XSL Content

Basque Morphology25671

Centre
Faculty of Arts
Degree
Bachelor's Degree in Basque Studies
Academic course
2023/24
Academic year
2
No. of credits
6
Languages
Basque
Code
25671
Restrictions
Para poder matricularse de la asignatura "Morfología vasca" hay que tener superada la asignatura "Gramática vasca I".

TeachingToggle Navigation

Distribution of hours by type of teaching
Study typeHours of face-to-face teachingHours of non classroom-based work by the student
Lecture-based4060
Applied classroom-based groups2030

Teaching guideToggle Navigation

Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation

Ikastaro honen xedea bikoitza da: alde batetik ikasleok euskararen morfologia egituraren ezagutza zabala lor dezaten bilatzen da, aldi berean morfologia teoriaren oinarrizko ezagutza lortuz. Euskal morfologiaren baliabide eta mekanismoen deskribapen zehatza egingo dugu, eratorpen eta inflexio morfologiak euskaraz dituzten ezaugarriak azalduz. Euskararen egitura morfologikoen azterketan zehar arazo enpiriko eta teorikoak aurkitzen ditugun heinean, morfologia teoriaren hipotesi desberdinak ikusi eta eztabaidatzeko aukera izango dugu, beti ere morfologia teoriaren oinarrizko ezagutza eraiki eta hobetzearen helburuarekin.

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

G1 Euskararen gramatikari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatzea

G2 Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, morfologiari eta gramatikaren beste atalekiko (sintaxia, fonologia, sintaxia, lexikoa) harremanari dagokionez.

G3 Euskararen bilakaera diakronikoaren atal morfologiko zenbait deskribatzea

G4 Euskarari buruzko hainbat informazio eta ezagutza transmititzen jakitea, entzulego/ irakurlego adituari zein entzulego ez espezializatuari.

G5 Espezialitateko testuak irakurtzetik abiatuta argumentatzen jakitea.



Irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak



J.1. Gaitegiko eduki teorikoen azalpena eta arrazoiketa

J.2. Gaitegiko eduki teorikoen ariketen bidezko jardunbide praktikoa

J.3. Edukinei lotutako lan jakinen irakurketa gidatua eta testu analisia

J.4. Gaitegiko edukiak lantzeko baliabide teknikoen erabilera

J.5. Ebaluazio jarduerak

Theoretical and practical contentToggle Navigation

A. Atala.

HITZ ERATORPENA EUSKARAZ. Euskal atzizkien azterketa; atzizkia eta erroaren arteko erlazioa; euskararen hitz eratorrien egitura. Euskal atzizkien sailkapena. Atzizkien informazio lexikoa eskuratzeko baliabideak. Ariketak.



HITZ ELKARKETA EUSKARAZ. Hitz-elkarketa mota desberdinak: sailkapena. Hitz elkartuen ezaugarri orokorren deskribapena; elementuen arteko erlazioak. Hitz elkarketa eta eratorpenaren morfonologia. Konposizionalitatea eta lexikalizazioa morfologian. Ariketak.



B. Atala

MORFOLOGIA ATALAREN ANTOLAKETA. Hitz konplexuen barne-egitura. Analisi morfo-logikoa: zatikatzea eta morfemen sailkapena. Hitz eratorpena eta elkarketaren arteko ezberdintasunen azterketa eta ondorioak. Ariketak.



ARDATZA ETA ARGUMENTU EGITURA MORFOLOGIAN. Buruaren ezaugarrien islapena morfologian. Euskararen hitz eratorri eta elkartuen barneko egitura berrikusiz. Argumentu-egitura eta morfologia: eratorpena eta (nominalizazioen) argumentu egitura; Aditz erroaren ezaugarriak; hitz osoaren argumentu egitura. Hitz elkartu sintetikoen argumentu egitura. Ariketak.



MORFOLOGIAREN LEKUA GRAMATIKAN. Morfologia, hiztegia eta gramatikaren beste atalak. Nominalizazioen kasua: izen eratorrien eta oinarrizkoen ezaugarri morfologikoak. Morfologia programa baterako bidean. Ariketak.



C. Atala

INFLEXIO MORFOLOGIA (I). ADITZ INFLEXIOAREN EGITURA. Euskal aditz laguntzailea; inflexioaren islapen sintaktikoa. Morfologiaren lekua eta hiztegi-txertaketa sintaxian.



INFLEXIO MORFOLOGIA (II). EUSKAL DEKLINABIDEA. Kasu-markak eta postposizioak euskaraz. Ariketak.

MethodologyToggle Navigation

Ikasgai honetan alderdi teorikoa eta praktikoa landuko dira, zenbaitetan saio berdinean eta beste zenbaitetan alderdi zehatzak lantzeko saio bereziak eginez.



Ikasleen parte-hartzea ezinbestekoa da, hala nola klaseko eta etxeko ariketak egitean edo klaseko eztabaidetan.



Binakako lanaren bidez, eratorpenaren ezaugarri nagusien propietateetan sakonduko da. Halaber, lan hau baliagarria izango da ikasleak hainbat informazio eta ezagutza transmititzen ikasteko.



Etxeko ariketen helburu nagusia da taldearen ikaste prozesua bideratuta dagoela ziurtatzea, aldi berean banakako arazoak ere kontrolatzeko aukera izanik. Horretarako, ariketa zuzentzean identifikatzen ditudan arazoak zein proposamen interesgarriak eztabaidatuko ditugu praktika saioetan denon artean, erantzun-eredu bat osatuz. Halaber, etxean egiteko lana bideratzeko ere baliagarriak izango dira.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Continuous Assessment System
  • Final Assessment System
  • Tools and qualification percentages:
    • Written test to be taken (%): 40
    • Multiple-Choice Test (%): 55
    • Parte-hartze egokia (%): 5

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

a. Ezinbestekoa da eskolara eta praktika saioetara erregulartasunez etortzea, Dekanotzaren baimena aurkeztu ezean (ik. azken oharra).



b. Morfologia analisiaren ariketa idatziaren nota 7 edo gehiago izatea ezinbestekoa da irakasgaia gainditzeko, bai ebaluazio jarraia eginez gero, bai azken azterketa osoa egitea erabakitzen baduzue.



c. Eskolan erregulartasunez parte hartu ezin duen ikaslea Graduko eta Lehenengo eta Bigarren Zikloko Ikasketen Gestiorako araudiko 43. artikuluan agertzen diren egoeretako batean egon beharko da. Kasu horretan, ebaluazio ez-jarraituaren sistema jarraituko du eta, ondorioz, urtarrileko azterketan ebaluaketaren %100 lortu ahal izango du. Egoera horretan dagoen ikasleak irakasleari eman beharko dio bere egoeraren berri (ziurtagiriarekin) klasea hasi eta hiru asteko tartean.

Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

1- Ezohiko deialdian, azterketa izango da ebaluazio-irizpide bakarra.



2- Beraz, ezohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azken azterketara ez aurkeztea.

Compulsory materialsToggle Navigation

E-GELA (MOODLE) plataforman ezarritako materiala: eskolako ariketa orriak eta etxerako ariketak, adibidetegiak, eskolako aurkezpenak, baliabide bibliografikoak eta irakasgaia prestatzeko baliagarria izan daitezkeen bestelako materialak. Halaber, bertan egongo dira programa eta ebaluazio irizpideak zehazten dituen dokumentu bat.

-----------------------------
Artiagoitia irakasleak “2. Gaia. Hiztegi sorkuntzarako baliabideak”, Euskal Gramatika I ikasgairako prestatutako apunteak (lehen kurtsoko materialaren errepasoa; ikus e-gela)
Artiagoitia irakasleak “6. Gaia. Aditzaren azterketa”, Euskal Gramatika I ikasgairako prestatutako apunteak (lehen kurtsoko materialaren errepasoa; ikus e-gela)
Artiagoitia irakasleak “5. Gaia. Kasu markak eta postposizioak”, Euskal Gramatika I ikasgairako prestatutako apunteak (lehen kurtsoko materialaren errepasoa; ikus e-gela).
Villasante, Luis. 1981. Palabras vascas compuestas y derivadas, Oñati, Ed. Aránzazu.
Artiagoitia, Xabier. 1998. “GARRI atzizkiaren izaera bikoitzaz: zergatik den maitagarria bezain mingarria”, ASJU 29.2. (1 eta 2 atalak eta ondorioak).
Pérez Gaztelu, Elixabete, et al. 2004. “Tipos de compuestos en lenguas románicas y en vasco”, in E. Pérez Gaztelu et al, arg. 2004, 109-161.
Gómez, Ricardo. 1994. “Euskal aditz morfologia: VSO-tik SOV-ra”, in Orpustan, arg., La langue basque parmi les autres, Izpegi, 93-114.

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

Artiagoitia, Xabier. 1998. “GARRI atzizkiaren izaera bikoitzaz: zergatik den maitagarria bezain mingarria”, ASJU 29.2. (1 eta 2 atalak eta ondorioak).

San Martin, Itziar. “Atzizki aspektualez sorturiko nominalizazioen azterketa kontrastibo bat”

Pérez Gaztelu, Elixabete, et al. 2004. “Tipos de compuestos en lenguas románicas y en vasco”, in E. Pérez Gaztelu et al, arg. 2004, 109-161.

Baker, Mark & Jonathan Bobaljik. 2002. Introduction to Morphology. Eskuizkribua, Rutgers Univ. & Univ. of Connecticut. [Hautatutako atalak]

Lieber, Rochelle. 2009. Introducing Morphology. Cambridge, Cambridge Univ. Press. [Hautatutako atalak]

Gómez, Rikardo. 1994. “Euskal aditz morfologia: VSO-tik SOV-ra”, in Orpustan, arg., La langue basque parmi les autres, Izpegi, 93-114.

Ariztimuño, Borja. 2013. “Finite Verbal Morphology”. In M. Mtz. Areta, arg., 359-424.

Laka, Itziar. 1991. “The Structure of Inflection: a case study in X0 syntax, in J.I. Hualde eta J. Ortiz de Urbina, arg., Generative Studies in Basque Linguistics, J. Benjamins, 21-70.

Arregi, Karlos & Andrew Nevins. 2012. Morphotactics. Basque auxiliaries and the structure of Spellout, Springer. [Hautatutako atalak]

In-depth bibliography

IKUS PROGRAMA

Journals

Lapurdum
Anuario del Seminario “Julio de Urquijo”-International Journal of Basque Linguistics and Philology
Uztaro
Fontes Linguae Vasconum
Euskera
Boletin de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País
Morphology Yearbook

Web addresses

Klasikoen gordailua: http://www.ehu.eus/ehg/kc/
Orotariko Euskal Hiztegia:
http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=276&Itemid=413&lang=eu
Ereduzko Prosa Gaur: http://www.ehu.eus/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/

Examining board of the 5th, 6th and exceptional callToggle Navigation

  • CAMINO LERCHUNDI, IGNACIO
  • JAUREGUI NAZABAL, OROITZ
  • MANTEROLA GARATE, IBON

GroupsToggle Navigation

31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 1.04 - . (1)
  • AULA 210 - AULARIO LAS NIEVES (2)

31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages

Calendar
WeeksMondayTuesdayWednesdayThursdayFriday
1-15

11:30-13:00 (1)

Teaching staff

Classroom(s)

  • AULA 210 - AULARIO LAS NIEVES (1)