea datu garrantzitsuak (oro har, dagokien arloari buruzkoak) bildu eta interpretatzeko, gizarteari, zientziari edo etikari lotutako gai garrantzitsuei buruzko hausnarketa eskatzen duten epaiak emateko.

— G001. Euskaraz komunikatzea jarioz, zehaztasunez eta aberastasunez, hala ahoz nola idatziz, erregistro eta maila nagusietan.

— G002. Euskaren alderdi linguistikoak eta literatur tradizioa ikuspegi kritikoz aztertzea, eta esparru horietako arazo teoriko eta praktikoak konpontzea.

— G003. Arazo literario, filologiko edo linguistiko zehatz bat lantzeko, aztertzeko eta azaltzeko behar den argudio-sorta egituratua eta zehatza eraikitzea, filologiaren, literatur kritikaren eta hizkuntzalaritza teorikoaren eta aplikatuaren berezko baliabideetan oinarrituz.

— G008. Hizkuntzarekin, literaturarekin eta kulturarekin lotutako era guztietako dokumentazioa eta informazioa ikuspegi kritikoz aurkitzeko, erabiltzeko, aztertzeko, laburtzea eta ebaluatzea.





IE1 Dialektologiaren eta soziolinguistikaren funtsak ezagutzea, eta ikerketa-arlo horietan baliatzen diren oinarrizko adigaiak ezagutzea eta bereiztea.

IE2 Dialektologian eta soziolinguistikan bariazioa eta aldakortasuna ikertzeko datuak eta metodologiak zertan dautzan ezagutzea, eta euskarari dagozkion kasu praktikoak zehatz aztertzeko gai izatea.

IE3 Euskararen aldaerei buruzko ikerketa-ildo eta lan garaikide garrantzitsuenak ezagutzea, eta kritikoki aztertzeko gai izatea.

IE4 Euskararen azken 50 urteotako barne- eta kanpo-bilakabideen arteko loturez jabetzea.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. Sarrera-gaiak



2. Dialektologia-gaiak

2.1. Oinarrizko irizpide metodologikoak eta ikerketa-ildoak

2.2. Euskal dialektologia: kasu-azterketak



3. Soziolinguistika-gaiak

3.1. Oinarrizko irizpide metodologikoak eta ikerketa-ildoak

3.2. Euskal soziolinguistika: kasu-azterketak



4. Euskararen aldaera estandarrak eta euskalkiak

MethodologyToggle Navigation

Irakasgaiak ahal bezain praktiko izan nahi du, eta ikasleen partaidetza aktiboa eskatuko da. Besteak beste, artikulu teoriko-metodologikoak irakurri eta eztabaidatuko dira, kasu-azterketa eredugarriak aurkeztuko dira, kasu horiek euskarara nola ekarri aztertuko da eta euskararen aldaerei buruzko proposamen nagusiak kritikoki aztertuko dira. Aurrekoekin batera, hizkuntza-bariazioaren ikerketari lotutako ohiko lanetan trebatuko dira ikasleak: landa-lanean, transkripzio-lanean, transkripzio eta testuen azterketan, eta abarretan. Halaber, hizkuntzaren soziologiari begira, euskarak egun bizi duen egoera eta euskararekin lotu ohi diren askotariko arazoak aurkeztu, iruzkindu eta eztabaidatuko dira.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 40
    • Individual works (%): 40
    • Team projects (problem solving, project design)) (%): 20

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ikasleak nahiago duen ebaluazio-mota hautatu ahalko du: jarraitua edo azken ebaluazioa.

Azken ebaluazioa egin nahi duten ikasleek hala jakinarazi beharko diote irakasleari, dagokion papera beteta, betiere lehenengo 9 asteen barruan.



Ebaluazio jarraitua

--------------------

Bakarkako jarduna: % 40

Taldekako lanak: % 20

Proba idatzia: % 40



Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da hiru atalak gainditzea.



Azken ebaluazioa

----------------

Azken ebaluazioa hautatzen duten ikasleek proba idatzia egin beharko dute, eta balioa % 100ekoa izango da. Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da azterketako atal nagusi guztiak gainditzea.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Ezohiko deialdian, ikasleek proba idatzia egin beharko dute. Irakasgaia gainditzeko, ezinbestekoa izango da azterketako atal nagusi guztiak gainditzea.

Compulsory materialsToggle Navigation

- Ordenagailua.
- Grabazioak entzuteko kaskoak.
- Bibliografia.
- Irakasleak banatuko dituen bestelako materialak.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Camino, Iñaki. 2004. Irizpide teoriko-metodologikoak egungo euskal dialektologian. Euskera, 49(1), 67-102.

Camino, Iñaki. 2005. Euskal soziolinguistikaren atarian. In Nerekin yaio nun. Txillardegiri omenaldia (Iker-17) (157-187. or.). Bilbo: Euskaltzaindia.

Camino, Iñaki. 2009. Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi. Donostia, Elkar.

Camino, Iñaki. 2019. An overview of Basque Dialects. In Kees de Bot, Lenore, Grenoble, Pia L. & Røyneland, Unn (arg.), Linguistic minorities in Europe online. Berlin: De Gruyter.

Chambers, J. K. & Trudgill, P. 1994 La dialectología. Madril: Visor.

Etxebarria, Maitena. 2013. La variación lingüística: precisiones en torno a la noción en diversas teorías lingüísticas. Oihenart, 28, 207-239.

Euskaltzaindia. 2010-2016. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa I-VII. Bilbo: Euskaltzaindia.

Gaspar, Artzai. 2020. Euskara batuaren eta euskalkien inguruko jarrerak eta iritziak. Bat, 115, 137-153.

Hernández-Campoy, Juan Manuel. 1993. Dialectología tradicional, sociolingüística laboviana y geolingüística trudgilliana: tres aproximaciones al studio de la variación. ELUA, 9, 151-181.

Ivić, Pavle. 1962. On the structure of dialect differentiation. Word, 18, 33-53.

Moreno Cabrera, Juan Carlos. 2008. El nacionalismo lingüístico. Una ideología destructiva. Bartzelona: Península.

Veny, Joan. 1992. Fronteras y áreas dialectales. In Gotzon Aurrekoetxea & Xarles Videgain (arg.), Nazioarteko dialektologia biltzarra. Agiriak (197-245. or.). Bilbo: Euskaltzaindia.

Zuazo, Koldo. 2000. Euskararen sendabelarrak. Irun: Alberdania.

Zuazo, Koldo. 2005. Euskara batua, ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.

Zuazo, K. 2014. Euskalkiak. Donostia: Elkar.

Zuazo, Koldo. 2019. Standard Basque and its dialects. Londres: Routledge.



In-depth bibliography

Gai bakoitzari loturik emango da bibliografia espezializatua.

Journals

ASJU
BAT soziolinguistika aldizkaria
Enseiukarrean
Euskera
Fontes Linguae Vasconum
Lapurdum
Litterae vasconicae
Mundaiz
Oihenart
RIEV
Sancho el Sabio
Uztaro

Web addresses

Ahotsak: http://ahotsak.eus
Endangered Languages proiektua: http://www.endangeredlanguages.com/
Etnologue: http://www.ethnologue.com/
Euskalkiak proiektua: http://euskalkiak.eus/index.php
Euskararen herri hizkeren atlasa (Euskaltzaindia): https://www.euskaltzaindia.eus/
Filoblogia: http://filoblogia.blogariak.net/
Mintzoak proiektua: https://www.mintzoak.eus/eu/
Nafarroako fonoteka: https://www.mediateka.eus/eu/bildumak/fonoteka/
Norantz proiektua: http://www.norantz.org/web/proiektua
Orotariko Euskal Hiztegia (Euskaltzaindia) https://www.euskaltzaindia.eus/
Sareko Euskal Gramatika: http://www.ehu.es/seg

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
20-36

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 105 - AULARIO LAS NIEVES (1)
  • AULA 215 - AULARIO LAS NIEVES (2)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
20-36

11:30-13:00 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 205 - AULARIO LAS NIEVES (1)