Written Expression in the Media27119
- Centre
- Faculty of Social and Communication Sciences
- Degree
- Bachelor's Degree in Journalism
- Academic course
- 2024/25
- Academic year
- 4
- No. of credits
- 6
- Languages
- Spanish
- Basque
- Code
- 27119
TeachingToggle Navigation
Teaching guideToggle Navigation
Description and Contextualization of the SubjectToggle Navigation
THIS SUBJECT IS NOT OFFERED IN ENGLISH
Irakasgai honek idazkuntzan trebatzea du helburu. Kazetaritzako profesionalek idazkuntza-jardunean aritu behar dute hainbat esparrutan eta hainbat euskarritan. Kazetaritza-genero ohikoak jorratu egiten dira Kazetaritza graduko beste irakasgai batzuetan (Berrien idazkera prentsan, Informazio generoak, Berrien idazkera irratian, Ziberkazetaritzako idazkera, Berrien idazkera telebistan, Interpretazio generoak, Erreporterismoa, Iritzi generoak, eta abar). Ondorioz, irakasgai honetan idazkuntza-teknikak lantzean sormenaren esparrurantz hurbilduko gara. Hortaz, hizkuntza-baliabideak zein hizkuntza-estrategiak aurkeztearekin batera, idazkuntzarako sormen-estrategia hauek jorratuko ditugu: sinbolizazio- prozedurak ezagutzea eta garatzea; narrazio-teknikak ezagutzea eta garatzea; sormen-baliabideak ezagutzea; eta abar. Horretarako, irakasgaiaren ardatz nagusia idazkuntza-tailerra izango da.
Ikasgaia Kazetaritzako Graduko 4. mailako ikasle guztiei zuzentzen zaie. Hizkuntzaren inguruan ikasleek graduan dituzten beste ikasgai batzuen osagarria da, bereziki 1. mailako «Euskararen erabilerak komunikabideetan», 3. mailako «Euskara eta euskal kultura» eta 4. mailako «Komunikazioa euskaraz» ikasgaiena. Komunikazio arloko idatzizko hizkuntza- estrategietan jartzen du arreta berezia. Komunikazioarekin lotutako behar hori islatuta dago Kazetaritzako Graduko ikasketa-planean zehazturiko gaitasun orokor honetan: jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.
Halaber, Gradu Amaierako Lanean ikasleak hizkera akademikoari dagozkion parametro linguistikoak ezagutu behar ditu, txosten idatzia garatzeko eta ahozko aurkezpena prestatzeko. Halaber, Gradu Amaierako Lan zenbaitetan sormen linguistikoa ere landu behar dute ikasleek, batik bat kazetaritza-testuak edo kazetaritza-ekoizpenak sortzerakoan. Begi bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasle guztiek egin behar duten gradu-bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia. Ikasgai honetan Gradu Amaierako Lanari dagozkion parametro linguistikoak ere landuko dira.
Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation
Irakasgai honek GAITASUN hauek hartuko ditu jomugan:
OINARRIZKO GAITASUN OROKORRAK:
G001 - Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz,komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.
G002 - Iturri desberdinetan bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.
G003 - Komunikazio- eta informazio-prozesuetarako trebetasunak garatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak aplikatzea.
G004 - Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea komunikabide desberdinen ezaugarrien arabera.
G005 - Informazio- edo komunikazio-proiektuak egoki asmatu, planifikatu, gauzatu eta kudeatzea.
G007 - Gizarte-zientzietako (Soziologia, Ekonomia, Zuzenbidea, Historia Garaikidea) berezko ezagutza eta metodologietatik abiatuta, gertaera eta prozesu sozialak aztertzea, interpretatzea eta azaltzea komunikabideen lanaren testuinguruan.
ZEHARKAKO GAITASUNAK:
CT1 - Autonomia eta autoerregulazioa.
CT3 - Komunikazioa eta eleaniztasuna.
IKASKUNTZAREN EMAITZAK:
1. Adierazpen sinbolikoa menderatzea, komunikatzailearen begirada pertsonalean sakonduz.
2. Narrazio-teknikak menderatzea, kazetaritzako/komunikazioko testuak sortzeko estrategia berriak garatu ahal izateko.
3. Idazteko hainbat sorkuntza-teknika ezagutzea.
Theoretical and practical contentToggle Navigation
EDUKI TEORIKOA
1. IDAZKUNTZA-OHITURAK
1.1. Idazkuntzaren planifikazioa
1.2. Idazkuntza-teknikak
1.3. Idazkuntzarako iturriak eta estrategiak
2. ADIERAZPIDE LITERARIOAK ETA KAZETARIAREN BEGIRADA
2.1. Adierazpide literarioak eta mundu-ikuskerak
2.2. Adierazpide literarioak eta testu-egiturak
2.3. Adierazpide literarioak eta hizkuntza-estrategiak
3. NARRAZIO-TEKNIKAK ETA KAZETARITZA-TESTUAK
3.1. Narrazio-egiturak: denbora eta espazioa
3.2. Narrazioaren erreferenteak: gertaerak eta fikzioa
3.3. Narratzaile-motak
3.4. Narrazio-mailak
EGITARAU PRAKTIKOA
Irakasgaiaren alderdi praktikoa lau jarduera hauen inguruan antolatuta dago:
I. IRAKURGAIAK (0-3 puntu)
HELBURUA. Ikuspegi kritiko batetik, honako ardatz hauen botere harremanak lantzea: diglosia, klasea, genero eta sexualitatea eta arraza.
ZEREGINA. Ikasleak zenbait testu-pasarte irakurriko ditu astero, gehienez 5 orrialdekoak. Modu autonomoan, irakurketa gida labur bat bat beteko du, eta lan horren gainean eraikiko dira klaseko jarduerak, ikasgelako dinamikak eta talde lanak.
II. KLASEKO JARDUERAK (0-2 puntu).
HELBURUA. Klasean aurkezturiko kontzeptuez, idazkuntza-baliabideez eta idazkuntza-estrategiez jabetzea.
ZEREGINA. Klasean hainbat jarduera egingo dira talde txikitan edo talde handian, ikasgaiko eduki teorikoak ulertu direla ziurtatzeko, edo hainbat idazkuntza-baliabide aurkezteko.
III. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK (0-3 puntu).
HELBURUA. Testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea, idazkuntza-tekniketan trebatzeko.
ZEREGINA. Ordenagailu gelako saioetan idazkuntza-tailerra (taldeka zein bakarka).
IV. AZTERKETA-PROBA: narrazio bat egitea eta haren ezaugarriak identifikatzea (0-2 puntu).
HELBURUA: narrazio bat ondu eta ezaugarriak identifikatu eta interpretatzeko gaitasunaz jabetzea.
ZEREGINA: narrazio labur baten ezaugarriak aztertu, identifikatu eta arrazoitu beharko dira, baita narrazioaren interpretazioa egin ere, eta kazetaritza-testu baterako iturriak identifikatzea (bakarka).
MethodologyToggle Navigation
Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak. Klaseko saioetan talde-eztabaidak sustatuko dira teorien edukiez jabetzeko, eta ordenagailu gelako saioetan idazkuntza tailerra izango dugu ardatz.
Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri izateko baita zereginak jasotzeko ere.
Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.
Trebatze prozesuan jardun hauek erabiliko dira:
-Banakako lanak
-Talde-lanak
-Ordenagailu-praktikak
-Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)
Assessment systemsToggle Navigation
- Continuous Assessment System
- Final Assessment System
- Tools and qualification percentages:
- Realization of Practical Work (exercises, cases or problems) (%): 40
- Individual works (%): 50
- Asistencia y trabajo en clase (%): 10
Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation
EBALUAZIO JARRAITUA:
Ebaluazio jarraitua, atal hauek gainditu beharko dituzte:
I. Irakurgaiak [0-3 puntu]
II. Klaseko talde-jarduerak [0-2 puntu]
III. Ordenagailu-gelako praktikak [0-3 puntu]
IV. Azterketa-proba: narrazioa eta haren azterketa [0-2 puntu]
Ebaluazio-irizpideak ebaluazio jarraituan:
I. IRAKURGAIAK (%30)
- Etxerako gidak arretaz egitea eta unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (5 puntu).
- Gida horretan, gaiari dagokion kontzeptuak eta komunikazio-erak bereganatu direla erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).
II. KLASEKO JARDUERAK (% 20)
- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptuak zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (5 puntu).
- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
III. ORDENAGAILU-GELAKO PRAKTIKAK (% 50)
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).
IV. AZTERKETA-PROBA: narrazio bat sortu eta aztertzea (% 20).
- Narrazio bat idaztea (4 puntu).
- Narrazioaren ezaugarriak azaldu eta arrazoitzea (4 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).
OHARRAK:
- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren % 80 egin beharko da garaiz eta egoki.
- Ebaluazio jarraitua eginez gero, klaseko jardueretara maiztasunez agertu behar da (gutxienez klaseen %80ra); jardueretara maiztasunez ez bertaratzeak atal honetan ez ezik, kalifikazio orokorrean ere eragina izango du.
- Kasu justifikatuetan ebaluazio jarraitua egiterik ez duten ikasleek irakasleari idatzi bat helarazi behar diote, 5. eskola- astea baino lehen, ebaluazio jarraitura lotuko ez direla jakinarazteko, eta justifikazioaren berri emateko. Azken ebaluazioaren xehetasunetarako ikus "Ezohiko deialdia".
- Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek, ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bukaerako azterketaren bidez bakarrik ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek, bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (puntuazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (16-24 asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.
- UPV/EHUko Ebaluaziorako arautegiko 12. artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egiteko, nahitaezkoa da lauhilekoa bukatu baino hilabete lehenago irakasleari idatzi bat helaraztea ukoa jakinarazteko.
- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (klaseko jardueren zein proiektuen kalifikazioan izango du eraginik komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak.
Extraordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation
Ezohiko deialdian azken ebaluazioari lotu beharko zaio ikaslea, araudiak hala aginduta.
Azterketa egunean:
I. BUKAERAKO LANA EDO AZTERKETA (% 20) [0-2 puntu]
Eta azterketa eguna baino lehen (bezperan beranduenez) lan hauek entregatu beharko dira:
II. ETXERAKO GIDAK (% 30) [0-3 puntu]
III. UNITATE BUKAERAKO LANAK (% 30) [0-3 puntu]
IV. BAKARKAKO LANA: SAIAKERA/LITERATURA IRAKURGAI (%20) [0-2 puntu]
OHARRA:
- Atal guztiak gainditu behar dira ikasgaia gainditu ahal izateko.
Ebaluazio-irizpideak azken ebaluazioan:
I. ETXERAKO GIDAK (%30)
- Etxerako gidak eta bukaerako lana arretaz egitea eta unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).
- Gida horretan, gaiari dagokion kontzeptuak eta komunikazio-erak bereganatu direla erakustea (1 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).
II. UNITATE-BUKAERAKO LANAK (% 30)
- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptu zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (8 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).
III. BUKAERAKO LANA EDO AZTERKETA (% 20)
- Narrazio bat sortzea (4 puntu).
- Narrazioaren ezaugarriak azaldu eta arrazoitzea (4 puntu).
- Hizkuntzaren kalitatea (egokitasuna, zuzentasuna, baliabideak eta abar), eta testuaren kalitatea (2 puntu).
IV. BAKARKAKO LANA: SAIAKERA/LITERATURA IRAKURGAI (%20)
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (2 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).
Compulsory materialsToggle Navigation
Agirre, Lorea & Eskisabel, Idurre (2019). Trikua esnatu da. Lisipe 7, Zarautz: Susa.
Amonarriz, Kike (2019). Euskararen bidegurutzetik. Donostia: Elkar.
Apalategi, Ur (2010). Fikzioaren izterrak. Zarautz: Susa.
Aranbarri, Iñigo (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik. Zarautz: Susa.
Arranz, Iñaki (2006): Hitza azti. Irun: Alberdania.
Butler, Judith (2018). Genero nahasmendua: Feminismoa eta identitatearen subertsioa. Donostia: Elkar.
Despentes, Virginie (2017). King Kong teoria. Donostia: Elkar; Jakin.
Hernandez Abaitua, Mikel (2010). Narrazio tailerra. Donostia: Erein.
Jimenez, Irati (2013): Aiztoa eta arkatza. Tafalla: Txalaparta.
Linazasoro, Karlos (2015). Literatura hiztegi tekniko laburra. Donostia: Elkar.
Rodriguez, Eider (2018). Bihotz handiegia. Zarautz: Susa.
Thiong’o, N. wa. (2019). Gerra garaiko ametsak: Haurtzaroko oroitzapenak. Donostia: Erein; Igela.
Wittig, Monique (2017). Pentsamendu heterozuzena. Zarautz: Susa.
BibliographyToggle Navigation
Basic bibliography
Agirre, Lorea & Eskisabel, Idurre (2019). Trikua esnatu da. Zarautz: Susa.
Amonarriz, Kike (2019). Euskararen bidegurutzetik. Donostia: Elkar.
Alberdi, Xabier eta Sarasola, Ibon (2001). Euskal estilo-libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
Apalategi, Ur (2010). Fikzioaren izterrak. Zarautz: Susa.
Aranbarri, Iñigo (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik, Zarautz: Susa.
Arranz, Iñaki (2006): Hitza azti. Irun: Alberdania.
Butler, Judith (2018). Genero nahasmendua: Feminismoa eta identitatearen subertsioa. Donostia: Elkar.
Despentes, Virginie (2017). King Kong teoria. Donostia: Elkar; Jakin.
Hernandez Abaitua, Mikel (2010). Narrazio tailerra. Donostia: Erein.
Linazasoro, Karlos (2015). Literatura hiztegi tekniko laburra. Donostia: Elkar.
Rodriguez, Eider (2018). Bihotz handiegia. Zarautz: Susa.
Thiong’o, N. wa. (2019). Gerra garaiko ametsak: Haurtzaroko oroitzapenak. Donostia: Erein; Igela.
Wittig, Monique (2017). Pentsamendu heterozuzena. Zarautz: Susa.
Zubimendi, Joxe Ramon eta Esnal, Pello (1993): Idazkera liburua. Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
Journals
Web addresses
EIMAren estilo-liburua: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43- 573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
Euskalbar: https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addon/euskalbar/
Euskaltzaindia (2000): Hiztegi Batua, http://www.euskaltzaindia.net/hiztegibatua
Euskaltzaindiaren arauak: http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
Euskaltzaindiaren Jagonet kontsultagunea: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet
Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE): www.euskaltzaindia.eus
GroupsToggle Navigation
01 Teórico (Spanish - Mañana)Show/hide subpages
Weeks | Monday | Tuesday | Wednesday | Thursday | Friday |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 11:00-13:00 (1) | 09:00-11:00 (2) | |||
17-30 | 11:00-13:00 (3) | 09:00-10:00 (4) |
Teaching staff
01 Applied classroom-based groups-1 (Spanish - Mañana)Show/hide subpages
Weeks | Monday | Tuesday | Wednesday | Thursday | Friday |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 10:00-11:00 (1) |
31 Teórico (Basque - Mañana)Show/hide subpages
Weeks | Monday | Tuesday | Wednesday | Thursday | Friday |
---|---|---|---|---|---|
16-16 | 09:00-11:00 (1) | 11:00-13:00 (2) | |||
17-30 | 09:00-11:00 (3) | 11:00-12:00 (4) |
Teaching staff
31 Applied classroom-based groups-1 (Basque - Mañana)Show/hide subpages
Weeks | Monday | Tuesday | Wednesday | Thursday | Friday |
---|---|---|---|---|---|
17-30 | 12:00-13:00 (1) |