Basque Grammar II25669
- Centre
- Faculty of Arts
- Degree
- Bachelor's Degree in Basque Studies
- Academic course
- 2024/25
- Academic year
- 2
- No. of credits
- 6
- Languages
- Basque
- Code
- 25669
- Restrictions
- Para poder matricularse de la asignatura "Gramática vasca II" hay que tener superada la asignatura "Gramática vasca I".
TeachingToggle Navigation
Teaching guideToggle Navigation
Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation
Euskal Gramatika II ikasgaia bigarren ikasturteko oinarrizko ikasgaia da, eta lehenengo ikasturteko Euskal Gramatika I izeneko oinarrizko ikasgaiari jarraitzen dio.
Ikasgaiaren helburu nagusia perpausaren erabateko analisi sintaktikoa egitea da. Zehazkiago, ikasgai honetan:
● Euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusiak identifikatzen, deskribatzen eta aztertzen dira.
● Euskararen ezaugarri morfosintaktiko nagusiak beste hizkuntza batzuen testuinguruan kokatzen
dira, batzuetan ezaugarri horien unibertsaltasunaz jabearazteko, bestetan haien izaera
bereizgarriaz ohartarazteko.
● Ikasgai honek Hizkuntzalaritza formalaren (eta bereziki Gramatika Sortzailearen) oinarrizko
zenbait hatsarre, formalismo eta jardunbide metodologiko aurkezten ditu, euskararen ezaugarri
morfosintaktiko nagusien analisian modu egokian aplikatuz.
● Analisi morfosintaktikoan beharrezkoak diren gaitasun analitikoak garatzeko ezagutzak eta
jardunbideak aurkezten eta lantzen ditu.
● Euskal gramatikaren deskribapenean beharrezko den terminologia zehatza aurkezten du, ikasleak
zuzenki erabiltzen ikas dezan.
● Perpausaren (eta perpausa osatzen duten osagaien) erabateko analisi sintaktikoa egiten du.
● Perpaus mota guztiak argi bereizten ditu, bakoitzaren ezaugarriak eta erabilera ezagutuaraziz.
● Mota guztietako perpausen azaleko egituraren berri zehatza ematen du(osagai-egitura eta osagaien
hurrenkera).
● Ikaslea hizkuntzalari izateko/Lanerako prestatzen du, morfosintaxiari dagokion esparruan.
Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation
K1. M04CM01:[ G001 (MEC1,4), G002 (MEC1,3), G004 (MEC2,4)]
Euskararen gramatika-sistema ezagutzea eta deskribatzeko gai izatea.
K2. M04CM03:[ G001 (MEC1,4), G004 (MEC2,4), G007 (MEC2,4,5)]
Euskara modu aurreratuan ezagutzea, eta hura aplikatzen jakitea jarduera akademikoan eta
profesionalean.
K3. M04CM04:[G001 (MEC1,4), G003 (MEC1,2,4,5), G004 (MEC2,4)].
Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea,
entzulego/irakurlego espezializatuari zein ez-espezializatuari.
K4. M04CM05: [ G003 (MEC1,2,4,5), G004 (MEC2,4), G008 (MEC2, MEC3)]
Espezialitateko testuak irakurtzetik abiatuta argumentatzen jakitea.
Theoretical and practical contentToggle Navigation
1. OINARRIZKO KONTZEPTUAK.
Gramatika sortzailearen ikermoldea. Gramatika Unibertsala eta parametroak.
Kategoriak eta egiturak. X-barra teoriaren oinarriak. Euskararen ezaugarri morfosintaktiko
nagusiak.
2. PERPAUSA.
Perpausaren osagaiak. Perpaus osagaien barne egitura. Perpausaren egitura sintaktikoa.
Egitura sintaktikoa eta hitz hurrenkeraren arteko lotura: mugimenduak eta mugimendu motak.
3. PERPAUS MOTAK: EZAUGARRI MORFOSINTAKTIKO ETA SEMANTIKOAK
Perpausak sailkatzeko irizpide nagusiak. Perpaus lokabeak. Perpaus elkarketa: juntadura,
alborakuntza, menderakuntza. Mendeko perpausak eta –(E)N, -(E)LA, BA-, eta BAIT-
menderagailuak. Perpaus jokatugabeak.
MethodologyToggle Navigation
J.1. Eskola magistralak: gaitegiko eduki teorikoen azalpena eta arrazoiketa.
J.2. Irakurgaien inguruko azalpen gidatuak.
J.3. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa, irakaslearen gidaritzapean.
[Talde osoa elkarrekin].
J.4. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa (ariketak edo/eta lanak).
[Banaka zein talde txikietan; etxean zein eskolan egitekoak].
J.5. Ikasleek bibliografia irakurtzea eta lantzea eta gaiak ikastea.
J.5. Ariketa eta lanen zuzenketa.
J.5.1. Talde osoarekin batera
J.5.2. Ikasle bakoitzarekin edota talde txikietan
J.5.3. Agindutako ariketak ebaluaziorako zuzentzea (irakasleak bakarrik)
J.6 Azterketa(k): Ikastaroan zehar landutako gai teoriko zein ariketa praktikoei buruz.
- Ikastaroaren erritmoa eta maila egokiak direla ziurtatze aldera, ikasleei egindako galdetegiak erabiliko dira. Emaitzak kontuan hartuz, behar izanez gero eduki teorikoen azalpena eta ariketen/lanen bidezko jardunbide praktikoa egokituko dira (errepaso edo/eta indartze jardueren bidez, ariketa mota berrien bidez, etab.).
Assessment systemsToggle Navigation
- Final Assessment System
- Tools and qualification percentages:
- Written test to be taken (%): 60
- Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 40
Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation
1. Ikasleak aukeratu ahalko du: A) azken azterketa batean oinarritutako ebaluazioa (honek nota
orokorraren % 100 balio du), ala B) ebaluazio mistoa.
A) AZKEN AZTERKETA BATEAN OINARRITUTAKO EBALUAZIOA
Ikasturte amaierako azterketa idatzian eduki teorikoak eta praktika ebaluatuko dira.
Azterketa hau Dekanotzak ezarritako ohiko deialdiko egunean egingo da.
B) EBALUAZIO MISTOA (etengabeko ebaluazioa + azterketa(k)):
a. Etengabeko ebaluazioa (etxean edo/eta eskolan egiteko ariketak, indibidualak zein taldean).
Etengabeko ebaluazioan praktika zein eduki teorikoak ebaluatuko dira. Irakasleak agindutako
edozein ariketa jaso dezake zuzentzeko; zuzendutako ariketen emaitzak kontuan hartuko dira
ebaluaziorako.
Honek nota orokorraren % 40 balio du.
b. Urtarrileko azterketa idatzia Nota orokorraren % 60 balio du. Urtarrileko azterketa
gainditzea ezinbestekoa da irakasgaia gainditzeko.
Urtarrileko azterketa idatzian eduki teorikoak eta praktika ebaluatuko dira.
Azterketa hau Dekanotzak ezarritako ohiko deialdiko egunean egingo da.
Ebaluazio mistoa aukeratzen duen ikasleak aukera izango du lauhilabetearen erdian izango den
teoriari buruzko ebaluazio-ariketa berezi bat egiteko. Ebaluazio-ariketa honetan 7 edo 7 baino
gehiago ateratzen duen ikasleak ez du ikasturte amaierako azterketa idatzian teoriaren atal
honi dagokion zatia egingo (teoria atalaren bigarren zatia bakarrik egingo du). Azterketa
honetan 7-ra heltzen ez den ikasleak (edo ebaluazio-froga hau egiten ez duen ikasleak) eduki
teorikoei buruzko galdera guztiak egin beharko ditu ikasturte amaierako azterketan.
Ikasleak ebaluazio-ariketaren bat egiteak/aurkezteak berarekin dakar ohiko deialdian ebaluatua
izatea eta, beraz, uko egiten diola ohiko deialdian “ez aurkeztua” bezala agertzeari.
EBALUAZIO MISTOA JARRAITZEKO BALDINTZAK:
Ebaluazio mistoa jarraitu nahi bada, irakasleari idatziz adierazi behar zaio, irailaren 18
baino lehen. Ebaluazio mistoa aukeratzen duten ikasleek lantalde batean sartu beharko dute.
Lantaldea osatzen duten kideen izenak irakasleari idatziz irailaren 22rako jakinarazi behar
zaizkio (posta elektronikoaren bidez). Ebaluazio mistoa aukeratzen duen ikasleak ezin izango
du justifikatu gabeko bi falta baino gehiago izan. Zehaztutako baldintzaren bat betetzen ez
duen ikasleak ezin izango du ebaluazio mistoa jarraitu. Lantalde baten barruan lan egiten ez
duen kideari ez zaio etengabeko ebaluazioari dagokion emaitza kontuan hartuko ebaluazioan.
Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation
- Ohiz kanpoko deialdian azterketa izango da ebaluaketa modu bakarra. Honek nota orokorraren %
100 balio du.
- Azterketa honetan eduki teorikoak eta praktika ebaluatuko dira.
- Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ezohiko azterketara ez aurkeztea.
Compulsory materialsToggle Navigation
Hautatutako bibliografia; eskolako adibidetegiak eta ariketak.
Ikasgaiari dagozkion materialak eta eginkizunak Campus Birtualeko e-gela plataforman (http://moodle.ehu.es/moodle) jarriko dira.
BibliographyToggle Navigation
Basic bibliography
ARTIAGOITIA, X. 1998. “Determinatzaile Sintagmaren Hipotesia Euskal Gramatikan”, Uztaro 27, 33 - 61.
ARTIAGOITIA, X. 2000. Hatsarreak eta Parametroak lantzen, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia-EHU.
EUSKALTZAINDIA. 1985., Euskal gramatika. Lehen urratsak, Iruñea. Euskaltzaindia & Príncipe de Viana,.
EUSKALTZAINDIA. 1987a. Euskal gramatika. Lehen urratsak-I. Eraskina, Bilbao. Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1987b. Euskal gramatika. Lehen urratsak I. Bilbao. Euskaltzaindia,.
EUSKALTZAINDIA. 1990. Euskal gramatika. Lehen urratsak III: Lokailuak. Bilbao. Euskaltzaindia,
EUSKALTZAINDIA. 1994. Euskal gramatika. Lehen urratsak IV Bilbao Juntagailuak., Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1999. Euskal gramatika. Lehen hurratsak V: Menderakuntza. Bilbao. Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 2005. Euskal gramatika. Lehen urratsak VI. Bilbao Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1994--., Euskaltzaindiaren Arauak, Bilbo.
GOENAGA, Patxi. 2007. Euskara II. Apunteak. Argitaragabea.
HUALDE, J. I. & J. ORTIZ DE URBINA. 2003. A Grammar of Basque. Amsterdam. John Benjamins.
LARSON, R. 2010. Grammar as science. MIT Press. Cambridge. MA.
ZUBIRI, Ilari & E. ZUBIRI. 2000. Euskal Gramatika Osoa (2. Edizioa). Didaktiker.
In-depth bibliography
ALBIZU, P. eta B. FERNÁNDEZ (arg). 2001. Kasu eta komuztaduraren gainean. On case and agreement.: UPV/EHU.
ALBIZU, P. eta B. FERNÁNDEZ (arg). 2004 Euskal Gramatika XXI mendearen atarian: arazo zaharrak, azterbide berriak, Gasteiz: EHU-Arabako Foru Aldundia.
ARTIAGOITIA, Xabier, Patxi GOENAGA & Joseba LAKARRA (eds.). 2002. Erramu Boneta: Festschrift for Rudolf P.G. de Rijk, ASJU Gehigarriak XLIV, Bilbo, UPV-EHU.
ARTIAGOITIA, X. & J. Lakarra (arg.). 2008. Gramatika Jaietan: Patxi Goenaga irakaslearenOmenaldiz, Special Issue of International Journal of Basque Linguistics and Philology. 287-310.
ARTEATX, Iñigo, X. ARTIAGOITIA& Arantzazu ELORDIETA 2008. Antisimetriaren hipotesia vs. Buru parametroa: euskararen oinarrizko hitz hurrenkera ezbaian. Bilbo, UPV-EHU.
DUGUINE, M. 2010. Argumentu isilak eta hizkuntz aldakortasuna, Bilbo, UEU.
ELORDIETA, A. 2001. Verb Movement and Constituent Permutation in Basque, Univ. Leiden.
ETXEBERRIA, U., R. ETXEPARE & M. URIBE-ETXEBARRIA (arg.). 2012. Noun Phrases and nominalizations in Basque. John Benjamins, Amsterdam/Philadelphia.
ETXEPARE, Ricardo, Ricardo GÓMEZ & Joseba LAKARRA (arg.) 2009. Beñat Oihartzabali Gorazarre/Fesschrift for bernad Oyharçabal, ASJU Gehigarriak XLIII: 1-2, Bilbo, Gipuzkoako Foru Aldundia & UPV-EHU.
FERNANDEZ, B. & Itziar LAKA 2006. Andolin gogoan: Essays in honour of Professor Eguzkitza. Bilbo,, UPV-EHU.
LAKARRA, J. & J. ORTIZ DE URBINA (arg.). 1992. Studies in Generative Grammar and Basque Syntax, Donostia.
IRURTZUN, A. 2007. The Grammar of Focus at the Interfaces. Doktorego Tesia. UPV/EHU.
ORTIZ DE URBINA, J. 1989a., Parameters in the Grammar of Basque, Dordrecht, Foris.
Journals
ASJU, Euskara, Fontes Linguae Vasconum, Lapurdum, Linguistic Inquiry, Probus, Natural Language and Linguistic Theory, Syntax, Uztaro
Web addresses
- Munduko hizkuntzak:
www.ethnologue.com
- Tipologia:
http://www.linguistic-typology.org/ (Association for Linguistic Typology/ALT)
- Euskal testuak eta datubaseak:
www.vc.ehu.es/gordailua (Euskal testuen gordailua)
www.armiarma.com (Klasikoen gordailua eta abar)
http://www.norantz.org/ (Gaur egungo Iparraldeko euskal hizkeren gramatikaren bilakaera
erakusten duen datubasea)
- Morfologia eta sintaxia:
http://www.ehu.es/seg: Sareko Euskal Gramatika (SEG)
http://artxiker.ccsd.cnrs.fr (Euskal gramatikari buruz egindako lanen gordailua)
http://www.euskaltzaindia.net (Euskaltzaindiaren web orrialdea )
http://linguistlist.org/ (hizkuntzalaritza eta hizkuntzei buruzko era guztietako informazioa)
GroupsToggle Navigation
31A Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages
Weeks | Monday | Tuesday | Wednesday | Thursday | Friday |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:00-15:00 (1) | 13:00-13:30 (2) |
Teaching staff
Classroom(s)
- AULA 0.03 - . (1)
- AULA 0.03 - . (2)
31A Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages
Weeks | Monday | Tuesday | Wednesday | Thursday | Friday |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 13:30-15:00 (1) |
Teaching staff
Classroom(s)
- AULA 0.03 - . (1)
31B Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages
Weeks | Monday | Tuesday | Wednesday | Thursday | Friday |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:00-11:00 (1) | 09:00-09:30 (2) |
Teaching staff
Classroom(s)
- AULA 0.03 - . (1)
- AULA 0.03 - . (2)
31B Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages
Weeks | Monday | Tuesday | Wednesday | Thursday | Friday |
---|---|---|---|---|---|
1-15 | 09:30-11:00 (1) |
Teaching staff
Classroom(s)
- AULA 0.03 - . (1)