XSL Content

Themes of Basque Diachrony and Onomastics 25687

Centre
Faculty of Arts
Degree
Bachelor's Degree in Basque Studies
Academic course
2023/24
Academic year
4
No. of credits
6
Code
25687

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4060
Applied classroom-based groups2030

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Laugarren mailako hautazko ikasgai hau euskararen diakronia (Euskal Testuak I eta II, Euskararen Historia I eta II) eta neurri batean euskararen dialektologia (Euskal Dialektologia) aztertzen dituzten derrigorrezko ikasgaien “osagarria” litzateke. Helburu hori betetze aldera, euskararen diakroniarekin lotutako gai aukeratuak jorratuko dira bertan. Halaber, euskal onomastikak euskararen historiaren ikerketarako izan dezakeen garrantzia kontuan hartuta, onomastikari buruzko gaiak ere landuko dira ikasgai honetan. Azkenez, ikasgaia azken mailako hautazkoa izanik, garrantzi handia emango zaio bertan ikerketa-lan (“proiektu”) bat burutu eta aurkezteari.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

HEZIKETA HELBURUAK:

1. Euskarak aurre-historian zein historian zehar, eta fonetika, morfologia, sintaxi eta lexiko arloetan izandako garapen nagusiak azaldu ahal izatea.

2. Aurreko helburua betetzeko behar diren hizkuntzalaritza orokorreko hastapenak ezagutzea, eta horretarako behar diren tresnak, edukiak eta terminologia menperatzea.

3. Euskal onomastikaren garrantzia euskararen historiaren ikerketarako ulertzea.

4. Euskal Herriko pertsona- eta leku-izenen inguruko ezaugarri semantiko eta formal nagusiak ezagutzea.



GAITASUNAK:

- Moduluko gaitasunak (Modulua: M06 – Euskal Literatura eta Filologia):

M06CM01: Euskarazko aroak, egileak eta lanak sakontasunez deskribatzea eta aztertzea, eta inguruko literaturaren eta literatura-teoriaren testuinguruan euskal lanak modu kritikoan baloratzea.

M06CM02: Euskararen bilakaera modu sakonean deskribatzea eta aztertzea.

M06CM04: Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza mota transmititzen jakitea publiko espezializatuari.



- Tituluko gaitasunak (Titulua: Euskal Ikasketen Gradua):

G002: Euskara modu kritikoan aztertzea hizkuntzalaritzako alderdi guztiei eta literatura-tradizioari dagokionez, eta arlo horietako arazo teorikoak eta praktikoak ebaztea.

G003: Literaturako, filologiako edo hizkuntzalaritzako arazo bat lantzeko, aztertzeko eta azaltzeko beharrezkoa den argudiatzea modu egituratuan eta zehatzean eraikitzea, eta, horretarako, filologiako, literatura-kritikako eta hizkuntzalaritza teorikoko eta aplikatuko berezko teorietan, metodoetan eta baliabideetan oinarritzea.

G005: Euskararen eta euskal kulturaren industriekin lotutako arazoak antzematea, diagnostikatzea eta ebaztea.

G007: Banaka nahiz diziplina bereko edo diziplina anitzeko taldeekin modu kooperatiboan lan egitea.

G008: Hizkuntzarekin, literaturarekin eta kulturarekin lotutako mota guztietako dokumentazioa eta informazioa aurkitzea, erabiltzea, aztertzea, sintetizatzea eta ebaluatzea modu kritikoan.

Theoretical and practical contentToggle Navigation

Ikasturte bakoitzean ikasgaiaren heziketa-helburuekin lotutako gai batzuk hautatuko dira hauen artean:



I. Euskararen inguruko gai diakronikoak. 1. Euskal fonetika, ikuspegi diakronikotik. 2. Euskal morfologia, ikuspegi diakronikotik. 3. Euskal sintaxia, ikuspegi diakronikotik. 4. Euskal lexikoa, ikuspegi diakronikotik. // II. Euskal onomastika. 1. Euskal antroponimia eta teonimia Antzinate eta Erdi Aroan. 2. Euskal antroponimia Aro Modernotik gaurdaino. 3. Euskal toponimia Antzinatean. 4. Euskal toponimia handia. 5. Euskal toponimia txikia (i): alderdi semantiko-kulturalak. 6. Euskal toponimia txikia (ii): alderdi formalak.

MethodologyToggle Navigation

- Irakaskuntza metodologiak alderdi teorikoa eta alderdi praktikoa besarkatuko ditu:

- Alderdi teorikoari dagokionez, ikasturte bakoitzaren gaitegia eskola magistraletan azalduko da, baina beti ere ikasleen parte-hartzea eta argudiatzea eskatuaz.

- Alderdi teoriko-praktikoari dagokionez, kurtsoaren hasieran emango den material sortaren (zein beste irakurgai eta material batzuen) laguntzaz, taldekako eztabaidak piztuko dira.

- Alderdi praktikoaz den bezainbatean, eduki teorikoak barneratzeko ariketa zehatzak egingo dira. Ahal delarik, ariketa praktiko hauek eskolan zuzenduko dira.

- Azkenez, ikerketa-lan ("proiektu") bat burutu eta aurkeztu beharko dute ikasleek, banaka edo taldeka egin ahalko dena.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 50
    • Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 10
    • Individual works (%): 30
    • Bertaratzea eta parte-hartzea (%): 10

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

- Deialdi bati uko egiteko nahikoa izango da azken azterketa edo/eta lana (edo honen aurkezpena) ez egitea eskatutako datarako.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

- Deialdi bati uko egiteko nahikoa izango da azken azterketa edo/eta lana (edo honen aurkezpena) ez egitea eskatutako datarako.

Compulsory materialsToggle Navigation

- Ikasturte bakoitzaren gaitegia eta materialak kurtsoaren hasieran eskuratuko dira. Fakultateko liburu-dendan edo/eta E-Gelan egongo dira eskuragarri.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

- Mitxelena, Koldo. 1977 [1961]. Fonética Histórica Vasca.

- Azkarate, Miren & Patxi Altuna. 2001. Euskal morfologiaren historia.

In-depth bibliography

Ikus ikasturteko programan

Journals

- Anuario del Seminario Julio de Urquijo (ASJU)
- Euskera
- Fontes Linguae Vasconum (FLV)
- Lapurdum
- Uztaro

Web addresses

- Orotariko Euskal Hiztegia: http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=276&Itemid=413&lang=eu
- Armiarma: http://www.armiarma.eus/
- Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.eus/